euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Salgai edo errentagai Kalifornian, Bakersfield-eko Noriega euskal ostatua: Zenbat eskatzen duten jakin nahi?

2020/05/19

Bakersfield-eko Noriega euskal ostatuko irudiak, bere pilota kantxa eta guzti (arg EuskalKultura.eus) Koronabirusaren tenore honek albiste txarra ekarri zigun Bakersfield-en lehenago Kern City gisa ezagutua zen eremutik, trenbide ondoko Noriega euskal ostatuak krisi hau pasatuta ateak berriro zabalduko ez zituela jakin zenean. Bakersfield hiriko biztanleen eta Kaliforniako euskaldunen biltoki kuttuna eta zenbait belaunaldiren bizitza eta oroitzapenen lekuko eta gordailu zen eraikina salgai ezarri dute orain, eta ...

Gehiago irakurri...


Doan: Itzuli, euskara-gaztelania eta alderantzizko itzultzaile automatiko erabilterraza, ipini app-a zeure mugikorrean!

2020/05/19

Itzuli, kalitate handiko itzulpenak denon eskura “Itzuli” erabiltzen erraza den kalitate duineko itzultzaile neuronala da. Euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara itzultzeko tresna hau Eusko Jaurlaritzak plazaratuta atera zen iazko urrian, hasieran webgunean bakarrik erabilgai, eta abendutik aurrera baita App formatuan ere. Azken datuen arabera, gero eta gehiago erabiltzen ari dira Itzuli lan munduan, arlo ...

Gehiago irakurri...


Viedmako Aberri Etxeak irakurketa sustatzeko programa bat jarri du abian; eredua edozein herritan errepika daiteke

2020/05/18

Itxialdian irakurketa sustatzeko proiektu berria Viedma eta Carmen de Patagoneseko Euskal Etxeak egokitu behar izan ditu bere aktibitateak Koronabirusa dela eta ezarri diren neurrietara. Ekintza batzuk online egiten dira, euskara klaseak eta abesbatzaren entseguak kasu. Bestelako proposamenak ere agertu dira, ordea, eta hauen artean irakurketa sustatzeko proiektu berri bat. Programa honi esker, Euskal Etxeko kideek euskal gaiei buruzko liburuak eskatu eta eskura ...

Gehiago irakurri...


Uruguaitik mundura: 60 lagun baino gehiago dabiltza Montevideotik bultzatzen diren mintza-saio birtualetan

2020/05/18

Zoom plataforman egindako mintza saioa "Zortzigarren Herrialde"ko euskararen presentziaz hitz egiten badugu, ez dago zalantzarik sakontasun handia lortu duela euskal hizkuntzaren irakaskuntzak Uruguain. Ez da beraz batere harritzekoa itxialdi honetan ere, uruguaitarrek euskaraz mintzatzen jarraitzeko eta euskarazko harremanak sendotzeko bide bat aurkitu dutela ikustea.

Gehiago irakurri...


Euskaraz dabilen zure izeneko .eus emaila nahi? Orain doan eskura dezakezu PuntuEUS Fundazioaren eskaintzarekin

2020/05/18

Adibidez mexikoEuskalEtxea@ni.eus, info@laplataeuzkoEtxea.eus edo topaketak@euskaltzaleak.eus bezalako helbideak lor ditzakezu Euskarazko zerbitzua da ni.eus eta doanik eskaintzen du zureizena@ni.eus emaila edo, hilean hiru euroren truke, nahiduzuna@zureizena.eus (hiru euro: hiru helbide .eus, 2GBko postontzia helbide bakoitzeko eta bezero arreta euskaraz). Webgunerik ez duten erabiltzaileentzat dago pentsatua, norbanako, elkarte, enpresa edo euskal etxearentzat, eta urtea amaitu aurretik milaka e-mail kontu berri ...

Gehiago irakurri...


"Badago jendea Buenos Aires eta Montevideon Mintzanetez euskara praktikatzen laguntzen Bilboko eta EHko jendeari"

2020/05/15

Ritxi Lizartza maramara* Hizkuntza Zerbitzuen sortzailea Ritxi Lizartza filologo donostiarra maramara* Hizkuntza Zerbitzuen sortzailea da. maramara* taldeak ekintza mordoa garatzen du, tartean Internetez euskara praktikatzeko aukera doan ematen duen Mintzanet programa. Berez Euskal Herrian eta zehatzago Donostian erabiltzeko eman zituen lehenengo urratsak Mintzanetek 2013an. Baina euskarria Internet izanik, denbora gutxian Donostiako eta Euskal Herriko ...

Gehiago irakurri...


Paul Ygartuak erakusketa abiatuko du bihar Vancouverren COVID-19aren aurkako borrokako heroien gorazarre

2020/05/15

Paul Ygartuaren lanak COVID-19aren aurka lehenengo lerroan borrokatu diren langleei omenaldia Grandville Irlako Ukama Galeriak Paul Ygartuaren erakusketa bat zabalduko du bihar. Neurri handiko koadro bilduma bat da, pandemia garai honetako emaitza, COVID-19aren kontrako borrokan lehenengo lerroan borrokatu diren funtsezko langileei eskaini die, euskal jatorriko artistaren ustez "heroiak" eta "gerlariak" baitira osasun langileak eta oro har funtsezko langile ...

Gehiago irakurri...


Aita Anttonek online emango du igandean Kaliforniatik, euskaraz eta ingelesez, Los Banos-eko Euskal Festako meza

2020/05/15

Aita Antton Egiguren bere euskara/ingelesa online mezetako bat ematen Facebookez Berez, Euskal Besta bertan behera utzi da, COVID-19gatik, eta kasu honetan Los Banoseko Euskal Etxeak ez du aurreikusi bertsio birtualik, baina normalean piknikari eta Euskal Bestari hasiera ematen dion meza bai emango duela internetez, euskaraz eta ingelesez, aita Antton Egigurenek, AEBetako euskaldunen omonier edo kapelau den apaiz frantziskotarrak. Kalifornian goizeko 9:00ak direnean, Euskal Herriko 18:00etan ...

Gehiago irakurri...


Zaratarik gabe baina bizitza osoan euskal kulturaren alde gogor lan egindako Anna Mari Aguirre newyorktarra hil da

2020/05/14

Anna Mari Aguirre 69 urte zituela hil da New Yorken, duela urte batzudanik zeukan minbizia atzera etorri ondoren Anna Mari Aguirre hil da New Yorken. Euskal Herrian jaio ez diren eta euren euskaltasuna beti ezaugarri eta bidelagun duten Diasporako euskaldunen adibide eta jarraipide argia zen. Atxikimendu eta lanerako gaitasun handiz, espanturik gabe, emaitza isil baina garrantzitsuak eman zizkion bere bizitza osoko ibilbidean Pirineo magaleko euskaldunekin lokarri eta ondare partekatua zuen ...

Gehiago irakurri...


Iparragirre eta XIX. mendeko Madrilgo euskaldunei buruzko liburua eman du argitara RSBAPek, Francisco de Paula egile

2020/05/13

'Iparragirre en la Corte, el Gernikako Arbola y los vascos en el Madrid del XIX' liburuaren azala Jose Mari Iparragirre eta XIX. mendeko Madrilgo euskaldunei buruzko liburua eman du argitara Euskalerriko Adiskideen Elkarteko (RSBAP) Gorteko Ordezkaritzak  'Iparragirre en la Corte' titulupean eta 'El Gernikako Arbola y los vascos en el Madrid del XIX' azpitituluz. Egilea, Francisco de Paula Garcia da, kazetaria eta Adiskideen Elkarteko Gorteko Ordezkaritzako idazkari teknikoa. Lanak ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia