euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buruhandiak, herri kirolak eta danborradak jantzi zuten Argentinako Necocheako San Sebastian jaialdia

2009/02/06

Buruhandiek euskal etxera gerturatu ziren lagunak izutzen saiatu ziren (argazkia Necochea EE) Necochea euskal etxea Argentinan San Sebastian eguna sutsuen gozatzen duen elkarteetako bat da, ezbairik gabe, eta urtetik urtera gero eta gehiago dira jai honetaz gozatzeko Necocheara biltzen dire lagunak. Elkarteak osatu duen danborradak ere ikuskizun aparta eskaintzen du, Sarriegi maisuaren doinuei jarraiki danborra joaz. Aurten euskal etxeak astebeteko ospakizunak antolatu zituen, urtarrilaren 19tik 24era eta Cristina Zubillaga bazkideak larunbateko ekitaldien argazkiak bidali dizkigu.

Gehiago irakurri...


Josema Mendiola donostiarrak dantza ikastaroak emango ditu San Frantziskon, Boisen, Homedalen eta Chinon

2009/02/06

Josema Mendiola, irudairen erdian, Argia dantza taldeko garaietan (argazkia www.nabasque.org) NABO, Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Federazioa, izan da hilabete honetan zehar San Franciscon, Boisen, Homedalen eta Chinon emango diren dantza ikastaroen antolatzailea. Klaseen ardura Josema Mendiola dantzari donostiarrak izango du. Mendiola dantzari aditua da; urte askotan Argia taldeko kidea eta ondoren Arkaitz taldeko zuzendaria. Mendiola ostegunean helduko da San Frantziskora eta hiru lantegi eskainiko ditu han, Basque Cultural Center elkartearen 27. urteurrenarekin batera. Boisen, Homedalen eta Chinon berdina egin ostean otsailaren 24ean bukatuko du AEBetako egonaldia.

Gehiago irakurri...


Omenaldia Anita Arduain, Pierro Etcharren eta Mayi Etcheverryri San Frantziskoko BCCen 27. urteurrenean

2009/02/06

San Frantziskoko Basque Cultural Center-a Pilota, euskal dantzak eta Bizi Emankorra sariak izango dira San Frantziskoko Basque Cultural Center elkartearen 27. urteurreneko jaiaren ardatza. Elkartea Kaliforniako hiri honetako euskal komunitatearen topagunea da eta kide asko bilduko dira datorren ostegunean --otsailak 12-- hasi eta igandean bukatuko den jaialdira. Ekitaldiak Pala Motzeko Ireki batekin hasiko dira, ostegunean, eta asteburuan zehar dantza lantegiak, erreki-jatea, dantzaldiak eta Bizi Emankorra sarien emanaldia izango dira gozagarri, azken hauek Anita Arduain, Pierro Etcharren eta Mayi Etcheverryri emanik.

Gehiago irakurri...


Miamiko Euskal Etxeak elkarretaratze ireki baterako deia egin du pilotari eta bazkide berriak erakartzeko

2009/02/05

Miamiko Euskal Etxeko aurreko dei bat. Eskuinean aurrez agertzen den emakumea, Mercedes Mendive nevadatarra da, alaba Nekane izan berria duena bere senar Fernando Lejardi pilotariarekin (argazkia EuskalKultura.com) Miamiko Euskal Etxeak bilera ireki baterako deia luzatu du datorren asteazkenerako, otsailaren 11ean, hirian eta inguruan bizi diren euskaldunak elkartera bildu eta euskal etxea eta euskal komunitate antolatua indartu dezaten. Deialdia gizabanakoei zein euren senar/emazte eta familiei zuzendua da. Miamiko Euskal Etxea zenbait pauso ematen ari da elkartearen geroa ahalik eta sendoena izan dadin. Martxo honetarako, Euskara eskolak segituko dituela iragarri du, Boga sistemarekin, berritu berria duen 'KulturToki'an.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak euskal etxeen arloko espezialiazio bekak jaso dituztenen izenak argitaratu ditu

2009/02/05

Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkariaren bidez jakitera eman du atzerriko gizataldeen eta euskal etxeen eremuan espezializatzeko bekek esleipenaren onuradunen zerrenda. Joan den azaroan egin zen beka hauen deialdia eta oinarrietan iraupena urte betekoa izango zela azaltzen zen. Beken zuzkidura ekonomikoa 15.900 eurotakoa da. Bekak jaso dituzten eskatzaileak Iker Blas Mendoza, Aimar Rubio Llona eta Asier Ortega Murga dira. Euren eginkizunak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bulegoetan egingo dituzte.

Gehiago irakurri...


43 irakaslegaik hartu dute parte Montevideon egin den 2009 udako barnetegian

2009/02/05

Barnetegian parte hartu zuten irakasle eta ikasle taldea (argazkia HABE) Bukatu berria da urtero bezala Euskara Munduan egitasmoaren barruan urtarrilaren 2. hamabostaldian egin den Hego Ameriketako barnetegia. Aurtengoa Montevideon, Uruguaien, egin da lehen aldiz --aurreko aldi guztietan Argentinan egin izan da, Argentinan Euskaraz egitasmoaren baitan-- eta hasieran erronka handia bazirudien ere, ikasle, irakasle zein antolatzaileek arrakastatzat jo dute edizioa. Barnetegiaren antolaketaren ardura FIVUk (Uruguaiko Euskal Etxeen Federazioak) hartu du, FEVAren lankidetzarekin.

Gehiago irakurri...


'Go!azen' musikaleko kantuekin hasiko da ostegunean Bartzelonako Euskal Etxearen Zinemaldia '09

2009/02/04

Helena Taberna zuzendariaren 'La Buena Nueva' filmea izango da ikusgai aurtengo Zinemaldian Aurten ere Euskal Herrian edo euskaldunek eginiko zinemak erakuslehio ezinhobea izango du kataluniar hiriburuan, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatu duen Zinemaldia jaialdiaren edizio berri batekin. Ohi bezala, nagusiek zein gaztetxoek izango dute zer ikusi: ostiralean bertan, haurrek eta neska-mutilek 'Go!azen' musikalaren kantuekin gozatu ahal izango dute, eta geroago nagusiek Helena Taberna zuzendariaren 'La Buena Nueva' filmearekin 36ko gudako gertakizunak gogora ekarri ahal izango dituzte. Tartean 'Oteiza Labirintoa' dokumentala, 'Nevando Voy' filma edo 'Danian Jai Alai', Floridako pilotariei buruzko lana izango dira ikusgai Euskal Etxean, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Deustuko Unibertsitateko liburutegi berriko hainbat eduki internet bidez daude eskuragarri

2009/02/04

Deustuko Unibertsitatea gauez Deustuko Unibertsitateak 'Euskal Herriko liburutegirik handiena' du joan den astearteaz geroztik, Rafael Moneo arkitektuak diseinatu duen eraikin berriaren inaugurazioan ikastetxeko arduradunek azaldu zutenez. Eraikin berrian 'ia milioi bat ale, irakurgelatan 1000 eserleku, datu base digitalak eta on line zerbitzuak' daude, besteak beste. Inaugurazio ekitaldian Ibarretxe lehendakaria eta beste agintari eta ordezkari publiko ugari izan ziren. Liburutegi berria ikaskuntza eta ikerkuntzarako zentro bat izateko helburuarekin sortua da, unibertsitateko eta kultura munduko topagune bihurtzeko asmoz.

Gehiago irakurri...


Kimuak 08 Katalogoa 50 profesionalen aurrean proiektatu dute Clermont-Ferrand-eko Film Laburren Azokan

2009/02/03

Kimuak 2008 Katalogoko film-laburrak sektoreko 50 profesionalen aurrean proiektatu zituzten atzo goizean Clermont Ferrand hiri frantsesean. Genero honen Nazioarteko Lehiaketarik eta Azokarik ospetsuena da bertakoa, aurten joan den ostiralean hasi eta otsailaren 7ra arte luzatuko dena. Jakina denez, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Kimuak programaren helburua Euskadiko Filmategiak kudeatzen dituen euskal film laburrak Euskal Herrian bertan eta kanpoan ahalik eta gehien aurkeztu eta erakustea da. Gurutz Larrañaga Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea Clermont-Ferrand-en izango da atzo eta gaur, Zinemaldia eta paraleloki egiten den Azoka bisitatzen, Jaurlaritzatik adierazi denez.

Gehiago irakurri...


Euskaltzaindiak eta beste erakunde batzuek .eus domeinua sustatu nahi dute interneten euskararen ikur gisa

2009/02/03

PuntuEus kanpainaren logotipoa Euskarak eta euskal kulturak euren lekua nahi dute sarean. Kataluniarrek '.cat' domeinuarekin egin zutenari jarraiki, Euskal Herriko hainbat erakunde eta elkartek '.eus' izeneko domeinua sortzearen aldeko kanpaina jarri dute abian. Domeinu honek sarean euskal kultura eta hizkuntzari buruzko webguneak edo Euskal Herrian sortutako web orriak identifikatzeko balioko luke, euskarari sarean presentzia indartsuagoa emanez. Domeinu berriaren aldeko kanpainak 'PuntuEus' izena du eta asko dira dagoeneko berarekin bat egin dutenak. Interneten, kanpainaren aldeko sinadura bilketa hasi da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia