euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txinako euskaldunek saria eman diote Juanito Sarasolari, Shanghaiko Euskal Etxea sortzen egindako lanagatik

2009/02/18

Juanito Sarasola, erdian, Urrezko Abakoa saria eskuetan duela. Bere eskubian Estibalitz Gete, Shanghaiko Euskal Etxeko presidentea, eta ezkerrean Alex Arriola, iazko zuzendaritzako kidea (argazkia Shanghai EE) Shanghaiko Euskal Etxeak joan den igandean eman zuen Urrezko Abakoa saria, euskal kultura Txinan eta ekialdean zabaltzen lagundu duten pertsonei omenaldia egiteko sortua. Aurten saria Juanito Sarasola elkarteko kidearentzat izan da: Txinara 2002an heldu zenetik Sarasolak herrialdean lanean ari diren euskaldunak bildu eta Euskal Etxea sortzeko asmoa agertu zuen, eta lortu ere! Sari banatze ekitaldian Sarasolaren omenez Amets Arzallus bertsolariak idatziriko bertso batzuk kantatu zituzten aho batez euskal etxeko lagunek.

Gehiago irakurri...


Saretik jaitsi daiteke 'Euskal Herria ezagutzea', etorkinentzako zein euskal Diasporakoentzako kultura gida

2009/02/17

Euskal kultura ezagutzeko gonbitea egiten du liburuak Eusko Jaurlaritzak, Kultura Sailaren bitartez, 'Euskal Herria ezagutzea' liburua argitaratu du, Diasporako euskaldunei eta Euskal Herrian bizi diren etorkinei euskal kulturara leiho bat emateko asmoz. Liburua zazpi hizkuntzetara itzulia izan da (euskara, gaztelera, ingelesa, frantsesa, txinera, arabiera eta errumaniarra) eta kultura, hizkuntza, ohiturak, gizartea, erakundeak, ekonomia, sistema politikoa eta gobernua bezalako gaiak jorratzen ditu. Hasteko 12.000 ale argitaratu dira, eta gainera, besteak beste Diasporako euskaldunengana errazago heltzeko, liburu osoa internetetik deskargatu daiteke.

Gehiago irakurri...


Rocío Luces, bertsolari uruguaiarra: 'bertsoak eta euskarak mundu berrietara lehioak ireki dizkidate'

2009/02/17

Rocio Luces bertsolari uruguaiarra (argazkia Conny Beyreuther) Bertsolari aldizkariaren azken aleak atzerritik heldu eta Euskal Herrian bertsolaritzaren zirrara deskubritu duten gazteen esperientzia dakarkigu. Dzenana Usanovich bosniarra, Elyem eta Nemma Chej saharauiarrak eta Rocío Luces euskal-uruguaiarra dira horietako batzuk. Jarraian Rociori eginiko elkarrizketa laburtzen dugu, bere esperientzia Diasporako gazte askorentzat ezaguna edo interesgarria delakoan.

Gehiago irakurri...


'Ander' filme euskaldunak Berlingo Zinemaldiko Arte eta Entsegu saria eskuratu du

2009/02/16

Roberto Caston zuzendaria Panorama ataleko zuzendariarekin (ezkerrean) eta Josean Bengoetxea aktorearekin (eskubian) Berlinen Berlingo Nazioarteko Zine Jaialdian ikusgai izan den euskarazko lehen filmea izan da, eta harrera bikaina izateaz gain (sarrera guztiak agortuta lehen emanaldia baino lehen) saria ere eskuratu du: CICAE-k (Confederación Internacional de Cines de Arte y Ensayo) ematen duen Arte eta Entsegu saria. Roberto Castón zuzendariaren filmeak heldutasunean eta bere baserrian lanean hasten den inmigrante baten lagun egitean homosexualitatea deskubritzen duen gizon baten istorioa kontatzen du.

Gehiago irakurri...


Arrakastaz egin du FIVUk Uruguain Udaleku, bere urteroko haur udalekua (argazki erreportajea)

2009/02/16

FIVUren 2009ko Udalekua, otsail honetan amaitu berria Artigas Kanpamentuan, Uruguaiko Colonia departamenduan (argazkiak FIVUk utziak) Jai eta opor giroan eta eguraldi aparta lagun, berrogeita hamar bat haur eta gaztek hartu dute parte otsail honen hasieran urtero bezala FIVUk (Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak) bere euskal etxeetako bazkideentzat antolatu duen Udaleku (sic) izeneko kanpamentu edo udalekuan. Ideia euskal etxeetako gaztetxoek elkar ezagutu eta laguntxo berriak egitea izanik, euskal giroko kanpaldia egiten duten bitartean, aurtengoan ere parte hartzaileek besteak beste honakoak egin ahal izan dituzte: dantza tailerra, kultura solasaldiak, igeri eta kirolaldiak, jolasak hondartzan, kantuak eta jardunaldiak su baten inguruan... Ongi pasa, lagunak egin eta kultura jakingarriak eskuratu, guztia natura erdian eta uda giroan.

Gehiago irakurri...


Txinako Euskal Etxeak bere Urrezko Abakoarekin sarituko du bihar Shanghain Juanito Sarasola bazkidea

2009/02/14

Juanito Sarasola eta Shanghaiko Euskal Etxearen logoa Shanghaiko Euskal Etxeak bere 'Urrezko Abakoa' saria emango dio bihar igandea, otsailak 15, Juanito Sarasola bazkideari, besteak beste Txinako Errepublikako euskal etxe bakarra den honetako fundatzaileetakoa izateagatik eta, ororen buru, azken urteotan Euskal Herria eta euskal kultura Txinan ezagutarazten eta sustatzen egin duen eta egiten ari den lanagatik. Sarasola ohoratzeko erabakia joan den abenduan eginiko batzarrean hartu zuen elkarte euskal-txinatarrak. Sari emate ekitaldia bihar goizean egingo da Shanghain, Euskal Etxearen egoitzan, eguerdiko hamabietan.

Gehiago irakurri...


Bartzelonako Euskal Etxeko jatetxeak ateak ireki zituen berriz, hilabete eta erdiz berritze lanetan ibili ostean

2009/02/13

Inaugurazio ekitaldira hurbildu zirenek barrako pintxoak dastatzeko aukera izan zuten (argazkia BartzelonaEE) Joan den igandean, otsailaren 9an, Bartzelonako Euskal Etxeak jai eguna bizi izan zuen, bere jatetxearen inaugurazioa zela eta. Hilabete eta erdiz berritze lanengatik itxita egon ostean, jatetxeak jai batekin egin zien ongi etorria aldaketak ikusi nahi izan zituzten elkarteko bazkide eta jatetxeko lagunei. Ez hori bakarrik, jatetxeko kutixiak dastatzeko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek, trikitixa, txistulari, txalaparta eta aurresku artean.

Gehiago irakurri...


Euskal eta kataluniar kultura ikertzeko bi beka, Eusko Ikaskuntza eta Institut d'Estudis Catalans-en eskutik

2009/02/13

Etnografia ikastaroaren webguneko argazki bat Eusko Ikaskuntzak eta Institut d’Estudis Catalans elkarteek ikerketarako beka bana ematen dute urtero, katalan zein euskal kulturaren alderdi jakin batean interesaturiko ikertzaile gazteentzat. Beka horien zuzkidura 4.680 eurotakoa da eta iraupena hiru hilabetekoa. Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 15ean itxiko da. Bestalde, Eusko Ikaskuntzak Asmoz Fundazioa eta UNED-Bergara zentroaren bidez Euskal Etnografia ikastaro bat jarri du abian, sarean egiteko. Ikastaroaren prezioa 650 eurotakoa da eta izena emateko epea martxoaren 2an itxiko da.

Gehiago irakurri...


Dantza erakustaldi batekin amaituko da bihar Buenos Airesen Nafar Dantzen 8. Ikastaroa

2009/02/13

Dantza Nafarren iazko ikastaroaren amaiera ekitaldian eginiko argazkia. Argentinako Santa Fe probintziako Rosarion, bertako Nafar Etxean egin zen Dantza Erakustaldi batek ipiniko dio bihar, larunbata, azkena, Buenos Airesen, hiriburu argentinarreko Nafar Etxean hondarreko astebetean garatu den Dantza Nafarren VIII. Ikastaroari. Tuterako Udal Dantza Taldeak Nafarroako Gobernuaren babespean gidatuta, Argentina eta Txileko nafar etxeetako dantzariak hartu dute parte bertan. Biharko ikuskizunak, ikasitakoa erakusteko balioko du, sarrera libre eta musutruke.

Gehiago irakurri...


Buffaloko muslariak Big Horn Basque Club elkarteko txapelketan lehiatu ziren; Mick eta Jason Camino irabazle

2009/02/13

Wyomingeko Buffalon partida jokatzen (argazkia Buffalo Bulletin) Jakina da musean jokatzea euskal Diasporaren pasioetako bat dela eta Big Horn Basque Club elkartea, Wyomingeko Buffalon (AEB), horren adibide da. Joan den igandean elkarteko mus txapelketa jokatu zen eta egun osoan zehar zortzi bikote lehiatu ziren txapela nork lortuko. Askok gurasoekin mendian ardiak zaintzen ari zirela ikasi zuten jokoa. Beste batzuk herrian. Orain, musarekiko grina gazteei pasa nahi diete eta lortzen ari dira emeki. 'Ausarta izatean oinarritzen den jokoa da eta azken unea arte, nahiz eta karta txarrak izan, irabaz dezakezu', azaldu diote bertako Buffalo Bulletin kazetari.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia