euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txapela sagardo argentinarrak urtebete: Elkarrizketa gaur online EuskalKultura.eus-ek ekimeneko buru Xabier Aguirreri

2020/06/26

Solasaldia gaur zuzenean Instagramez iluntzeko 8:00etan, Argentinako orduan; larunateko goizaldeko 1:00etan Euskal Herrian Elkarrizketa egingo dio zuzenean intenetez gaur ostirala --ekainaren 26a-- EuskalKultura.eus-eko Sabrina Otegik Xabier Aguirre euskal-argentinarrari, bere lehenengo urtebetea egin berria duen Txapela sagardo-ekimenari buruzko xehetasun gehiago jakin nahian. Gogora dezagun, "euskal errezetaz" egiten hasi zela Txapela, sagardoa egiten Patagonia argentinarrean bertako sagarrekin, Euskal ...

Gehiago irakurri...


Aita Anttonek online emango du igandean euskaraz eta ingelesez Homedale-ko (Idaho) Euskal Jaiari dagokion meza

2020/06/25

Aita Antton Egiguren Kaliforniatik, joan den igandeko mezan Datorren asteburuan, Estatu Batuetako euskal egutegian, Homedale-ko euskal jaien txanda zen, bertako Txoko Ona Euskal Etxea antolatzaile. Koronabirusak eragindako egungo egoeran, kasuak ugaritzen, bistan da bilera fisikoa ez dela posible, baina aurretik beste zenbait euskal jaien kasuan egin bezala, aita Antton Egigurenek piknikari dagokion meza internetez emango du, nahi dutenek jarrai ...

Gehiago irakurri...


Plaza eta haitzuloetatik urrun, suak birtualak izango dira 2020ko San Joanetan, Montevideo, Boise, Bahia, Viedman...

2020/06/25

2020ko Sanjoanak Munduko euskal etxeetan atxikimendu handiena izan ohi duen jaietako bat da. Agian, kalera irteteko aitzakia ona delako eta komunitatearekin batera ospatzeko aukera ematen duelako. Edo agian solstizioak epe berri eta itxaropentsua ekar dezakeelako, gauza txarrak atzean utziz eta berri eta onak sustatuz. Arrazoiak ugari izan daitezke baina egitatea hor da, ekainaren 24aren bezperan ...

Gehiago irakurri...


Munduko Euskal Etxeek pandemiak eragindako egoerak zinez kolpatu duela euren jarduna baieztatu zioten Urkulluri

2020/06/24

Mundu osoko 75 euskal etxe eta federazio 15 herrialdetatik hartu zuten atzo parte bideokonferentzian Hala adierazi zioten Lehendakariari zoom bidez atzo egindako bileran. Lasai agertu zuten, baina Eusko Jaurlaritzari transmititu zioten irudiak, argi zioen munduko Euskal Etxeak ez direla kanpo gelditu nazioartea jasaten ari den COVID-19aren pandemiak eragin duen egoeratik. Puntu positiboa: eman zituzten datuen arabera koronabirusak ez duela euskal gizataldeetan kalte pertsonal aldetik eragin ...

Gehiago irakurri...


Bogotan, "El Vasco" ekimenarenak dira patata-tortilla onenak eta akordioa sinatu berria du Euskal Etxearekin

2020/06/24

Bogotako Euskal Etxean ospatutako azken festa, 2020ko Danborrada . Eskuinean, 'El vasco'ren publizitatea Bogotako ‘El Vasco’, hiriburu kolonbiarrean bizi den Goio Usunaga Beltran de Gebara chef bilbotarraren proiektua da eta sukaldaritza negozio honen ikurra patata tortila da, iragarkietan "Euskadiko jatorria duen errezeta"duna aurkezten duen gutizia. Menuak Euskal Herriko beste hainbat plater tipiko ere eskaintzen ditu. 'El Vasco'k sinatu berria du tratua Bogotako Euskal ...

Gehiago irakurri...


Mendozako Nafar Etxeak 2020ko San Ferminetako kartel lehiaketa antolatu du, lehenengo saria urdaiazpiko bat dela

2020/06/24

2020ko San Fermineko kartel lehiaketan parte hartzeko deialdia irekita dago Aurten San Fermin jaiak beste era batera ospatu beharrean izango dira sanferminzaleak, bai Nafarroan, bai Diasporan. Mendozako Nafar Etxeak online ospakizuna antolatu du, San Fermin kartel lehiaketa barne. Izan ere abian ipini du Mendozako 2020ko San Fermin jaiak iragartzeko afixa hautatzeko lehiaketa, Mendozan bizi diren 18 urtetik gorakoak partaide izango dituena, sarien artean "ahoa ur ...

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakariak bilera birtuala egingo du gaur munduko Euskal Etxe eta Gizataldeen ordezkariekin

2020/06/23

Munduak bizi duen pandemiak euskal etxe eta gizataldeen artean eragin duen egoera aipatuko dute gaurko bilera biirtualean Iñigo Urkullu lehendakaria online bilduko da gaur asteartea, ekainaren 23an, topaketa birtuala eginez munduko euskal etxe eta euskal gizataldeen ordezkariekin. Elkarretaratzea Euskal Herriko arratsaldean, 17:00etan gauzatuko da. Jaurlaritzak ohar batean adierazi duenez, "Iñigo Urkullu lehendakariak topaketa birtuala izango du munduko euskal etxeekin, COVID-19ren aurrean izandako esperientziak ...

Gehiago irakurri...


Caracasko Eusko Etxeak bideratu du adineko helduentzako Eguneko Zentroaren proiektua; aurre-izenematea zabalik

2020/06/23

Caracaseko Eusko Etxeak adineko helduentzako Eguneko Zentroa irekiko du Venezuelako hiriburuko Eusko Etxea urrats sendoak ari da ematen bertako euskal komunitatea laguntzeko programak martxan jartzen. Horregatik eta poz handiz zabaldu nahi izan dute azken berria: 65 urtetik gorako –edo menpekotasun-egoeran dauden– lagunentzako Eguneko Zentroa bideratuta dago. “Zentroa astean bitan zabalduko dugu, Eusko Etxearen El Paraisoko egoitzan”, azaldu ...

Gehiago irakurri...


Txileko Euskal Gizataldea EEak webgunea estreinatuko du bihar, 2020ko bere Euskal Astea abiatzearekin batera

2020/06/23

Txileko Euskal Gizataldea (Colectividad Vasca de Chile) Euskal Etxeak bere lehenengo webgunea estreinatuko du bihar, hala iragarri digu elkarteko lehendakari den Rossana Arzak; eta testuinguru berezian egingo du, ekainaren 24, 25 eta 26an 2020ko bere Euskal Astea egingo baitu, berezia, sare sozialen bidez plazaratuko baitu, partaideetako bakoitzak bere etxetik parte hartuko baitu, Covid-19k eragindako egoeraren ...

Gehiago irakurri...


Reno-Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak 2020ko Euskal Idazketa Lehiaketa abiarazi du

2020/06/22

Nevada-Renoko Unibertsitateak, Boise State Unibertsitatea lankide antolatu du 2020 'Basque Writing Contes' lehiaketa Reno-Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak 2020ko Euskal Idazketa Lehiaketa antolatu du, ingelesez idatzitako original argitaragabeak edo argitaratzeko bidean ez daudenak kontuan hartzen dituena, beti ere gaia lotua gisa batez edo bestez euskaldunei, euskal kulturari, edota Euskal Herria eta bere diasporari. Lanak 2020ko abenduaren 15era arte aurkez daitezke. Lan irabazleari, diru-sari batekin ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia