2020/02/19

Urtarrilaren 26an egin zuen Sao Pauloko Euskal Etxeak bere Batzar Nagusia. Bildutakoek Sao Paulon arabarren alaba jaiotako Pilar Alava berretsi zuten lehendakari 2020-2024 eperako. Agintaldi berriari begira helburuak zeintzuk diren galdetzean, Alavak esan dio EuskalKultura.eus-i orain arte bezala “euskal sustraiak bizirik mantentzea eta euskal kultura –eta ohiturak, folklorea, sukaldaritza, ...
Gehiago irakurri...
2020/02/18

Hiru agertoki izango ditu Bartzelonan ostiralean hasiko den Zinemaldia.CAT jaialdiaren 15. edizioak, esan nahi baita Cinemes Girona aretoak, Hizkuntza Eskola Ofiziala eta Euskal Etxea bera. Izan ere, Bartzelonako Euskal Etxea antolatzaile duen euskal zinemaren erakuslehio katalan hau otsailaren 21etik martxoaren lehena bitartean garatuko da aurten, 11 euskal luzemetraia erakutsiz, horietarik 7 ...
Gehiago irakurri...
2020/02/18

Tailerra atzo hasi zen (izena emateko epea bihar arte dago zabalik) eta otsailaren 28an bukatuko da. Proposamena maila ertaineko abeslariei dago zuzenduta, Pablo Banchi eta Miguel Pesce maisuen esku, eta garai eta estilo anitzeko koruentzako propio egindako obrak landuko dira. Saioak egunero dira, iluntzeko 7:30etatik 10etara, Laurak Bat Euskal Etxean, eta kostua 900 pesokoa da, ikasmateriala ...
Gehiago irakurri...
2020/02/17

Aste honetan aterako du euskal etxe rosariotarrak bere egoitzako beheko solairuan dagoen jatetxea eta buffeta ustiatzeko lizitazioa. Baldintza-agiriak erakundearen idazkaritzan, Entre Rios kaleko 261an egongo dira eskuragai, bihar asteartetik --otsailaren 18tik aurrera alegia-- proposamenak jasotzeko epea otsailaren 27ra arte luzatuko delarik, gaueko 9etan. Euskal Etxeko arduradunek otsailaren ...
Gehiago irakurri...
2020/02/17

Aberri Etxeko euskal abesbatzak aste honetan hasiko du 2020ko bere egitaraua; lehenengo errepika hitzordua otsailaren 19an, asteazken honetan egingo du, arratsaldeko 6:30etan, elkartearen egoitzan, eta entseguen hasierarekin batera, ahots berriak lortzeko deia ere egin du. Deialdia 13 urtetik gorako gizon-emakumeei dago zuzenduta eta ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik izatea.
Gehiago irakurri...
2020/02/14

Bere azken lana "Zugzwang" ari da aurkezten Wllis Drummond, eta gaur hasiko du Hakuba hiri japoniarrean datozen egunetan Japonia, Australia eta Taitin barrena egingo duen nazioarteko bira, martxoaren 14ean azkeneko kontzertua Papeete hiti tahitiarrean, ondoren Europara itzuli eta hiru kontzertu eskaintzeko Zaragozan (martxoaren 20an), Madrilen (21ean) eta Bartzelonan (28an). 'Zugzwang' xake ...
Gehiago irakurri...
2020/02/14

Hainbatetan bisitatu izan ditu Joseba Gotzonek Latinamerikako euskal etxe eta komunitateak eta kantatu izan du Diasporako publikoa lagun. Atlantikoa dozena bat aldiz baino gehiagotan zeharkatu ondoren, buru-belarri dabil egunotan portugaletetarra Amerikako Euskal Diaspora omendu nahi duen proiektua eskuartean. ‘Urrundik’ eman dio izena kantuari, "Zortzigarren Probintziak urrundik ...
Gehiago irakurri...
2020/02/13

Berri tristeak Etxeorratzen Hiritik, atzo hil baita bertan, 94 urte zituela, Emilia (Sarriugarte) Doyaga, New Yorkeko Eusko Etxearen eta euskal komunitatearen historian eta Estatu Batu eta Diasporarenean izen propioa izan duen emakumea. Brooklynen 1925eko irailaren 8an jaioa, New Yorken euskaldun jaiotzen zen belaunaldi bateko azken kideetakoa zen Emilia (Sarriugarte) Doyaga, sortzez Emilia (Renteria) ...
Gehiago irakurri...
2020/02/13

Las Rozaseko Antzerki Eskolak Perez de la Riva Kulturgunean antolatua, Maskara Adierazkorrei buruzko tailerra martxoko hiru lehenengo ostiraletan, 18:30etatik 21:00etara, eta azkeneko larunbatean, hilaren 28an, 10:30etatik 13:30etara emango du Madrilen, nazioarteko agerpen ibilpen luzea daukan Kulunka konpainiak. Tailerrak helburu zehatzak ditu: konpainiaren sormen prozesua nolakoa den azaltzea eta maskara ...
Gehiago irakurri...
2020/02/13

Joan den larunbatean ospatu zuen Loretako Euskaldunak Euskal Etxeak bere 24. urtebetetzea, 60 pertsona bildu zituen afari eta ekitaldi batekin. Zozketak ere barne, "zozketen bidez euskal produktu tipikoak eta euskarazko hitzak dauzkaten opariak helarazten baitizkiegu gure bazkideei, eta hori ere euskal kultura hedatzeko beste modu bat da”, azaldu dio Euskalkultura.eus-i elkarteko ...
Gehiago irakurri...