euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzenean segitu nahi duzu online Bernardo Atxagak gaur Mexikotik emango duen hitzaldia? 'Zergatik maitatu hizkuntza bat?'

2022/10/28

Seguru gogoeta eta lekukotasun interesgarriak emango dituela gaur Bernardo Atxagak Gualajaratik ekainiko duen hitzaldian Bernardo Atxaga idazleak hitzaldia emango du gaur Guadalajaran, Mexikon, eta online segitu ahal izango da. Izenburua, 'Por qué amar una lengua, zergatik maitatu hizkuntza bat. 'Guadalajara Liburuaren Munduko Hiriburua' programaren eta Jesuiten Guadalajarako Unibertsitatea den ITESOren 'Kulturaren Unibertsitate Jaialdia'ren barruan egingo da. Zuzenean emango dute Youtubez, ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diaspora graduondoko lehen lana defenditu zuen atzo Kepa Zelaiak, bigarrena gaur Dennis Sorondok: ikusi online

2022/10/27

Urriaren 26an egin du online bere Euskal Diaspora graduondo lanaren defentsa Kepa Zelaia oñatiarrak Aurreko ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateak, Eusko Jaurlaritza lankide, estreinatu zuen Euskal Diaspora graduondoak emandako lehenengo amaierako ikerlana defenditu zuen atzo online Kepa Zelaiak Oñatitik "Euskal diaspora eta komunikabideen bilakaera Argentinan" izenburupean. Bigarrena gaur bertan defendituko du Dennis Sorondok Irlandatik "(Re)articulando la Comunidad Vasca ...

Gehiago irakurri...


Córdobako Gerora elkartea aurrez-aurrekotasunera itzuliko, musika & dantza uztartuko dituen ikastaro batekin azaroan

2022/10/27

Cordobako Gerora euskal kultur elkarteak ‘Soinez soin’ izeneko mikroikastaroa eskainiko die azaroan Euskal Herriko musika eta dantzara hurbildu nahi duten interesatuei. Saioak datorren hilabeteko lau larunbatetan egingo dira eta jarduera presentziala izango dute, elkarteak hiriko Laprida 266 helbidean duen egoitzan. Hasiberriei zuzenduta dago bereziki, ez baita aldez aurretiko ...

Gehiago irakurri...


Boise eta San Frantziskoko euskal 'Omenaldi' meza datorren asteburuan urtean hildakoak gogoan, SFOkoa online

2022/10/26

Omenaldi meza zuzenean zabalduko dute Youtubez San Frantziskoko Gure Euskal Etxetik, aita Antton Egiguren eta aita Renee Iturbe meza emaile Datorren asteko asteartea [jai Hego Euskal Herrian]  Domusantu, Omiasaindu edo Santu Guztien Eguna denez —izen desberdinak hartzen ditu euskaraz—, euskal diasporan barrena bat baino gehiago izango dira aukera, urtean zehar euskal komunitatean hil direnen aldeko oroitzapen meza antolatzeko baliatuko duten euskal etxe eta elkarteak. Estatu Batuetan, hala egingo dute, ...

Gehiago irakurri...


Bertsolaritza aztertuko du datorren astean New Yorken Jone Miren Hernandezek CUNY unibertsitateko Atxaga Katedran

2022/10/26

Bertsolaritza aztertuko du Jone Miren Hernandez antropologo eta EHUko irakasleak New Yorkeko City University-n, Bernardo Atxaga Katedrak antolatutako zenbait mintegiren bidez. 'Opacidades, ausencias y silencios en el bertsolarismo. (Re)interpretaciones feministas de una práctica cultural extraordinaria' izenburupean; saioak urriaren 31n hasiko dira eta azaroaren 4ra arte, astelehenetik ...

Gehiago irakurri...


Tailerrak euskal dantza eta dantza jantziez antolatu dituzte Saint Pierre eta Mikelunen, Pierre Latasa Goyak emanik

2022/10/25

Euskal dantzen eta dantza jantzien tailerrak Saint Pierre eta Mikelunen urriaren 27tik azaroaren 3ra Pierre Latasa Goyak emanik Saint Pierre eta Mikeluneko Orok Bat dantza taldeak eta SPMko Euskal Etxeak antolaturik euskal tailerrak egingo dira datozen egunetan, Domu Saindu edo Halloweeneko astea baliatuz Donibane Lohizunetik heldu den Pierre Latasa Goyaren eskutik. Egonaldia artxipelagoan datorren ostegunean hasi eta urriaren 27tik azaroaren 3ra bitartean egingo du hiri lapurtarreko Begiraleak kultur elkarteko ...

Gehiago irakurri...


Igandera arte jokatuko da Biarritzen Euskal Pilotako Mundu Txapelketa bost kontinenteetako ordezkariekin: ikus online

2022/10/25

FIPV Federazioak antolatzen duen Pilotako Munduko Txapelketaren inaugurazioa, urriaren 23an Pasa den igandean hasita, urriaren 29ra arte jokatuko da Nazioarteko Euskal Pilota Federazioa (FIPV) antolatzaile duen XIX. Euskal Pilotako Munduko Txapelketa. Aurten, orain arteko errekorra ezarriz, bost kontinenteetako 34 herrialdetako ordezkariek hartuko baitute parte. Guztira 360 kirolari, 30 epaile eta 360 partida, guztiak telebistaz eta internet bidez transmitituta. ...

Gehiago irakurri...


EHAA buletinak gaur eman du argitara egoera larrian dauden euskal gizataldeetako kideei laguntzeko 2022ko deialdia

2022/10/25

Urriaren 26tik aurrera hilabeteko epea dago 2022ko egoera larrian dauden pertsonentzako dirulaguntzak eskatzeko EHAA buletin ofizialak gaur urriaren 25eko edizioan eman du argitara Ebazpena, 2021eko martxoaren 3koa, euskal etxeei diru-laguntzak emateko, atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko. Deialdiko hilabeteko epea bihar hasiko da korritzen. Dirulaguntza deialdiak iazkoak baino hamar mila euro gehiago dauzka, 212.000 euro ...

Gehiago irakurri...


Alkateak aurreskua, txapela eta lepokoa jaso zuen atzo Valladolideko 2022ko Euskal Jaian, Gure Txoko antolatzaile

2022/10/24

Euskal Jaia 2022, urteroko euskal festa egin dute asteburuan Valladoliden, bertako Gure Txoko EEa antolatzaile Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Euskal Jaia euskal festari ekin dio aurten ere, joan den asteburuan, Euskal Herriko talde partaide Bakioko Itxasalde dantza taldeko lagunak gonbidatuta eta ekitaldi publikoa eginez hiriko Plaza Nagusian, Euskal Herritik etorritako dantzariek euskal dantza emanaldia jendaurretu eta aurreskua dantzatu diotelarik Pucelako alkate Oscar Puenteri, ...

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakaria eta euskal instituzioak etzi Parisen, Bilbon irteera izango duen 2023ko Tourraren aurkezpenean

2022/10/24

2023ko Tourraren Bilbo abiatzea, 'Gran Départ Pays Basque' delakoaren lehenengo aurkezpena, iaz Guggenheim-en Urkullu lehendakariak bidaia ofiziala egingo du asteazken eta ostegun honetan Parisera, Bilbon irteera izango duen eta lehenengo etapetan Euskal Herria zeharkatuko duen 2023ko Frantziako Tourraren aurkezpenean parte hartzeko. Bertaratuko den euskal erakundeen ordezkaritzako parte izango dira baita ere Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Zornotzako alkateak eta Jaurlaritza ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia