euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hamaika Bide elkartearen Erbesteari buruzko X. Mintegirako lanak bidaltzeko epea zabalik

2009/03/02

2007ko edizioa (argazkia Hamaika Bide) Hamaika Bide Elkarteak hurrengo Erbesteari buruzko Nazioarteko Mintegiaren datak jakinarazi ditu: urriaren 5etik 8ra Bilbon eta Donostian. Deustuko Unibertsitatearekin batera antolatzen duten mintegi honek hamargarren edizioa izango du aurten eta gai nagusia 'Erbestea norberaren ikuspuntutik' izango da. Mintegiak bat egingo du 36ko guda osteko erbestearen hasierako 70 urteak direla eta antolatu diren beste ekitaldi batzuekin.

Gehiago irakurri...


Euskaltzaindiak azkenaldian hil diren bost euskaltzainen txostenak irakurri ditu gaur Donostian

2009/02/27

Joseba Intxausti, Jose Ignacio Telletxea Idigorasen hilberri-txostena irakurtzen Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin du gaur Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian, eta azkenaldian hil diren bere bost kideren hilberri-txostenak irakurri ditu, beste hainbeste euskaltzainen ahotik. Omenaldia, Milagros Bidegain, Jose Ignacio Telletxea Idigoras, Jacques Etxeberri, Henrike Knörr, Xabier Diharce 'Iratzeder' eta Karmelo Nagusia egin zaie. Txosten irakurtzaileak, hurrenez hurren, berriz, honakoak izan dira: Maria Pilar Lasarte, Joseba Intxausti, Piarres Xarriton, Jose Luis Lizundia, Jean Haritschelhar eta Adolfo Arejita. Hona omendu bakoitzari buruzko aipua.

Gehiago irakurri...


London Basque Society-k kideak bilkurara deitu ditu elkartearen arazo ekonomikoei aurre egiteko

2009/02/27

Korrika London Basque Society-ren hitzordu klasikoetako bat da. Irudian, bertsolarien txanda (argazkia LBS) Londresko Euskal Etxea, London Basque Society elkartea, une latzak ari da bizitzen arlo ekonomikoan eta bazkideek ezohiko bilera deitu dute arazoari aurre egin eta irtenbideak bilatzeko. Arrazoi ezberdinak direla medio elkarteak Eusko Jaurlaritzarengandik jasotzen zuen dirulaguntza --euskal etxeentzako dirulaguntzen deialdiaren barruan-- azken urteetan nabarmen gutxitzen ikusi du. Orain elkartea finantziazio falta horri aurre egiteko bide bila ari da, euskal etxearen bulegoa mantendu ahal izateko eta bazkideei zerbitzu hobea emateko. Bitartean, jarduerek aurrera segitzen dute eta, esaterako, datozen hilabeteetan, Euskal Etxea medio, Korrika 16 Londresera helduko da.

Gehiago irakurri...


Bizkaiko Abokatuen Bazkuneko koruak Buenos Aireseko Laurak Baten kantatuko du Lagun Onakekin

2009/02/27

Bizkaiko Abokatu Bazkuneko Korua emanaldi batean (argazkia BABK) Datorren martxoaren 3an Buenos Aireseko Laurak Bat elkartean emango du kontzertua Bizkaiko Abokatuen Bazkuneko Koruak. Abesbatz hau 60 bat abokatuk osatzen dute eta denetariko musika kantatzen dute: musika sakratua, klasikoa eta herrikoia. Kontzertuan talde gonbidatu gisa Lagun Onak koralak ere kantatuko du. Emanaldi honetarako bizkaitarrek errepertorio euskaldun zabala prestatu dute: euskal kanta oso ezagunetik hasi --Maite, Txoria Txori, Erribera, Xalbadorren Heriotza-- eta Santa Agedako koplekin bukatuz.

Gehiago irakurri...


NABO Boga plataformako irakasle bezala trebatu nahi duten hamar bolondresen bila ari da

2009/02/26

AEBetako euskal etxeetako euskara irakasleak, NABO eta HABEko arduradunekin Salt Lake City-n (argazkia HABE) NABO, Ipar Amerikako euskal etxeen federazioa, euskara ikasteko Boga online plataforma gidatuko duten hamar irakasleren beharrean da. Hamar pertsona hauek ikastaro berezi bat jarraituko dute, HABEk zuzendua, plataformaren erabilpenean trebatzeko. Gero beraiek izango dira AEBetan Bogarekin internet bidez euskara ikasten ari diren euskal-amerikarren irakasleak. Lana hein handian borondatezkoa izango da, baina irakasleek 500 dolarretako ordainsari bat jasoko dute urtean.

Gehiago irakurri...


Anna Bruning-ek euskal nortasunaz eta euskaldunez egin dokumentala estreinatuko du larunbatean AEBetan

2009/02/26

Anna Bruning Donostiako Igeldo mendian, kamera eskuetan, errodatze lanetan ari zenean (argazkia, UNH prentsa zerbitzua) Anna Bruning estatubatuarra Euskal Herrian izan da grabatzen eta bere lehenengo dokumentalaren estreinaldia egingo du datorren larunbatean, otsailak 28, New Hampshire-ko Unibertsitatean. Lanak “Omendu Basques: Beyond the Bombs” (Omenaldia euskaldunei, bonbetatik haratago) izena du. Ez omen da euskal politikaz edota indarkeriaz. Bere hitzetan, "filma terrorismoarekin zerikusirik ez duen jende batez da. Euren kulturari buruz, hizkuntza ardatz nagusitzat harturik, euren kulturako zatirik esanguratsuenetako baita. Egun euren burua nola identifikatzen duten aipatuz. Iraganean, euskal nortasuna heredentziarekin lotua zen, baina egun, nortasunak zerikusi askoz handiagoa du euskaldun izateko borondatearekin". Artikulua aste honetan zabaldu du New Hampshire Unibertsitateko prentsa zerbitzuak.

Gehiago irakurri...


Giro bikainarekin bukatu zen Argentinako Udako Euskal Unibertsitatea (argazki erreportaia)

2009/02/26

Udako Euskal Unibertsitatearen itxiera ekitaldia  (argazkia UVV) Argentinako Udako Euskal Unibertsitatearen lehen edizioa otsailaren 9tik 20ra egin zen Buenos Aireseko Euskal Echea Institutuan eta giro bikainarekin bukatu zen, ikastaroan zehar lan bat aurkeztu zuten ikasleei agiriak banatuz. Ikasleek azken egunean egin zuten euren lanen aurkezpena, eta hogeitazazpi izan ziren guztira lana aurkeztu zutenak. Arratsaldean, Euskal Echeako kaperan egin zen ekitaldian, ikasketa agiriak jaso zituzten ikasleek. Jarraian azken egunetako argazki erreportaia eskaintzen dugu.

Gehiago irakurri...


Sagardi kateak atzo inauguratu zuen Buenos Airesen Argentinako bere lehen euskal taberna

2009/02/25

Pintxoen barra Sagardi San Telmon Buenos Aireseko San Telmo auzoak Sagardi jatetxearen inaugurazio ofiziala bizi izan zuen atzo, euskal komunitatearen ordezkaritza zabala bertaratu zelarik. Sagardi-San Telmo Bartzelonan, Madrilen eta Andorran, besteak beste, jatetxeak dituen euskal taberna kate bateko azken inaugurazioa da. Buenos Aires izan da kateak nazioartekotze prozesuan aukeratu duen lehen egoitza eta, nahiz eta jatetxeak ateak joan den abenduan ireki zituen, atzo egin zuten irekiera ofiziala.

Gehiago irakurri...


Euskalduna argentinar literatur klubak Barandiaranen 'Euskal Mitologia' banatuko du martxoan

2009/02/25

Jose Miguel Barandiaran, euskal etnografo eta arkeologoa [OHARRA 2009/02/26: azkenean badirudi lehenik Irigoienen Babilonia banatuko dela, martxoan, eta apirilean Barandiaranen Euskal Mitologia, Euskaldunatik jakin arazi zaigunez] Euskalduna klubak martxa onean darrai bazkide berriak biltzen, Argentinako irakurleei euskal literatura era erraz eta jarraian helarazteko helburua duen ekimen honetan. Harpidetzeko epea irekita dago oraindik, baina Euskalduna abian jarri da jada eta datozen hilabeteetan banatuko dituzten liburuen berri eman dute: martxoan Jose Miguel Barandiaran etnografoaren lan klasiko batekin hasiko dira, 'Mitología vasca' (Euskal Mitologia) liburuarekin. Hurrengoak Joan Mari Irigoienen 'Babilonia' elaberria eta Xabier Peñalverren 'Orígenes', euskal aurrehistoriari buruzko lanak izango dira.

Gehiago irakurri...


Euskal Literatura Parisen: Gatuzain, Elkar eta Maiatz Liburu Azokan eta Itxaro Borda Euskal Etxearen eskutik

2009/02/24

Itxaro Borda idazle baxenabartarra Euskal literaturak erakusleiho bikaina izango du martxoan Parisen, Salon de Livre izeneko liburu azokan, han izango dira hiru euskal argitaletxe: Elkar, Maiatz eta Gatuzain. Martxoaren 13tik 15era izango da, eta horrez gain Maiatzeko editore Luzien Etxezaharretak mintzaldi bat emango du. Eskual Etxeak ere literatur ekitaldiekin bat egin nahi izan du eta Itxaro Borda idazlea gonbidatu du bere poemen irakurraldi bat egitera. Comptoir des Arts kafean izango da, martxoaren 14ean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia