2020/05/12

Geroari tresnak berrituz erantzunez eta bide berriak urratuz Eusko Etxeko bazkideen eta Venezuelako euskaldunek bizi dituzten arazoei aktiboki ihardesteko borrokan dabil Ibane Azpiritxaga lehendakari duen Zuzendaritza Batzordea hiributu venezuelarreko euskal elkarteko buruzagitza hartu zuenetik, lehenengoz 2018 urtarrilean, eta agintealdia berritura, aurtengo otsailetik. Interneteko presentzia ...
Gehiago irakurri...
2020/05/12

“Nola bizi du kartzelatik ateratzea 30 urtetan preso egon zen pertsona batek?” “Nola da bergizarteratze prozesua?” Galdera hauei eta beste batzuei erantzuten die Ander Zurimendi kazetari gasteiztarrak orain Argentinan plazaratu den "Recoja sus cosas" liburuan, Parot Doktrinak eraginda 2013an kaleratutako ETAko bost preso ohiren esperientzia pertsonalak hizpide. Lauburu ...
Gehiago irakurri...
2020/05/11

Azkeneko egunetan argitara eman ditugu bi bideo eta kantu bat Covid-19k munduko euskal diasporan bizi diren euskaldunek egindakoak. Gaur laugarren bertso sorta. Aurretik joan dira Rock Springs-eko (Wyoming) Martin Goicoechea eta Renoko (Nevada) Jexux Goñiri kendutako bi bideo; eta Chinoko (Kalifornia) Begoña Echeverriak egindako hitzekin Mattin Lerissak egindako kantua. Gaurkoan, ...
Gehiago irakurri...
2020/05/11
Internet eta sare sozialen bidezko sei orduko emanaldi jarraituak lortutako oihartzun zabalarekin euskal gizataldeak gauzatutako proposamenak gainditu ahal izan zituen atzo koronabirusak ezarritako baldintzak. Argentinako eta Euskal Herriko hamaika kultur eragile, artista, politikari, sukaldari eta kirolariren atxikimenduarekin arrakastaz burutu zen "Buenos Airesek Euskal Herria ospagai” 2020. Laurak Bat Euskal Etxe antolatzaileko kideek balantze baikorra egin dute eta edizioa “mugarria” izango dela adierazi dute.
Gehiago irakurri...
2020/05/08

Pandemia dela eta bete behar dituen eginbeharrak alboratu gabe, hiriburu argentinarreko Gobernuak oniritzia eman dio Laurak Bat Euskal Etxeak antolatutako ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ (gaztelaniaz Buenos Aires Celebra País Vasco) jaialdi birtualari eta jaialdiko edukiak transmitituko ditu sare sozial ofizialetatik datorren igandean, maiatzaren 10ean, eguerdiko 12:00etatik ...
Gehiago irakurri...
2020/05/08

Azkeneko asteotan, bizi dugun koronabirusaren krisiak modu berezian eragin ditu Estatu Batuetako gure diasporan bizi diren euskal bertsolari eta sortzaileak. Gaurkoaren aurretik emanak ditugu Kaliforniako Chinoko Begoña Echeverriak Covid-19a zuela Baztanen hildako bere izebari eskainitako kantu eta hitzak; eta Wyoming-tik Martin Goicoechea bertsolariak, NABOko Euskara arduraduna ere badenak, ...
Gehiago irakurri...
2020/05/08

Musika Bulegoa, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE), 2019ko Musikaren Urtekaria eman du argitara formatu digitalean. Urtekariak hogeita hamar bat orrialdetan joan den urteak musika alorrean eman dituen une esanguratsuenak biltzen ditu "trantsiziokoa izan den urte batean", eta biltzen dituen artikuluetan aipatzen ditu, besteak beste, Berri Txarrak taldearen ...
Gehiago irakurri...
2020/05/07

Bost urte daramatza Zutarriak taldeak entseatzen eta kontzertuak eskaintzen Argentinako euskal kolektibitateko garrantzi handiko jaialdietan. Orain kanta "berri" bat aurkezteko ordua iritsi zaio. Julen Lekuonaren hitzak eta Xabier Leteren musika duen 'Itsasoan' abestiaren Zutarriak-en bertsioak Elkar disketxearen onespena dauka dagoeneko –Elkarrek kudeatzen ditu egile eskubideak– eta ...
Gehiago irakurri...
2020/05/07

Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegia itxita dago momentuz presentzialki Koronabirusaren karietara, baina urrunetik lanean jarraitzen du, sostengua emanez ikertzaile eta ikasleei. Baita abian jarri duen ekimen berezi baten bidez ere, “One Item-A-Day” (egunero item bat”) izenpean liburutegiko artxibo digitaleko argazki esanguratsuenen artean egunero bat aukeratuz ...
Gehiago irakurri...
2020/05/07

Ez daklgu, egiari zor, gure Diasporako leku askoz gehiagotan ohore egiten ote zaion Idahoko Boisen ahal delarik urtero segitzen duten Santa Agedako koplen ohitura eta ibilerari. Urte batzuk badira Boisen, bertako Ikastolako haurrek, batetik, euren eskoletan; eta bestetik Euskal Museoan euskara ikasle direnen aldetik (beti ere euskal komunitateko lagunen bat gehitzen zaizkiela) makilak hartu eta Ama ...
Gehiago irakurri...