euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Meza emango da bihar Caracaseko San Ignazio Eskolan Ricardo 'Triki' Azpiritxagaren oroimenez

2009/02/12

Gehiago irakurri...


Bizkaia:xede elkartea atzerrian eta Diasporan lanean ari diren ikertzaileen bila dabil Euskal Herrian lan egiteko

2009/02/12

Estibaliz Olano egitasmoan parte hartu duen ikerlarietako bat da (argazkia bizkaia:xede.org) Atzerrian edo Diasporan lanean ari diren Bizkaiko zientzilari, ikertzaile eta profesionalek Euskal Herrira bueltatzeko aukera bikaina dute bizkaia:xede-k abian jarri duen egitasmoari esker. Elkarte hau Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Trebakuntza sailak sustatzen du eta Bizkaian abiarazten ari diren proiektu berritzaileen garapenean laguntzeko herrialdeko profesionalen itzulera bultzatzea da bere helburuetako bat. Egitasmoan parte hartu nahi dutenek bizkaia:xederekin harremanetan jarri behar dute eta euren kurrikuluma elkartearen webgunearen bidez bidali.

Gehiago irakurri...


Chascomuseko Euskal Etxeak Agirre lehendakariak 1955ean hirira egin zuen bisitaren argazkiak plazaratu ditu

2009/02/12

Agirre lehendakaria, erdian, Chascomuseko euskal komunitateko hainbat kideekin (argazkia ChascomúsEE) Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak indartsu hasi zuen 2009 urtea, bere webgunearen inaugurazioarekin. Bertan elkartearen jarduerei buruzko informazioa ematen dute eta gainera, hilabete hauetan, argazki galeria polita biltzea lortu dute, elkartearen azken ekitaldietatik hasi eta une historiko esanguratsuetaraino. Une historiko horien barruan, bertako Euskal Etxeak, 1955ean Agirre lehendakariak Chascomusera egin zuen bisitaldiko argazkiak igorri eta partekatu nahi izan ditu gure irakurleekin.

Gehiago irakurri...


Euskal Jakintza blogak 2008ko EGA azterketak sarean jarri ditu, aurtengoetarako praktikatzeko

2009/02/11

Euskal Jakintza bloga osatzen duten gazte ordiziarrak Ordiziako Jakintza ikastolako ikasleek eta irakasleek orain dela urte batzuk sortu zuten Euskal Jakintza bloga eta bertatik elkarlanean informazio oso erabilgarria sareratu ohi dute. Oraingoan ordiziarrek 2008 urteko EGA azterketak jarri dituzte sarean, izan ere 34 egun baino ez da falta 2009ko azterketetarako eta --'laguntza guztia eskasa izan ohi denez', diote-- Euskal Jakintza blogean azterketak era automatikoan edo PDFan eginez errepasatu daiteke.

Gehiago irakurri...


Madrileko Euskal Etxeko abesbatza hiriko plaza eta kaleetan kantari ibili zen Santa Ageda bezperan

2009/02/11

Euskal Etxeko abesbatza Madrileko Plaza Nagusian kantari (argazkia MadrilEE) Madrileko Euskal Etxeak urte askotako ohiturari heldu zion joan den otsailaren 4ean, eta elkarteko abesbatza espainiar hiriburuko kaleetan ibili zen Santa Ageda sainduaren omenezko kopla zaharrak kantatzen. Abesbatzeko kideak baserritar ator eta txapela tipikoak jantzi zituzten eta makilekin lagunduta abestien doinua markatzen zuten lurrean kolpeak emanez. Taldea Madrileko gune zentrikoenetan ibili zen, hala nola Plaza Nagusia, Puerta del Sol edo Santa Ana Plaza, Euskal Etxean bukatzeko. Bestalde, aipatu Euskal Etxeak bere Zuzendaritza Batzordea berritu zuela joan den urtarrilean.

Gehiago irakurri...


Euskara entzungo da bihar Berlinalen, homosexualitatea deskubritzen duen baserritar bati buruzko Ander filmean

2009/02/10

'Ander' filmeko protagonistak Roberto Caston zinemagile galiziarrak zuzendu duen 'Ander' luzemetraia bihar estreinatuko dute Berlingo Zinemaldi ezagunean. Filmeak Panorama sekzioan parte hartuko du, lehiaketa ofizialetik kanpo, baina hala ere hainbat sari eskuratzeko aukera izan dezake: Ikusleen Saria, Nazioarteko Kritikoen Fipresci Saria eta Zuzendari Berri Onenari Saria. Lau emanaldi egingo dira Berlinen: bihar, etzi, ostiralean eta igandean. 'Ander' filmak homosexualitatea deskubritzen duen baserritar baten istoria azaltzen du eta euskarazko eta gaztelerazko dialogoak dauzka.

Gehiago irakurri...


Korrika 16k munduko euskal etxeei euskararen aldeko herri lasterketan parte hartzeko gonbitea egiten die

2009/02/10

Korrika 15 Beijingeraino heldu zen Shanghaiko Euskal Etxeari esker (argazkia Shanghai EE) Aurreko edizioetan Korrika Beijingera (Txina), Santiagora (Txile), Mar del Platara (Argentina), Londresera (Ingalaterra), Montevideora (Uruguai), Bartzelonara eta Madrilera heldu izan da, besteak beste, hiri hauetako euskal etxe eta komunitateei esker. Aurten Euskal Herrian 16. edizioarako falta diren orduak zenbatzen ari direnean --bitartean Korrika Kulturala abian da jada giroa berotzen hasteko--, lasterketaren antolatzaileek euskal Diasporari Korrikarekin bat egiteko gonbitea luzatzen diete, euskararen aldarria Euskal Herriko mugaz gaindi zabaltzeko.

Gehiago irakurri...


Mondragon Unibertsiteak Txilen ekintzailetza ikastaro bat jarriko du abian; %100eko bekak daude

2009/02/09

Choapa eskualdeko irudien afitxa Mondragon Unibertsitateak eta Txileko Fundación Minera Los Pelambres eta Choapa Emprende erakundeek Ekintzailetza, Berrikuntza eta Elkarkidetza Ikastaro Aurreratu bat abiatuko dute datorren martxoan Santiagotik 200 kilometro iparraldera dagoen Choapa eskualdean. Ikastaroa hango enpresari txikiei eta lizeoetako irakasle tekniko zein funtzionari publikoei zuzendua da. Zazpi hilabeteko iraupena izango du, eta 20 proiektu onenen egileek hiru astetako egonaldia egingo dute Euskal Herrian. Ikasleek ikastaroa osotasunean ordaintzen duten bekak jasoko dituzte, baina bertan parte hartu nahi dutenek azkar ibili beharko dute, eskabideak aurkezteko epea larunbat honetan, otsailaren 14ean bukatuko delako.

Gehiago irakurri...


Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxeak aurtengo NABO Convention antolatuko duen buruzagitza hautatu du

2009/02/09

Kate Camino Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxeko lehendakari berria hautatua izan eta berehala (argazkia Joxe Mallea-Olaetxe) Kate Camino da Nevadako Reno hiriko (AEB) Euskal Etxeko lehendakari berria. Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxeko kideak bertako Louis' Basque Corner jatetxe euskaldunean bildu ziren urtarrilaren 24an, Zuzendaritza Batzorde berria hautatu eta batzorde zahar eta berria agurtuz urte berri bati ekiteko. Aurtengoan gainera, Zazpiak Bat-ek NABOren Biltzar eta Elkarretaratze Nagusia antolatu beharko du uztailean Renon. 14 pertsona dira Zuzendaritza Batzordeko partaide, tartean lehendakaria, lehendakariordea, idazkaria, diruzaina eta klubeko bi NABO ordezkariak, gehi zortzi batzordekide. Bilkura berean, plaka bat eman zitzaion 2002tik hona klubeko presidente izan den Javier Narvarteri.

Gehiago irakurri...


Saladino eta Zaccheo, binaka, eta Onnainty, banaka, garaile Chascomuseko Esku Pilota Txapelketan

2009/02/09

Chascomuseko Esku Huskako Haur Pilota Txapelketan parte hartutako pilotariak euren irakasle Sebastian Errecart-ekin Tomas Onnainty, banaka, eta Francisco Saladino eta Cristian Zaccheo, binaka, izan dira txapeldun joan den larunbatean Chascomus herri argentinarrean egin den bertako II. Esku Huskako Haur Pilota Txapelketan. Norgehiagoka Sebastian Errecart-ek zuzentzen duen herriko Pilotako ikasleen artean jokatu da, Chascomus Pilota Klubaren trinketean. Aipatu txapeldunekin batera beste honako haur pilotariak aritu dira: Tomás Menchacabaso, Martín Menchacabaso, Estanislao Alfonsín, Tomás Laborde, Sergio Etchegaray, Javier Goya eta Gian Marrapodi. Zorionak guztiei.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia