euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesen euskara irakasten 65 urte daramatzan Euskaltzaleak-en aurtengo matrikula irekita

2009/02/24

Euskaltzaleak elkarteko Euskararen Eguneko jaia, 2006koa (argazkia EuskalKultura.com) Euskaltzaleak elkartea Buenos Airesen euskara irakasteko helburuarekin sortu zen orain dela 65 urte, 1944an, eta urtez urte ekinean jarraitu dute talde honetako bazkideek, euren ahalegin eta engaiamenduari esker Argentinako hiriburuan nahi duenak euskara ikasteko aukera izan dezan ziurtatuz. Lan horri jarraituz, elkarteak aurtengo ikastaroetarako deialdia egin du eta aurten gainera, oinarrizko Euskara eta Euskal Kultura Lantegi berri bat ere eskainiko du. Ikastaroak martxoaren 9an hasiko dira.

Gehiago irakurri...


Sebastian tipia, San Frantziskon larri zegoen 20 hilabeteko haur euskal amerikarra, hil egin da

2009/02/23

Sebastian 'Sebby' Moustirats, 20 hilabete baizik ez zituela San Frantziskon zendua, hezurmuin transplante baten beharrean, emaile bateragarri baten zain. Zoritxarrez, gerta zitekeen berria, zinez lazgarria izanagatik, gertatu da: Sebastian Moustirats tipia, bi urte ere ez zituen haurño euskal amerikarra, joan den asteburuan zendu da Standford-en, erietxean, ia bizitza honetan sartu gabe, Wiskott-Aldrich sindromea (WAS) zeukala eta egoera horretatik ateratzeko behar zuen hezurmuin bateragarria aurkitu gabe. Hezurmuin transplantea zen bizitzeko bere irtenbide bakarra, baina kanpainak Ameriketan zein Euskal Herrian egin arren, ez da posible izan hezurmuin bateragarri bat garaiz topatzea, eta Sebastian tipia joan den larunbatean hil da, 20 hilabete baizik ez zituela, bere gurasoen besoetan.

Gehiago irakurri...


Argentinako Ayacucho herriko Euskal Odola elkarteak bostehun bazkideen marka gainditu berri du

2009/02/23

Gaueko artistak, galaz jantzita: Fabian Veloz, Veronica Julio eta Diulio Smiriglia, Ayacuchoko Euskal Etxeko lehendakari Mariano Oillataguerrerekin Ayacuchoko Eusko Odola elkartea zorioneko dago: egun hauetan 500 bazkideen kopurua gainditzea lortu du eta, gainera, herriko artistak sustatzeko egiten ari den ekitaldietan erantzun oso egokia jasotzen ari da. Horren adibide ona da joan den otsailaren 15ean Fabian Veloz Ayacuchoko baritonoak eman zuen kontzertuaren arrakasta: euskal etxearen egoitza jendez lepo egon zen eta 50 pertsona inguruk kalean gelditu behar izan zuten lekurik ez zegoelako. Velozekin batera Veronica Julio sopranoa eta Diulio Smiriglia tenorea aritu ziren, maila handiko emanaldian, eta ekitaldiaren arrakasta dela eta datozen hilabeteetan kontzertu berri bat emango dutela iragarri dute.

Gehiago irakurri...


Donostia, euskal pintxoak Hanburgora, Alemaniako bihotzera, ekarri dituen delicatessen txikia

2009/02/23

Vivi Valin, Hanburgoko Donostia jatetxeko jabea (ezkerrean), eta Aner Usandizaga, jatetxeko sukaldaria Duela urte bete baino gehixeago ireki zituen ateak Hanburgoko Donostia jatetxeak, Vivi Valin donostiarraren eskutik. Valinek euskal gastronomia eta, zergatik ez, euskal izpirituaren zatitxo bat ekarri nahi izan ditu hiri alemaniarrera abentura honekin. 'Jatetxea euskal etxe txiki bat bezala izatea nahi dugu, Hanburgoko euskaldunei eta euskal gastronomia maite duten alemaniarrei biltzeko leku bat emanez', azaltzen du Vivik. Eta alemaniar euskaltzaleak, ez pentsa, ez dira gutxi. 'Adibidez, bada hemen urtero urtero Donostiara danborrada jotzera joaten den alemaniar talde bat', ziurtatzen du Valinek.

Gehiago irakurri...


Bartzelonako Euskal Etxeak bertsoa eta zinema batuko ditu lehenengo BertsoLaburmetrai Lehiaketarekin

2009/02/20

Bartzelonako Euskal Etxearen Zinemaldiaren logotipoa Bartzelonako Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Zinemaldiak laugarren edizio honetan euskal zinemaren erakusleiho izatetik zentro sustatzaile izaterainoko pausoa ematea nahi izan du, eta asmo horrekin laburmetrai lehiaketa deitu du. Lehiaketa, baina, berezia da, zinea eta bertsoa uztartzen baititu. Andoni Egañak jarritako lau errimatan oinarrituta egin beharko dituzte partehartzaileek laburmetraiak. Irabazleen lanak euskal etxearen webgunean eta Euskal Herriko eta Kataluniako kultur zirkuitoetan izango dira ikusgai.

Gehiago irakurri...


B. Aireseko Alkartasuna Abesbatzak deia zabaldu die kantuzaleei ikasturte hasiera honetan partaidetu daitezen

2009/02/20

Buenos Airesko Alkartasuna Abesbatzako kideak artxiboko irudi batean, Yrurtia Etxean kantari. 2009ko ikasturtea zabaldu behar duen une honetan, Argentinako hiriburuko Alkartasuna Abesbatzak gonbite berezia luzatu die gizon eta emakume, mutiko eta neskato kantuzaleei, elkarteak datorren astean hasiko dituen entsaio edo errepiketako batera hurbildu eta, bertako dinamika gustukoa badute, elkartera partaidetu daitezen. Ez da kuotarik ordaindu behar, euskal, argentinar eta garai diferentetako musika kantatzen dute, eta entsaioak astelehen eta ostiraletan egiten dira Buenos Aires hiriko Club Vasco Argentino Gure Echea delakoan.

Gehiago irakurri...


Villa Mercedeseko Euskal Etxeak aho teknika tailer eta irakurketa areto batekin hasi du 2009 ikasturtea

2009/02/20

Villa Mercedeseko Euskal Etxeko kideak, aho teknika tailerrean parte hartzeko prest

Gehiago irakurri...


Argentinako Udako Euskal Unibertsitateak bihar emango dio amaiera lehen edizio 'oso baikor' bati

2009/02/19

Euskal Historia klasea Pedro Beramendirekin, Euskal Echea institutuaren Buenos Aireseko egoitzan Bihar bukatuko da Argentinako Udako Euskal Unibertsitatearen lehen edizioa, joan den otsailaren 9az geroztik Euskal Echea institutuaren Buenos Aireseko egoitzan eman diren doako ikastaro bereziei amaiera emanez. '44 lagunek eman zuten izena ikastaroetara eta horietatik 25 bat etorri dira klase guztietara', azaldu du ikastaroen sustatzaile izan den Enrique Aramburuk. Haren esanetan klaseetako giroa oso jatorra izan da eta ikasleek aintzat hartu dute irakasleek mintzaldiak prestatzeko egin duten lana. Aurtengo edizioaren arrakastak animatuta, arduradunek datorren urtean edizio berri bat egitea dute buruan jada.

Gehiago irakurri...


Jeri Echeverria historialari euskal amerikarra Kaliforniako Unibertsitate sistemako kantzilerorde elkartu izendatu dute

2009/02/19

Eskubian Jeri Echeverria Armeniako enbaxadoreari Fresnoko Unibertsitatera ongi etorria egiten

Jeronima “Jeri” Echeverria Amerikar Historian doktorea da eta urte luzez Kaliforniako Estatu Unibertsitateko Fresnoko campuseko errektoreordea eta Gai Akademikoetarako lehendakariordea izan da. Orain bere ibilbide profesionalean beste aurrerapauso bat eman eta joan den otsailaren 1ean Gai Akademikoetarako kantzilerorde elkartu kargua hartu zuen Kaliforniako Estatuko Unibertsitate administrazio zentralean, urte hasieran izendatua izan ondoren. Kaliforniako Estatuko Unibertsitateak AEBetako goi mailako ikaskuntza sistema handiena dira, 23 kanpus eta 450.000 ikasleekin. Echeverria Kalifornian bertan jaioa da, euskal jatorriko familia batean, eta aditua da AEBetako mendebaldeko euskal komunitatearen historian.

Gehiago irakurri...


Miamiko Euskal Etxea indarra hartzen ari da, AEB hegoekialdeko euskaldunen erreferentzia izatearren

2009/02/18

Pilotari batzuk J. Ramon Arrasate, Miami Jai Alai frontoiko intendentearekin eta Tomas Urbistondo elkarteko kidearekin (argazkia MiamiEE) Azken hilabeteetako eginahalarekin jarraituz, Miamiko Txoko Alai Euskal Etxea hiriko euskal gazteen partehartzea eskuratzeko gogor ari da lanean, euskara eta dantza ikastaroak, elkarretaratze eta bazkariak eta webgunearen sorrera bezalako jarduerez baliatuz. Berriki elkarteak afari-bilkura bat egin zuen eta ohorezko gonbidatuak Miami Jai Alai frontoian lan egiten duten Euskal Herriko pilotari gazteak izan ziren.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia