2020/05/28

Laurak Bat Euskal Etxearen behe solairuan dagoen jatetxea errentan atera da aste honetan. Dituen instalazioak --taberna, jantokia eta sukaldea-- "egoera ezin hobean" eta berehala sartu eta abiatzeko moduan daudela adierazi du elkarteko Zuzendaritza Batzordeak eta, beraz, proposamenen zain geratzen direla, proiektu gastronomiko berri batekin ahalik eta lasterren hasi ahal ...
Gehiago irakurri...
2020/05/28

San Nicolaseko Euskal Etxea aspalditik da ezaguna bere elkartasun ekintzengatik. Euskal elkarteak sukaldari talde aktiboa dauka, eta honi esker “Etxe Nasaia” izeneko programa darama 2002tik, hilero eskola-adineko haurrei EEan bertan jaten emanez eta euskal kultura zabalduz. Berrogeialdia dela-eta eskolak itxita egon arren, beharrak ez dira desagertu eta euskal sukaldariak, joan ...
Gehiago irakurri...
2020/05/27

Sabrina Otegi EuskalKultura.eus-eko Buenos Airesko korresontsala euskal kultura eta diaspora buletin honek daraman lanaz mintzatuko da gaur Instagram-en, diasporan euskal kultura eta euskalgintza alorrean sortzen diren ekimenak eta egiten diren ekarpenak dokumentatu eta zabaltzeak duen garrantzia azpimarratuz. Solasean arituko da gai hori hizpide, Bahia Blancako Lyric Soul Fundazioko Victoria Roldanen ...
Gehiago irakurri...
2020/05/27

Juan Sebastian Elkano getariarrak lehenengoz munduari itzulia (1519-1522) eman zioneko espedizioaren 500. urteurrena ari gara ospatzen bolada batez, koronabirusak eraginiko kinka berezi honek programa baldintzatu badu ere. Aukera, hala ere, hor dago, garai bati eta jende batengana hurbiltzeko, eta horixe da izan ere gaurkoan proposatzen dizugun liburu honek eskaintzen diguna: "Elkano, euskaldunak eta ...
Gehiago irakurri...
2020/05/27

2019ko abenduan hautatua izan zen Zuzendaritza Batzorde berria buru belarri ari da lanean, Interneten bidez egin daitezkeen ekintzak eginez, jakina. Eta ez da gutxi. Izan ere, sare sozialetan ekin diote inoiz elkarteko bazkide izan zirenekin kontaktuan jartzeari eta lagun berriak gonbidatzeari. Horretaz gain, eguneratu ahal izan dute euren lege izaera eta egoitzaren behin betiko jabetza-titulua ere ...
Gehiago irakurri...
2020/05/26

Bere inguruko herrialdeak jasaten ari direna baino askoz egoera hobea bizi du Uruguaik koronabirusari dagokionez. Izan ere, poliki poliki ari dira konfinamendu garaia gainditzen, eta egoera hobe horregatik hain zuzen konfinamendua bera ere ez da derrigorrezkoa izan. Arlo ekonomikoan, berriz, eta mundu osoan bezala, egoerak kalte handiak utziko ditu hilabete hauetan eta argi dirudi denbora beharko ...
Gehiago irakurri...
2020/05/26

Aste honetan plazaratu du Txertoa argitaletxeak Juan Lekue Goikuriaren 'Solitude' eleberria. Gaztelaniaz idatzia, lana internetez eros daiteke dagoeneko eta berehala iritsiko da liburudendetara. Argitaletxeak zabaldutako erreseinan esaten denez, Solitude Jean Claude eta Lucilleren istorioa da, XX. mendearen hasieran, beste hainbat euskaldun bezala Estatu Batuetara etorkizun hobe baten ...
Gehiago irakurri...
2020/05/26

Zabaldu berria da deialdia Euskara eta Euskal Kultura eskolak emateko Konstantzako Unibertsitatean (Alemania), Moskuko Lomonosov Unibertsitatean (Errusia) eta Paueko Université de Pau et des pays de l’Adour Unibertsitatean (Frantzia). Hautatuak diren irakurleek aldi baterako lanpostua izango dute, Euskara eta Euskal Kultura irakasle gisa, unibertsitate horietan, Etxepare Euskal Institutuak ...
Gehiago irakurri...
2020/05/25

Berrogeialdiak eta mugitzeko eta bulegora joateko debeku eta oztopoek ez dute lana erraztu, baina Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak aurrera darrai 'Los Vascos en la Argentina, familias y protagonismo' (Euskaldunak Argentinan, familiak eta protagonismoa) liburuaren 5. edizioarekin. Laugarrena 2011ko abenduan salgai jarri eta 2012ko Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokan aurkeztu ...
Gehiago irakurri...
2020/05/25

Hilabete baino ez da abian jarri zela, eta gozo-gozo ari da Mexiko Hirian eta Oaxacan Mikel Larregi sukaldari lapurtarrak hasitako 'Amalur' proiektua, euskal plater eta postreak zeure etxean jasotzeko aukera berria. Ziburuan jaiotako sukaldariak Donostian ikasi zuen sukaldaritza eta lehenik Euskal Herriko eta ondoren Mexikoko jatetxetan lan egin ostean, amets honi ekin dio, lehengai ...
Gehiago irakurri...