2023/11/01

Ostegun honetan, azaroaren 2a, euskal literatura partaide izango da New Yorkeko Literatura Europarraren Gauean, Kirmen Uribe idazle ondarroarraren eskutik hain zuzen. Literatura Europarraren Gaua (European Literature Night) New Yorkeko Txekiar Zentroak eta New Yorkeko EUNICek (EU National Institutes for Culture) antolatutako ekimen bat da. Gogora dezagun Etxepare Euskal Institutua kide duela EUNICek. ...
Gehiago irakurri...
2023/10/31

Publikoa lagun segitzen du Lapridan bertako Euskal Etxea antolatzaile duen 'Elkarrizketa zikloak'. Proposameneko seigarren eta azkenaurreko saioak "Personajes de mi pueblo" (Gure herriko pertsonaiak)" izenpeko ikuskizun eder eta zinez arrakastatsua ekarri zuen. Lapridako zenbait gizon eta emakume gogoratu zituzten funtzio original eta goraipatu batean, Gabriel ...
Gehiago irakurri...
2023/10/30

Egun interesgarriak Japonian euskal zinemarentzat, Tokioko Nazioarteko Zinemaldiak (TIFF) joan den ostiralean adierazi baitzion Estibaliz Urresolari bere '20.000 erle espezie' filmak Zinemaldiak aurten aurrenekoz ematen duen 'Ethical Saria' irabazi duela. Estíbaliz Urresola eta Isabel Herguera Tokion daude (Urresolak, saritua izan zela jakin bezain pronmto hartu ...
Gehiago irakurri...
2023/10/27

Euskadiko bikotea, César Rasines eta Aitor Tolosa partaide, txapeldun atera da gaur Txileko Valdivian, bertan aste osoan zehar jokatu den Euskal Gizataldeen arteko 44. Munduko Mus Txapelketan Bigarren Argentina geratu da, Waldo Pérez eta Néstor García muslari, eta hirugarren Estatu Batuetako bikotea, Kaliforniako San Frantziskotik etorritako Philip Eliçagaray ...
Gehiago irakurri...
2023/10/27

Dozenaka euskal etxe daude munduan, asko antzekoak edo eredu berekoak, baina bakoitza bere proiektu, ezaugarri eta ekinmoldearekin. Guztien artean, baina, La Platako Euzko Etxeak City Bell herrian duen lur sailak erabat bakar eta paregabe bihurtzen du bere proiektua. Herritarrek egunero bisitatzen dute, naturarekin kontaktuan egoteko edo bere kirol-instalazioak erabiltzeko. Asteburuetan bisita gidatuak har daitezke, ...
Gehiago irakurri...
2023/10/26

Boisen, azkeneko txartelak geratzen dira bertako Oinkari Dantza Taldekoek urtero antolatzen duten sagardotegi jaian parte hartzeko. Euskal ohiturari ohorez eginez "Txotx! Oinkari Sagardotegi" ekimenak, Euskal Herriko sagardotegietako Txotxaren ohiturari jarraitzen dio eta sagardotegi menua eta sagardoa kupeletik edatea eskaintzen die Boiseko Euskal Etxeko areto nagusira azaroaren 18an hurreratzen ...
Gehiago irakurri...
2023/10/26

Bai, hemen da dagoeneko, ezin hurbilago. Necocheako Euskal Aste Nazionala hasteko hamar egun besterik falta ez direnean, bilerak bata bestearen atzetik datoz. Euzko Etxeko lehendakari Kiti Zubillagak EuskalKultura.eus-i aitortzen dioenez, "bilkura iraun" moduko batean daude, azken ikutuak ematen eta hondarreko xehetasunei ekiten, Diasporak Argentinan ospatuko duen hitzordu eta jai nagusia ...
Gehiago irakurri...
2023/10/25

Oraindik geratzen da denbora izena emateko, baina gutxiago. Hilabete oso bat geratzen da edo hilabete bat baizik ez da geratzen. Ez geroratu. Abenduaren 1a da azkeneko eguna Euskal Herritik edo Diasporatik 2025eko Boiseko Jaialdi festa erraldoian parte hartu nahi duten dantza-talde, kantari eta artistentzat izena eman eta euren hautagaitzak aurkezteko. Gogoan hartu Boisen bost urtero egiten den euskal ...
Gehiago irakurri...
2023/10/25

London Basque Society Euskal Elkarteak, esan nahi baita euskal etxe londrestarrak, gonbitea luzatu du datorren asteko larunbatean, azaroaren 4an, zinema eta kultura saio baterako. Helburua, gogora ekartzea eta errekonozimendua ematea Euskadiko Gudako Itsas Armada Laguntzaileari —Euzko Itsas Gudarostea— «Matxitxako: Apuntes Sobre La Marina De Guerra Auxiliar de Euskadi» ...
Gehiago irakurri...
2023/10/25

Urriak jarduera-agenda bizi eta askotarikoa ekarri dio Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxerari. Elkarteko dantzarien, euskaltzaleen, gastronomiazaleen eta bazkideen ohiko bilerez gain, abesbatzen topaketa bat eta bildumagileen urteroko elkarretaratze eta erakusketa emendatu behar zaizkie. Ekitaldiek ehunka bisitari deitu dituzte Euskal Etxearen egoitza zabal eta dotorera, eta Euskal Etxeak aukera ...
Gehiago irakurri...