euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maider Lopezek ikusleei ateak ireki eta ikusmiran ibiltzeko gonbitea egiten die Erroman 'Porte' erakusketarekin

2009/02/03

Kolorezko baldosek eta ate mugikorrek espazioa eraldatzen dute Maider Lopezen erakusketan (argazkia FVolume!) Maider Lopez (Donostia, 1975), nazioartean oihartzun handia izaten ari den euskal artista gaztea, Erroman da egunotan, bertan aurkeztu baitu 'Porte/Ateak' izeneko erakusketa. Lopezek Fondazione Volume! izeneko elkartearen erakusketa aretoan egin duen eraldaketa ariketa ludiko eta koloretsua da 'Porte'. Ate mugikorrak eta kolorezko baldosak erabiliz Lopezek ikusleei erakusketan barrena mugitu eta espazio berriak sortu eta deskubritzeko aukera ematen die.

Gehiago irakurri...


Lankidetza Akordioa sinatu dute Chascomuseko Euskal Etxeak eta herriko Pilota Klubak

2009/02/02

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko Maria Laura Eguren lehendakaria eta Chascomuseko Pilota Klubeko presidentea Tomas Murias hitzarmena sinatzen Joan den ostiralean, urtarrilaren 30ean, Chascomuseko Euskal Etxearen egoitzan eginiko bilera ekitaldian sinatu zen Lankidetza Hitzarmena, sinatzaile bi elkarteotako presidenteak, hala nola Zingirako Euskaldunak-eko Maria Laura Eguren eta Chascomuseko Pilota Klubeko Tomas Murias. Euskal Etxetik adierazi zaigunez, bi erakundeok elkarrekin garatzen ari diren lana sendotu eta aitzinarazteko bidean ipini da, beti ere Euskal Pilota Eskola indartuz eta pilotazaletasuna sustatuz Chascomus inguruan.

Gehiago irakurri...


Eusko Ikaskuntzak Zumalabe eta Apraiz beken deialdi berri bat egin du; Diasporako kideek ere eska ditzakete

2009/02/02

Agustin Zumalabe idazkari nagusia oiharen omenez sortu zen Zumalabe beka Eusko Ikaskuntza euskal kulturaren arlo desberdinetan sakontzeko aukera eskaintzen die munduko ikerlariei Angel Apraiz eta Agustin Zumalabe beken bidez. Bi beka hauek jorratzen dituzten gaiak honakoak dira: Hizkuntza eta Literatura, Historia-Geografia, Historiaurrea-Arkeologia, Arte Plastikoak eta Monumentalak, Zinematografia eta Musika, batetik, eta Antropologia-Etnografia, Gizarte Zientziak eta Ekonomia, Zuzenbidea, Komunikabideak, Zientzia Fisiko-Kimikoak, Matematikak eta Teknologia, Osasun Zientziak, Natur Zientziak, Hezkuntza eta Folklorea, bestetik. Bakoitzak 6.000 eurotako zuzkidura eta urte beteko epea du. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 28an bukatzen da.

Gehiago irakurri...


Australiako harrobia lantzen: Ibon Garate txapelduna pilotari gazteak trebatzen ari da Townsville hirian

2009/02/02

Ibon Garate, laugarrena ezkerretik, Joe Goikoetxea North Queensland-eko Euskal Etxeko lehendakariaren eta Josetxo Larrazabal Australiako Pilota Federazioko presidentearen artean, Townsvilleko Euskal Etxeko zenbait kiderekin (argazkia EPMB) Australia ipar-ekialdean, Queensland-en, dagoen Townsville hiria herrialde honetako pilotazaleen topagune bihurtu da azken asteetan, bertan ari baita Ibon Garate getxoztarra euskal pilota ikastaroa ematen. Garate orain dela aste batzuk heldu zen, Euskal Pilotaren Mundu Batzarrak eta Australiako Euskal Pilota Federazioak gonbidatuta, gazte australiarrei pilotan erakusteko helburuarekin. Baliteke trebezia gehien erakusten duten hiru edo lau lagunek Euskal Herrian irailean egingo den mundu txapelketan parte hartzea.

Gehiago irakurri...


Urtarrilean jaio den Maialen tipiaren argazkiak bidali dizkigute Buenos Airestik bere gurasoen lagunek

2009/01/30

Maialen tipia txintxo-txintxo lo kuluxka egiten Bere gurasoak pertsona ezagunak dira Argentinako euskalgintzan. Ama, Marina Aranguren, euskal argentinarra da eta heldua izanik ikasi eta hobetu du bere euskara. Gaur egun euskara irakaslea da Buenos Airesko Euskaltzaleak elkartean. Aita, berriz, Aitor Alava du, duela bost bat urte Buenos Airesen bizi den Zuhatzako (Araba) euskalduna eta euskal dantza irakasle ari dena Argentina eta Uruguaiko zenbait euskal etxetan. Horiek gurasoak. Alaba, berriz, Maialen tipia, urtarril honen 10ean jaio zen Buenos Airesen, lagun andanaz inguratuta. Ongi etorri, Maialeni, eta zorionak aita-ama-alaba eta ingurukoei.

Gehiago irakurri...


AEBetako euskal irakasleen bilkura egin zen Utah-ko Salt Lake-en, inoiz baino parte-hartzaile gehiagorekin

2009/01/30

Salt Lake City-n izan ziren irakasleak eta HABE eta NABOko ordezkariak (argazkia HABE) AEBetako euskal etxeetan euskara irakasleak trebatzeko programak --'Euskara AEBetan'-- bere urteroko bilkura egin zuen joan den urtarrilaren 16tik 18ra Utah-ko Salt Lake City hirian. HABE institutuak eta NABOk (AEBetako euskal etxeen federazioak) sustatzen duten programan inoiz baino irakasle gehiago ari dira aurten, Izaskun Kortazar, NABOko euskara sustatzailea egiten ari den lan bikainaren seinale. Bilkuran Idaho, Colorado, Wyoming, Nevada, Kalifornia eta Utahko irakasleak izan ziren, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Maitasunak batu zituen Arrecifes eta Chacoko euskal etxeak, 1.500 kilometrotako distantzia gaindituz

2009/01/30

Chaco eta Arrecifeseko dantzriek ohorezko arkua egin zieten ezkonberriei elizatik ateratzerakoan (argazkia Chaco EE) Chaco probintziako Resistencia hiri argentinarra izan zen joan den urtarrilaren 10ean Mariangeles Rosciani Grandes Igarategui eta Mauro Matheu gazte euskal argentinarren ezkontzaren agertokia. Mariangeles Chacoko Euskal Etxeko dantzaria da eta Mauro Arrecifeseko Euskal Etxeko dantza taldeko kidea eta euskara irakaslea. Bi gazteen maitasunak 1.500 kilometrotara dauden elkarteak batu zituen eta elizkizunaren ostean bi euskal etxeetako dantzariek aurreskua dantzatu eta ohorezkoa arkua egin zieten. Zorionak ezkonberriei!

Gehiago irakurri...


Datorren igandeko meza Caracaseko EEan, Juli Uria, Ana Badiola, Ricardo Azpiritxaga, Alberto Trojaolaren alde

2009/01/29

Aita Martin Larrainzar meza ematen Caracaseko Eusko Etxean artxiboko irudi batean.

Gehiago irakurri...


Miguel Larregui, Mexiko DFko EEko presidente berria: 'Denek parte hartzea nahi dugu, txikienetik hasi eta aitatxi-amatxienganaino'

2009/01/29

Miguel Larregui, Mexiko DFko Euskal Etxeak joan den asteburuan hautatutako presidente berria Mexiko DFko Euskal Etxeak bere Zuzendaritza Batzordea berritu du joan den asteburuan, Miguel Larregui presidente berri aukeratuz. Larregui Tolucan jaioa da eta arbaso baztandarrak eta bizkaitarrak ditu. Bera izango da Gotzon Uribek zuzendu zuen batzordearen ondorengoaren buru. Euskal Etxeak garai latzak igaro berri ditu arlo ekonomikoan, finantza-hersturak markatuta, eta orain presidente berriak adin guztietako euskal-mexikarrak euskal etxearen partaide egin eta sentiarazteko erronka hartu du bere gain. EuskalKultura.com-ek berarekin hitzegin du.

Gehiago irakurri...


NABOk eta FEVAk AEB eta Argentinako gazte eta dantzarien trukeak sustatuko dituzte, aurten hasita

2009/01/29

FEVA eta NABOko ordezkaritzak Mar del Platako bilkuran (argazkia Nabasque.org) Urtarrilaren 9tik 11ra bitartean Mar del Platan, Argentinan, egin zen Euskal Federazioen Nazioarteko I Topaketak NABO eta FEVAren arteko hainbat hitzarmen eta ekimen abian jartzea ekarri du. Ekimen berrien artean azpimarragarriak dira trukeak: aurten AEBetako gazteak Bahia Blancan egingo den Argentinako Euskal Astean izango dira, eta Argentinako haur eta irakasleek NABOren Udalekun parte hartuko dute (Kaliforniako Chino herrian).

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia