euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara partaide La Platan gautxo-literatura argentinarreko gailurra den Matxin Burdinen 150. urteurreneko irakurketan

2022/11/18

Martin Fierro argitaratu zenetik 150 urte direla eta, La Platako Unibertsitate Nazionaleko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean gaur egingo den irakurketa poliglotaren irudi promozionala José Hernandezen “El gaucho Martin Fierro" argentinarren gautxo-literaturaren gailurra argitaratu zenetik 150 urte bete dira eta hori ospatzeko, gaur ostirala, obra hainbat hizkuntzatzan irakurtzeko ekitaldia antolatu dute La Platako Unibertsitate Nazionaleko Humanitate Fakultatean. Euskarak ere parte hartuko du ospakizunean, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Euskal Kultura ...

Gehiago irakurri...


Renoko CBS Euskal Ikasketa Zentroa kultura programa batekin ari da ospatzen bere argitaletxearen 20. urteurrena

2022/11/17

Euskal sormena munduan kokatzeko ezinbestekoa da ingelesez ezagutaraztea, eta horretan dihardu Renoko CBS Press Nevada Renoko Unibertsitateko CBS (Center for Basque Studies) Euskal Ikasketa Zentroko Argitaletxeak 20 urte bete ditu eta atzo eta gaur garatzen ari den kultura programa batekin ari da ospatzen urteurrena. Besteak beste Kirmen Uribe, Marijose Olaziregi, Josu Okiñena, Lierni Ezenarro, Larraitz Ariznabarreta eta Iker Arranz partaide dituen programak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak eta musika ...

Gehiago irakurri...


'Taska' eta euskal eta argentinar dantzak larunbatean Cañuelaseko Denak Bat-en 'Euskal Arima'ko gazteek antolatuta

2022/11/17

Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxeko Euskal Arima gazteen dantza taldeak 'Taska' iragarri du larunbaterako elkartearen egoitzan Cañuelaseko Denak Bateko gazteek osatzen duten 'Euskal Arima' dantza taldeak 'Taska' bat antolatu du larunbaterako, azaroaren 19rako, Euskal Etxearen egoitzan. Gaueko 9etan hasiko da, kantina zerbitzua izango du eta sarrera aldez aurretik erosten dutenek erdia ordainduko dute. Euskal Arimaren emanaldiaz gain, EEko beste bi dantza taldeak ere jendaurretuko ...

Gehiago irakurri...


Madrilgo Eñe Literatura Jaialdiak 'Euskal Lehio' bat irekiko du azaroaren 19an Madrilen, Bernardo Atxaga koordinatzaile

2022/11/16

Hainbat belaunalditako euskal idazleak EÑE Literatura Jaialdian izango dira aurten Egun hauetan garatzen ari da Madrilen eta Malagan, azaroaren 11tik 27ra, Eñe Jaialdiaren 14. edizioa, udazkenero egile eta bisitari ugari biltzen dituen literaturaren festa handia. Aurten lehen aldiz euskarak eta katalanak beren lekua izango dute topaketan, Bernardo Atxagak eta Llucia Ramisek komisariatutako programekin, hurrenez hurren. “Euskal Leihoa” larunbatean, azaroaren 19, irekiko da ...

Gehiago irakurri...


Amale Artetxe Katedra: Aitzpea Leizaola antropologoak EHko muga, memoria eta erritualak aztertuko ditu Buenos Airesen

2022/11/16

Aitzpea Leizaola Egaña antropologo donostiarra izango da 2022ko Amale Artetxe katedraduna Buenos Airesen Zabalik du izena emateko epea. IMHICIHU-CONICETen eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko 'Amale Artetxe' Euskal Kultura Katedraren 2022ko edizioaren baitan, Aitzpea Leizaola Egaña euskal antropologoak egonaldia egingo du azaro azkenean hasita Buenos Airesen, zenbait jarduera akademiko garatzea helburu. Gogora dezagun Katedra hau 2019an abiatu zutela Buenos Airesen CONICETeko ...

Gehiago irakurri...


Kirmen Uribek AEBko hainbat hiritan aurkeztuko du 'Bilbao-New York-Bilbao'ren ingelesezko edizioa: bihar Renon

2022/11/15

Kirmen Uribe New Yorken Bilbao-New York-Bilbao nobela aurkezten 'Bilbao-New York-Bilbao' bere eleberriaren edizio estatubatuarra aurkeztuko du Kirmen Uribek AEBan barrena. Egun bizileku duen New York hiriko Lincoln Centerren eta Brooklyngo Liburutegiko International Writers Series-en aurkeztu eta gero, idazle ondarroarrak Estatu Batuetako beste hainbat hiritan jendaurretuko du. Uriberen aurreko beste poema eta lan asko bezala, liburua Elizabeth ...

Gehiago irakurri...


Ia berrehun lagun bertaratu ziren Chacabucoko Euskal Tabernara: talde-lana, gastronomia, musika eta dantza

2022/11/15

Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeko 'Alaia' dantza taldea dantzari Guillermo Larregui EEko Euskal Taberna ekitaldian Ia berrehun lagun bildu ziren joan den larunbatean, azaroaren 12, Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak antolatutako Tabernan. Gaueko bederatzietan hasi eta goizaldeko hirurak arte luzatu zen jaia. Dantza eta musika ikuskizun ugari eta euskal zein argentinar plater tipikoen menu bariatua eskaini zuten. Hitzorduak agerian utzi zuen beste behin euskal elkarteak egiten duen lan ederra bidea emanez ...

Gehiago irakurri...


Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen urteroko kongresua ostegunean, azaroaren 17an: online segi dezakezu

2022/11/14

Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartea ostegunean bilduko da elkartearen eta Mexikoren arteko 250 urteko harremana ospatuz Izenburu duela 'La Real Sociedad Bascongada y México, un hermanamiento de 250 años' (Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Mexiko, 250 urteko ahaidetza), ostegun honetan, azaroaren 17an, egingo du hiriburu mexikarrean bere urteroko kongresua Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (SBAPM). Hitzordua Vizcaínas ikasketetxeko José María Basagoiti ...

Gehiago irakurri...


Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeak Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkariaren bisita jaso zuen

2022/11/14

Ezk eskuin: Euskal Etxeko Zuzendarita Batzordeko kideak, Juan Emilio Arbeletche, Salvador Bonachea, Natalia Suarez Caminoa, Maite Caracotche, Euskadiko Ordezkari Sara Pagola, Milagros Ibarbia, Gastón Mendieta, Hugo Derin, Ignacio Esquiroz. Joan den ostegunean, azaroaren 10ean, Sara Pagolak, Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkariak, bisita egin zuen Trelew-era. Ordezkariak, Mariana Satostegui Euskadiren Ordezkaritzako arduradun instituzionalarekin batera, hainbat jarduera egin zituen, besteak beste, bertako ‘Concejo Deliberante’-ari eta Chubuteko Iparrekialdeko Euskal Etxeari bisita, baita bilerak ere euskal diasporako kideekin ...

Gehiago irakurri...


Euskal Zinema Zikloaren 4. edizioa eskainiko dute asteburu honetan Tandilgo INCAA UNICEN Aretoan, EEa lankide

2022/11/11

Tandilgo Euskal Etxeak eta INCAA UNICENek antolatutako 4. Euskal Zine Zikloaren irudi promozionalak Tandilgo eta inguruko euskaltzale eta zinemazaleek aukera izango dute datorren asteburuan euskal zinemaz pantaila handian eta euskaraz gozatzeko. Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, Euskal Zine Ziklo dator berriz ere Gure Etxea Euskal Etxea eta INCAA UNICEN Gunea lankide. Zikloaren laugarren edizioa izango da eta aurtengorako aukeratutako filmak Lara Izagirre Garizurietak zuzendutako ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia