euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko Echenique-Mendiburu txapeldun Boisen Munduko 43. Mus Txapelketan; Argentinako Makuch-Mazzanti bigarren

2022/10/18

2022 munduko mus txapeldunak, Mexikoko Juan Isidro Mendiburu eta Juan Jose Echenique; erdian euren delegatu Juan Jose Arrieta Mexikoko Juan Isidro Mendiburu Cenoz-ek eta Juan José Echenique Echeverriak osatzen duten bikotea izan da txapeldun, joan den astean zehar Boise eta Idahoko egoitzetan jokatu den Munduko 43. Mus Txapelketan. Bigarren lekuan, eta irabazleengandik oso gertu, Argentinako bikotea geratu da, Eduardo 'Xarpito' Makuch-ek eta Mariano Mazzanti cañuelastarrek osatzen dutena, ...

Gehiago irakurri...


Azken irudi kronika: Macachinen 2022ko Euskal Aste Nazionalean (eta V)

2022/10/17

Amaieran, plazako dantzaren orduan, lore-uztai ilara amaigabea euskal etxearen aurrean, Parodi kalean Bostgarren kronika honetara, igandeko, urriaren 9ko azken irudiak bildu ditugu. Igande goizean, Macachingo Errosarioko Amaren parrokian dantzariak eta euskal ordezkariotza bat partaide emandako mezaren ondoren, antolatzaileek beste ekitaldi bat eskaini zuten, tradizionala, baina, kasu honetan, gautxoen tradizioari lotua. Euskal Etxeak Macachin kanpoaldean daukan hipodromoan 'abilezia ...

Gehiago irakurri...


Doi-doi euskara ikasten hasitako ikasleek poema eta testuak irakurri eta euskaraz kantatuko dute Unibertsitate Complutensean

2022/10/17

Euskarazko olerki eta testuak irakurri, egungo euskal kantuak kantatu eta momentu goxo bat pasatzera gonbidatzen dute urriaren 19an Euskara ikastea ezinezko helburua dela? Datorren asteazkenean Madrilgo Unibertsitate Complutensean egingo den ekitaldi batek mito hori gezurtatzea hartu du xede, hain zuzen ere unibertsitate bertako ikasle talde bat lagun, tartean ikasturte honetan, duela hilabete pasexe euskara ikasten hasitako ikasleak. Ez ditu seguruenik oraindik EiTBek kontratatuko, baina poema eta kontaketak euskaraz irakurtzeko eta euskal ...

Gehiago irakurri...


ONLINE ere: abiatzear euskaldunen partaidetza Globalizazio Goiztiarrean aztertuko duen kongresua, urriaren 19tik 21era

2022/10/14

Elkano Fundazioak antolatutako nazioarteko kongresuan izena emateko epea zabalik dago, parte-hartzea doakoa da Urriaren 19tik 21era bitartean, “Elkano'22 Historia inguratuz” izeneko Nazioarteko Kongresua egingo dute Donostian. Nazioarteko hainbat aditu eta ikertzailek aztertuko dute zer-nolako partaidetza eta funtzioa izan zuten euskaldunek –zazpi probintzietakoek zein diasporakoek– munduari egindako lehen itzulian eta baita 'Globalizazio Goiztiarra' deitzen den ...

Gehiago irakurri...


Laugarren irudi kronika: Macachinen 2022ko Euskal Aste Nazionalean (IV)

2022/10/14

Macachin bertako dantzari guztiak agertokian, Euskal Aste Nazionaleko Gau-Dantzaldiaren amaieran Laugarren emanaldi honetan, larunbat gaueko jardueren irudiak ematen jarraituko dugu. Dantzaldia Club Atlético Macachíngo ‘B. Michelena’ aretoan egin zen eta 23 euskal etxetako dantzariak aurkeztu ziren. Barakaldoko Laguntasuna Kultur Elkarteko dantzariek ere hartu zuten parte ikuskizunean.

Gehiago irakurri...


Arantzazuko Amaren kapera inauguratu dute Mar del Platan; Euskal Etxearen omena apezpiku eta ikurrinaz Río Negrokoan

2022/10/13

Virginia Mardegán-ek Mar del Platako Arantzazuko Andre Mariaren Kaperan egindako Ama Birjinaren horma-irudia Arantzazuko Andre Mariari eskainitako kapera estreinatu dute Mar del Plata hirian, Los Pinares auzoko Juana Gorriti 350 kalean, G. Rejón eta P. Cardiel artean. Inaugurazio meza irailaren 18an egn zen, Mestre apezpikuak emanik, eta Mar del Platako Euskal Etxeko agintari eta bazkideek parte hartu zuten. Denak Bateko dantza talde Beti Alaiko kideek guardia egin zuten eta, elizkizuna amaitzean, plazako ...

Gehiago irakurri...


Harreraldia antolatu die Euskadiren AEBko Ordezkaritzak New Yorkeko Maratoian korrituko duten euskal korrikalariei

2022/10/13

2022ko New Yorkeko Maratoiaren kamiseta, Euskadiren Ordezkaritzak korrikalariei oparituko diena Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak gonbidapena luzatu die 2022ko New Yorkeko Maratoian parte hartu behar duten euskal korrikalariei eta haien senide eta lagunei, Euskadiren Ordezkaritzan bildu, elkar agurtu eta momentu bat partekatzearren. Korrikalariei, propio egindako elastiko bat ere oparituko zaie. Unai Telleria Jauregialzo ordezkariak euskal egoitzan (820 2nd Ave, Suite 13B, ...

Gehiago irakurri...


Hirugarren irudi kronika: Macachinen 2022ko Euskal Aste Nazionalean (III)

2022/10/12

Lan ederra egin eta eskaini zuten hamaika lekutatik etorritako euskal dantza taldeek Larunbateraino iritsi gara Macachingo Euskal Aste Nazionalaren kronika grafiko honetan. Larunbat goiza bilera tenorea izan zen: EEetako liburuzainen bilera, Macachingo Biblioteka Popularrean egin zen, abesbatzen bilera, Euzko Alkartasunaren Kultura Gelan eta Kooperatiba Aretoan, FEVAko bilera. Ondotik, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak 'Euskadi, egungo begirada bat eta ...

Gehiago irakurri...


Euskal musika eta dantza berriz ere ikusentzungai Folklorearen Nazioarteko Egunean Txileko Santiagon

2022/10/12

Ezk. eskuin: C. Riquelme, P. Téllez, O. Ramírez Arriagada Antumapuko zuzendari artistikoa, A. Espinoza Cáceres, P. Abarzua, N. Chandía, Francisca de Negri Bodhran (gonbidatu berezia) Folklorearen Nazioarteko Egunean Santiagoko ospakizunean Euskal kultura berriro bertaratu da Santiagoko San Borja Parkean egin ohi den Folklorearen Nazioarteko Egunaren Ospakizunera. Bertan izan zen 'Hilario Olazaran Txileko Dantza eta Txistu Taldea' bere artea eskaintzen, Txileko Unibertsitateko Antumapu Balletak urtero antolatzen duen hitzordu handi honetan parte hartzen. Pandemiak bi urtez galerazi ondoren, jende asko batu zen eta 36 taldek hartu ...

Gehiago irakurri...


Macachinen 2022ko Euskal Aste Nazionalean: ikus irudi kronika (II)

2022/10/11

Txupinazoa eta suak Macachingo plaza nagusiko Euzko Alkartasuna hoteletik 2022ko Argentinako Euskal Aste Nazionaleko asteburua inauguratuz Euskal Astea ofizialki urriaren 1etik 10era egin da, gauza jakina bada ere lehenengo egunak herri antolatzaile bereko lagunei begira antolatuak direla eta bigarren asteburua dela hiri antolatzailetik kanpoko partaideak biltzen dituena. Hala izan da Macachinen ere, eta urriaren 1ean, larunbata, jauzi eta aretoko dantza tailer bat eskaini zen, baita ondoko egunetan ere 'Euskal arkitektura: baserriak' ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia