euskal diaspora eta kultura
2022/10/21
Llavallolgo Euskal Echea Institutuko ehunka ikasle, senitarteko, irakasle eta agintarik urteroko Euskal Jaiaz gozatu zuten urriaren 15ean. Zapore bereziarekin, bi urte izan baitira ospakizuna egitn ahal izan gabe, 1.300 ikaslek parte hartu zuten kirol eta kultur jardunaldi horretan, euskal dantza eta gimnasia-erakustaldia programako osagai.2022/10/21
Nevada eta AEB Mendebaldeko euskal ostatu eta jatetxe historikoetakoa da Gardnervilleko JT Basque. Erreferentzia bat da Carson bailaran eta Nevada estatu osoan, ez bakarrik euskal ostatu eta kantinen artean —bertako txuletoiek ongi merezitako fama daukate— jatetxe nevadar bezala baizik. Beste askotan bezala, bere 'Basque' izaera eta bere euskaltasuna, bere nevadartasunari lotuta ...2022/10/21
Argentinako Errepublikako Migrazioen Zuzendaritza Nazionalaren Viedmako Ordezkaritzak 2022ko Inmigrantearen Eguna ospatzeko hiriko Udal Kultura Etxean egindako ekitaldian euskal jatorriko bi misiolariok ohoratu zituen 'Etorkin gailen' gisa, beste komunitate batzuetako inmigrante nabarmenekin batera, "herrialdearen hazkundeari" eta "kultura-aniztasunari" egindako euren ...2022/10/20
Izen eta emakidadun berriekin, Zazpirak Bat-en jatetxea lehian da berriro ere Rosarioko gastronomia eskaintzan. Orain ‘Gernika’ du izena, Bizkaiko herriaren omenez, baina baita ere Rosarion oso ezaguna den Gernika Plazatik gertu dagoelako. Emakidadun berriak Heldo Milatich eta Pablo Franchini dira, hiriko gastronomiaren esparruan ezagunak oso. Jatetxeko instalazioak berritu dituzte. Sukaldea prest jarri, ...2022/10/20
Atzo hasi zen Frankfurten 2022ko Liburu Azoka, aurtengoan Espainia delarik Azokako ohorezko gonbidatua. "Basque. Books." markapean, bihartik hasita parte hartuko dute bertan Bernardo Atxaga, Miren Agur Meabe, Patxi Zubizarreta eta Katixa Agirre euskal idazleek. Urriaren 21ean eta 22an, ostiral eta larunbatean, izango da euren partaidetza, irakurketa eta solasaldi desberdinen bidez. Urriaren 21ean, ...2022/10/20
EHAA buletin ofizialak gaur osteguna eman du argitara Ebazpena" 2022ko urriaren 7koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2022ko edizioko Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonak" hautatzen dituena. Gorka Alvarez Aranburu zuzendariak sinatzen duen Ebazpena hemen irakur daiteke pdf bertsioan euskaraz, eta hemen bertsio elebidunean. Gogora dezagun ...2022/10/19
Buenos Aires probintziako hiriburu La Platak eta Lapurdiko Baionak bidea abiatu dute itsasoz bi aldeetako bi hiriak ahaidetze aldera. Bilera Baionako Herriko Etxean egin zen, joan den asteko astelehenean, urriaren 10ean, eta bertan parte hartu zuten Javier Mor Roig La Platako zinegotziak, Ives Ugalde Baionako Udaleko Kultura zinegotziak eta Cyrille Laiguillon Kirol idazkariak. Bertan ziren baita ...2022/10/19
Nevada-Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegia liburutegi teknikari baten bila ari da eta gaur —Nevadako orduan— da azken eguna interesatuek hautagaitzak aurkeztu ahal izateko. Lana lanaldi osorako da eta hautatutako pertsonak Liburutegi Teknikari 2 tituluaren jabe beharko du izan, eta besteak beste ardurapean izango ditu zirkulazioan diren materialen kontrola, ...2022/10/19
Bere egoitza historikoa aurkeztu eta bertan jazotako euskal gizataldearen historia eta istorioak jendeaurretzeko xedea dauka Laurak Bat Euskal Etxeak —Argentinan eta munduan zabalik segitzen duen EE zaharrenak— orain pare bat hilabete inauguratutako kultura eta hezkuntza bisiten programak. Jon Uriarte paratu diote izena, eta keinu honekin 2020ko abenduan, pandemia garaian, hil zen euskal etxeko ...2022/10/18
Euskal Argentinar Enpresa Ganberak (CEVA, Cámara Empresaria Vasco Argentina), Buenos Aires Hiriko Universidad del Salvador-arekin batera, ‘Klusterrak: berrikuntza eta ETEen lehiakortasuna' izenburupeko Nazioarteko Lehen Jardunaldia antolatu du bihar asteazkenean, urriaren 19an, goizeko 9etatik 13etara, Universidad del Salvadorreko Errektoretzaren 3. aretoan, Rodriguez Peña 640, ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus