2020/06/22

Australian, itxialdi egoeraren amaierak eta neurri zorrotzak arintzeak fase berri batera ekarri baita ere Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxea, etaelkarteak datorren asteburutik aurrera egoitza berriro zabalduko duela iragarri du. Izan ere, Gure Txoko aukera polita da jende askorentzat igandetan ongi bazkaltzeko, eta zabalik dago dagoeneko datorren iganderako erreserbak egiteko posibilitatea, ...
Gehiago irakurri...
2020/06/22

Bere 125. urtebetetzera iritsi da aurten Argentinako Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxea. Urtea, tamalez, erabat ezohikoa ari da izaten, COVID-19ak ekarri duen egoera zalantzakoia medio. Baina mende luzeko ibilbidea ospatzen segitzeak beti merezo du eta Norma Rios buru duen Elkarteko Kultur Azpibatzordeko kideek argi daukate, ospatuz, gainera, zaintza-neurriak funtsezkoak dituen egoera berrira ...
Gehiago irakurri...
2020/06/19

Egiazki Bakersfield-eko jende asko astindu eta hunkitu du herriko Noriega euskal ostatuaren itxierak. Gaur eta biharko iragarrita zegoen ostatu zaharreko barruko altzari, apaingarri eta eduki guztien salmenta, baina atzo tupustean bertan behera geratu zen. Geroztik jakin dugu, eta hala argitaratu zuen atzo bertan EuskalKultura.eusek-- Bakersfielden bestelako negozioak dauzkan herritar batek, Bill ...
Gehiago irakurri...
2020/06/19

Une bereziki zailak ari da pasatzen bolada honetan Txile Covid-19aren ondorioz, izan ere, asko zabaldu baita birusa azken asteetan eta osasun sistema kolapsatzeko arriskuan baita. Egoera honi nolabait aurre egiteko, kultur elkarte batzuek eraikitzen segi eta aurrera darraite euren egitarauekin. Eta hori da Santiagko ‘Txileko Euskal Gizataldea' Euskal Etxearen kasua. Izan ere, bere 13. ...
Gehiago irakurri...
2020/06/18

Denbora bat bazen berriarekin airean: Dan Ansotegui euskal-boisetar kultur eta negozio ekile ezagunak proiektu berri bat zeukala esku artean, eta argitu eta adierazi berria da sare sozialetan eta bertako prentsan 'Ansots' izena hartuko duen hiriburu idahotarrean euskal markarekin jan/edateko aukera berria. Boise erdigunean izango du egoitza eta uztailaren 15ean zabalduko da, bertan kontsumitu edo ...
Gehiago irakurri...
2020/06/18

EGUNERATUA 2020-06-17. Noriega euskal ostatuko jabetzak adierazi du datorren ostiral eta larunbaterako aurreikusi eta iragarria zegoen salmenta bertan behera geratzen dela, salgai zeudenak dagoeneko salduak izan baitira.
Gehiago irakurri...
2020/06/18

Planetako bazter guztietara iritsi da COVID-19k sortutako pandemia; txoko politenak ez dira salbatu, ezta oso urrun daudenak ere. Hortaz, Andeen magalean kokatuta dagoen Bariloche hiria ere gogor ari da ziurtasun neurriak errespetatzen. Konfinamendu egoera tarteko Mendiko Eusko Etxeko lagunak ezin izan ziren bildu Elkartearen 39. urteurrena ospatzeko, afari eta dantzekin, urtero egiten duten ...
Gehiago irakurri...
2020/06/17

Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (RSBAP) Mexikoko atalak eta Loiolako San Inazio Ikastetxeko --Vizcainas-- Jose Maria Basagoiti Noriega Artxibo Historikoak deialdia zabaldu dute III. Nazioarteko Kongresua egitearren euskaldunen presentzia Mexiko eta Erdialdeko Amerikan XVI-XXI. mendeetan hizpide, datorren azaroaren 9an, hiriburu mexikarreko Loiolako San Inazio Ikastetxean.
Gehiago irakurri...
2020/06/17

Cordobako Gerora Euskal Elkarteak, ‘Lurra eta Haizea’ bere Musika tailerreko irakasleekin batera, “Dunbada, Euskal Herriko soinuak eta entzuketak” izeneko doaniko tailer birtualean parte hartzeko gonbitea luzatu du..Proposamena Argentina osoko musikari eta musikazaleei zuzentzen zaie, baina baita ere mundu osoan Euskal Herriaz eta bere musikaz interesatuak egon daitezkeenei. ...
Gehiago irakurri...
2020/06/16

Euskara taldeak amaitzen ari dira 2019-2020ko ikasturtea Bartzelonako Euskal Etxean. Pandemiak eragindako egoera berezi honetan, talde bakoitzak erabaki du presentzial edo birtual bururatu. Eta orain egun batzuk, euskarazko udako ikastaroetan izena emateko epea ireki du hiriburu katalaneko Euskal Etxeko euskaltegiak. Hogei orduko ikastaroak eskainiko ditu, astelehenetik ostiralera, bai hasi berrientzat bai ...
Gehiago irakurri...