2020/06/04

Nevada-Renoko Unibertsitateak estatua berri bat emendatu dio bere hiri-altzarien ondareari, esan nahi baita Euskal Artzain baten estatua, duela hilabete batzuk arte Sparks-eko John Ascuaga's Nugget kasinoan, bertako Orozko jatetxearen kanpoaldean zegoena. Ascuaga familiak kasinoa saldu ondoren, Orozko jatetxea ere --euskal argazki eta apaingarriz dekoratua-- izenez eta izaeraz aldatu eta estatua honek bere erro ...
Gehiago irakurri...
2020/06/04

"Fighting Basques, memory of WWII" izenekoa, Memoria Bizia proiektuak eta Sancho de Beurko ikerketa erakundeak garatutako egitasmo bat da eta, Pedro J. Oiarzabal eta Guillermo Tabernilla ikertzaile eta sustatzaile, NABO Ipar Ameriketako Euskal Erakundearen eta AEBetako euskal komunitatearen laguntzaz, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuten euskal beteranoen peskizan ibili da, hauek ...
Gehiago irakurri...
2020/06/04

'Gernikako Arbola' Lehiaketan parte hartzeko gonbitea luzatu du Beti Aurrera Euskal Etxeak SADE-Idazleen Argentinar Elkartearekin batera. Argentinan bizi diren 18 urtetik gorakoek parte har dezakete. Aurrekoetan bezala, bederatzigarren edizio honetan ere gaia eta generoa libreak dira. Partaide bakoitzak testu bakarra aurkez dezake, gaztelaniaz, A-4 orrialde batean,12 edo 14 neurriko Arial letraz ...
Gehiago irakurri...
2020/06/03

Laster beteko dira Argentinan konfinamenduaren lehenengo hiru hilabeteak eta etorkizunari begira ez du ematen egoera berezi hau oraingoz erabat aldatuko denik. Gauzak honela, azken orduetan FEVAk baieztatu egin du Euskara Munduan Programaren 2020ko kronogramako neguko ikastaro trinkoa egin egingo dela, baina oraingoan era birtualean, egoerari egokituta. Ikastaroa urtarrilean adostutako datan ...
Gehiago irakurri...
2020/06/03

COVID-19ren zabalkundea ekiditeko hartutako neurriek baieztapen berri bat bildu zuten atzo, kasu honetan Musari dagokionean, bart baieztatu baitzion Argentinako Mus Federazioak EuskalKultura.eus-i abuztuan hiriko Euskal Odola Euskal Etxea antolatzaile Ayacuchon jokatu behar zen Txapelketa Nazionala bertan behera geratu dela behin-betiko.
Gehiago irakurri...
2020/06/02

Espedizioa egin ahal izateko hainbat konponbide eta aukera aztertu ondoren, antolatzaileek jakinarazi dute "osasuna erdigunean jarrita", egoerak ez duela espedizioa antolatzea ahalbidetzen.eta beraz 2020ko udan ez dela Euskal Herria oinez zeharkatzen duen gazte espedizio hau egingo eta ekimenaren hirugarren edizioa 2021era atzeratu dutela, "espedizioaren indar ...
Gehiago irakurri...
2020/06/01

Tamaina bateko euskal etxe askok munduan “txoko” deitzen duten lekua daukate, mahai baten inguruko biltokia, adinekoen, familien zein neska-mutilen topaleku dena. Dantzariak, pilotariak, umeak, muslariak eta bazkideak oro astean zehar hortik pasatu ohi dira eta era batera edo bestera, komunitate bizitza partekatzen dute bertan. Berrogeialdia luzatzen ari da Argentinan eta ...
Gehiago irakurri...
2020/06/01

Eskuragai da dagoeneko sarean Eguzkia aldizkariaren azkeneko zenbakia, 2020ko ekainari dagokiona, La Platako Euzko Etxea ekoizle eta argitaratzaile. Nahi duenak zuzenean irakur dezake ordenagailuko pantailan edo hala nahi badu bertatik jaitsi eta paperean irakurri/banatu. Lau zenbaki ateratzen ditu urtero eta aurtengo bigarren hau, pandemiak eragindako egoera kari, hara sorpresa, inoiz baino lehenago ...
Gehiago irakurri...
2020/05/29

Familia aldetik euskal sustrairik ez du badu ere, Chubut probintziako Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeko batzordekide, dantzari eta banderaduna da Edu Vergel. Euskal Etxeak bere bi pasioak batzeko aukera ere eman dio eta gaur egun, bere mikro-ekimen gastronomikoa aurrera eramateaz gain, sukaldaritzaz arduratzen da Euskal Etxeko jardunetan. Izan ere, euskal gastronomian trebatu zen 2016ko Gaztemundu ...
Gehiago irakurri...
2020/05/29

Pandemiaren ondorioz hasierako plana aldatu behar izan badute ere, ‘Txapela’ izenarekin Argentinan saltzen den bertan egindako euskal sagardo naturalak bere urteurrena bete eta ospatuko du; izan ere, urte oparoa izan da hau ekimenarentzat eta poza lagunekin partekatu nahi dute, orain gauzak ospatzeko modalitatera egokituz, era birtualera, alegia.
Gehiago irakurri...