euskal diaspora eta kultura
2022/11/04
Latinoamerikan dituen zaleak bisitatuko ditu Iruñean sortutako punk talde nafarrak gaur Medellinen hasi eta azaroaren 12an Buenos Airesen bukatu duen bost kontzertuko biran, Kolonbia, Ekuador, Txile eta Argentinako agertokietan barrena. Kontzertu horietako hirutan, Bogota, Quito eta Buenos Airesen, Ska-p ska punk taldea izango du lagun eta 30.000 lagunen aurrean arituko da. Lehendakaris ...2022/11/04
Hogeita hamar bat lagunek hartu zuten parte joan den asteartean La Platako Unibertsitate Nazionalean Mariana Demicheli Uribeondo buztingile eta Amalur proiektuko kideak eskaini zuen euskal zeramika klasean. Jardunaldia Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzaren baitan egin zen eta teoriko-praktikoa izan zen, izan ere saioaren amaieran bildutakoak pieza txiki ...2022/11/03
Argentinako herri askotan Gizatalde Jaiak ari dira egiten egunotan, baita Concordian ere, Entre Ríos probintzian, eta datorren asteburuan bertan egingo duten jaian 2022ko Immigrantearen Kultur Erregin Probintziala hautatuko dute. Makila, egun horretanxe agintaldia bukatuko duen 2021eko Erreginak emango dio, Agustina Lorenzatto Bruninik. XIX. mendean argentinaratu ziren nafarren ondorengoa den ...2022/11/03
Datorren asteko asteburuan, azaroaren 12 eta 13an, Olavarriako ‘Gure Etxe Maitea’ Euskal Etxean egingo du FEVAk aurtengo bere bigarren dantza tailerra. Koordinazioan arituko dira Bahía Blancako Unión Vasca-ko Manu Irastorza eta Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxeko Josetxu Astolfi. Toki berean, larunbatean, FEVAren zuzendaritza batzordeak bilera egingo du, aurrez ...2022/11/03
Azken egunotan, Domusantu —Santu guztien Egun— bezperan 'Gau Beltza'ospatzearekin Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeak data berezi bat gehitu dio urteko bere jarduera-egutegiari. Deialdiarekin, antolatzaileek, euskal etxeetan gutxitan ospatzen diren efemerideetako bat berreskuratu nahi izan dutela aitortu dio EuskalKultura.eus-i bertako lehendakari Natalia Suarez Caminoak.2022/11/02
Corrientes probintzia argentinarreko Goya herriak datorren asteburuan ospatuko du Etorkinen X. Jai Probintziala. Hamabost gizataldek hartuko dute parte, ororen buru erroei eta herria osatu zuten arbaso eta aurrekoekiko festa bidezko omenaldia den jai handi honetan. Euskal komunitatearen kasuan, Brisa Pérez López gaztea hautatu urrian euskal gizataldeko erregina, eta datorren larunbatean ...2022/11/01
Concordiako Euskal Gizataldeak taberna batekin ospatu ditu elkartearen lehenengo lau hamarkadak. Musika, dantza eta omenaldiak ez ziren falta izan bazkide eta lagunak ospakizunean elkartzerakoan, urriaren 21ean. “Festa ederra izan zen, pandemiagatik eta beste arrazoi batzuengatik aspaldiko partez elkar ikusi gabeko jendea bildu baikenuen, afariaz, dantzaz eta elkarrekin egoteaz gozatzeko aitzakia ezin ...2022/10/31
Zeharo arrakastatsua izan da. Edizioa antolatzen hasi zirenean, euskal etxe egoitzan bertan egiteko pandemia ondorengo bilera xume bat izango zela pentsa zezaketen batzuk, baina bazkide eta hurbilekoen banan-banango eskariz, 250 lagunetik goragoko festa bihurtu zen. Ondorioz, lekua Barrio Alegre Klubaren instalazioetara aldatu eta Trenque Lauquengo XII. Urdaiazpikoaren Festa bertako herritarren eta ondoko 30 de ...2022/10/29
Datorren larunbatean, azaroak 5, Mendozako Denak Batek arbasoen txerri estekiei buruzko tailer teoriko-praktikoa eskeiniko du "Lukainka eta Lukainka berria" izenpean. Jarduerak lau orduko iraupena izango du eta munduko txistorraren familiako ekoizpenen zale eta euskal etxeko lagun handia den Diego Cornejok gidatuko du. Tailerraren ostean, parte hartutakoak bazkari batera bilduko dira, ...2022/10/28
Euskaraldia euskararen erabilera areagotzea helburu duen ekimena da. Euskaldunak izanik, inertziari edo laguntzen ez duen giroari aurre egin behar diotenen artean; eta baita ere euskara ulertuta mintzatzera ausartzen ez direnen edo apenas hitz batzuk jakinda euren ahalegin edo aldeko jarrerarekin parte hartu nahi dutenen artean. Proposamena ariketa sozial bat da, euskara ulertzen duten hiztunen artekoa, ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus