euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sanz presidentea Pennsylvaniako gobernadorearekin bildu zen energia berriztagarriei buruz hitz egiteko

2009/01/22

Nafar ardoen aurkezpena, joan den asteazkenean, New Yorkeko 40. kaleko Bryant Park Grill jatetxean, "zezenekin korrika" lelopean, partaideak zapia lepoan Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea Edward G. Rendell Pennsylvaniako Estatuko gobernadorearekin bildu da energia berriztagarriei buruz hitz egiteko, Estatu Batuetako V. Nafar Astean parte hartzen ari den nafar ordezkaritza ofizialak daraman bisita programaren baitan. Sanzekin batera bere gobernuko zenbait kontseilari eta kide eta, besteak beste, Yolanda Barcina Iruñeko alkatea partaide duen ordezkaritzak nafar ardoen sustapenerako ekitaldi batean ere hartu zuen parte asteazkenean, "zezenekin korrika" lelopean, New Yorkeko jatetxe batean.

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxeak 1974an bertako lehenengo danborrada sustatu zuen Peio Aramburu omendu zuen

2009/01/22

Danborradaren desfilea (argazkia MadrilEE) Madrilgo Euskal Etxeak, azkeneko hogeita hamarretik gora urteetan bezala, bere danborrada atera zuen joan den San Sebastian bezperan Espainiako hiriburuan, aurten gomuta eta omenaldi bereziaz joan den urtean hil den Peio Aranburu etxeko lehendakari ohi, euskaltzale fin eta bertan 1974an lehenengo danborrada antolatu zuen lagun gogoangarriari. Bere donostiar eta euskalduntasuna Madrilen duin paseatzen zituen Peioren hutsunea behin baino gehiagotan sentitu zen Sarriegi, umore ona eta Donostiako euskal festa protagonista izan zituen gauean.

Gehiago irakurri...


Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxe argentinarrak webgunea zabalduz hasi du urtea

2009/01/22

Zingirako Euskaldunak-en webgune berriaren azala Chascomus-eko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, webgunea inauguratuz hasi du urtea. Makina bat ekimen eta antolaketaren arduradun den euskal etxe honek lehio propioz agertzen da, beraz, internetera, bertako euskal berriez gain bederatzi ataletan banaturik informazioa, tartean erakundearen historia, argazki bilduma, ikastaro saila edota bisita liburua. Lerro hauetatik, ongi etorria eman nahi diogu Chascomuseko Euskal Etxekoen webguneari eta bertan ari diren adiskideei.

Gehiago irakurri...


Berrikuntzarako Innobasque euskal erakundea Kolonbia, Mexiko eta Txileko goi ordezkaritzen anfitrioi

2009/01/21

Innobasqueren Biltzar Orokorra 2008ko urtarrilean Euskadin izpiritu ekintzailea, sormena eta berrikuntza sustatzeko sortutako Innobasque erakundeak agenda trinkoa bizi du egunotan, Kolonbia, Mexiko eta Txileko goi mailako ordezkaritzak bisitari. Pedro Luis Uriarte elkarteko lehendakariaren eta bere zuzendaritza taldeko kideen agendak Kolonbiako presidenteorde Francisco Santosen bisita bildu zuen atzo, biharko San Luis de Potosi hiri mexikarreko ordezkaritza bati egingo dion harrera dauka aurreikusita eta datorren asterako, berriz, Txileko Ekonomia ministroaren bisita iragartzen du, guztietan innobazioa bultzatzeko hango eta hemen garatzen diren eta koordina daitezkeen ahaleginak aipagai.

Gehiago irakurri...


Ehundik gora parte hartzaile bildu ditu Lapridako Eusko Txokoa Liburutegiko VI. Galdera Lehiaketak

2009/01/21

Maria Ester Arrondo, Lapridako Euskal Etxeko Eusko Txokoa Liburutegiko arduraduna, lehiaketaren aurreko edizio bateko irabazleetako batekin Orotara 107 izan dira Laprida herri argentinarreko 'Lagunen Etxea' Euskal Etxearen baitango 'Eusko Txokoa' Liburutegiak deitutako Euskal Galdera Lehiaketara aurkeztu eta itaunak ongi erantzun dituzten gazte eta helduak. Emaitzak abenduaren 20an atera baziren ere orain astindu ditu liburutegiko Maria Ester Arrondo arduradunak. Saridunak honakoak dira, deitutako hiru kategorietan: Carolina Conti Garay, eskoletako A kategorian; María de las Mercedes Arias, eskolako B kategorian; eta Nadia Serio, helduen kategorian.

Gehiago irakurri...


Aguaricoko Bikariotza Apostolikoa 2009 Nafarroa sariduna, Ekuadorreko indigenen alde egin lanagatik

2009/01/21

Epaimahaiburua, Migel Indurain; Maria Isabel Garcia Malo Gizarte Gaietarako kontseilari nafarra, eta Alfonso Garcia Liberal, Caja Laboraleko Nafarroako zuzendaria Aguaricoko (Ekuador) Bikariotza Apostolikoak (Kaputxinoen misioa) irabazi du Elkartasunaren Nazioarteko VIII. "Nafarroa" Saria, zortzigarren urtez Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxako Nafarroako Zuzendaritzak sustatutakoa. Ekuadorreko indigenen alde egindako lanarengatik eman diote saria, hain zuzen ere 1953az geroztik herrialde horretako ekialdean egiten ari den lanarengatik. Berrogeita hamar urte baino gehiago igaro dira Aguaricoko Bikariotza oihanean ezarri zenetik, eta harrezkero mugako lana egin izan du; egoera desegokian, muga-mugan, bazterretik, ahulenak babestuz, ahotsik ez dutenen ahotsa izaten saiatuz, azpimarratu du Nafarroako Gobernuak ohar batean. Sariak 31.000 euro, Jorge Oteizaren 'Arri Ernai Zaintzailea' izeneko eskulturaren kopia bat eta diploma dakartza.

Gehiago irakurri...


Euskal Herria eta Argentinaren arteko zubi berria eraiki zuten Patagoniako Euskara Ikasleen II. Topaketan (argazki erreportaia)

2009/01/21

Topaketan parte hartu zuten ikasleetako batzuk (argazkia R.Basterra) Bigarren urtez Rio Coloradoko Euskal Etxeak Patagoniako Euskara Ikasleen Topaketa antolatu zuen, joan den abenduan. Topaketak 'Patagonian ere bai!' zuen leloa eta oraingoan berrogeitahamar lagun inguru bildu ziren bertara, ekitaldiak duen harrera onaren seinale. Eurekin batera gonbidatu oso bereziak izan ziren: Euskal Herritik etorritako lau neska-mutil, eguneko joko eta jardueratan parte hartzeko prest. Patagoniako euskaldunentzat ezusteko ederra izan zen, askorentzat Euskal Herriko euskaldunak ezagutu eta euren euskera entzuteko lehen aukera zelako.

Gehiago irakurri...


Sanz presidentea AEBtan da New Yorken eta Bostonen hasiko den 2009ko Nafar Astean parte hartzeko

2009/01/20

Miguel Sanz presidentea aurreko edizio batean New Yorken eman zuen mintzaldian Miguel Sanz Nafarroako presidentea AEBtan da gaur bertan hasiko den Nafarroaren Astearen bostgarren edizioan parte hartzeko. Misio komertzial honen bidez Nafarroako 21 enpresek herrialde honetako kultura, ardoa eta produktuak sustatu ahal izango dituzte. Aurten gainera, energia berriztagarri eta nanoteknologia bezalako alorretan ere Nafarroaren ekarpena ezagutzera emango da. Honekin batera aste gastronomikoak egingo dira New Yorken eta Bostonen, datorren astelehena bitartean.

Gehiago irakurri...


Chascomuseko gazteek euskara Gizateriaren Ondare izendatzearen aldeko sinadura bilketa egin dute

2009/01/20

Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko gazteak Chascomusen egin zuten sinadura bilketan (argazkia ChascomusEE) Argentinatik ere euskaldunek bat egin dute Billabonako Agiñalde Kultur Elkarteak abian jarri duen mundu mailako kanpainarekin: sinadurak bildu nahi dira UNESCOri euskara Gizateriaren Ondare Inmateriala izendatu dezan eskatuz. Kanpainak Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko gazteen artean izan du oihartzuna. Izan ere, joan den asteburuan herriko kaleetara atera eta sinadurak biltzen aritu ziren. Horrez gain, euskal elkarteak, joan den urtarrilaren 7an Ana de Otazua zinegotzi eta elkarteko kideak Zingirako Euskaldunak-i eginiko dohaintza biziki eskertzen du.

Gehiago irakurri...


Necocheako Euskal Etxeak astebeteko San Sebastian jaiei ekingo die gaur, bere danborrada, gargantua eta guzti

2009/01/19

Gargantua erraldoia hau izango da, danborradarekin batera, Necocheako San Sebastian jaietako izarra (argazkia NecocheaEE) Necocheako Euskal Etxearen San Sebastian jaiak gero eta jende gehiago erakartzen du Argentinako hiri honetara, izan ere, elkarteak antolatzen duen egitaraua urtetik urtera zabalagoa da. Necocheako euskaldunen danborrada jendetsuari Gargantua bat ere biltzen du eta jaiak gainera ia astebeteko iraupena izango du. Proposamenen artean euskarazko zine emanaldi bat --'Kutxidazu Bidea, Ixabel', jendeak hala eskatuta--, paella erraldoia eta joan den uztailean Euskal Herrira bidaia egin zuten Gazte Alai dantza taldeko gazteen solasaldia, besteak beste, ahaztu gabe asteburuan egingo den ohiko danborrada handia. Kultura, jaia eta gozatzeko gogo bizia, euskal ohituren ildotik, Argentinan, udan, Euskal Herria bertakotuz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia