euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Erabateko erantzuna eman dio FEVAk Argentinako presidente Alberto Fernandezek Euskadi eta COVID-19ez esandakoari

2020/07/18

Gutuna bidali dio FEVAk Argentinako presidente Alberto Fernandezi, honek esandakoa ukatuz, kezu Euskaldiz egindako aipuez FEVA Argentinako Euskal Erakundeen Federazioak erabateko ohar sendoa plazaratu du erantzuna emanez Alberto Fernandez presidente argentinarrak agerraldi publikoan esandako hitzei, non Fernandezek aurkeztu zuen Euskadi "nor bizi zen eta nor hilko zen" aukeratu behar izan zuten lekua gisa. FEVAren oharrak, Eusko Jaurlaritzaren dokumentazio eta datuak itsatsiz, erabat ukatzen du, eta ...

Gehiago irakurri...


Bihar hasiko da Euskara Mundua programaren Neguko Barnetegia: birtuala, 32 ikasle, eta gonbidatu bereziak lagun

2020/07/17

2020ko Euskara Munduan Programako Neguko Barnetegia uztailaren 18tik 25era luzatuko da Atzo argitaratu zuen FEVAk Euskara Mundua programaren Neguko Barnetegia iragartzeko bideoa. Barnetegiaren berri emateaz gain, beste helburu polit bat du iragarkiak: Federazioak martxan jarriko duen esparru birtual baten hasieraren berri ere ematea. “Asmoa da", azaldu zaio FEVAtik EuskalKultura.eus-i, "itxialdia bukatu eta gero teknologiak ematen dizkigun aukera hauekin lan egiten jarraitzea, ...

Gehiago irakurri...


Legebiltzarreko Hauteskundeak: PPk eserleku bat kendu dio EH Bilduri kanpoan bizi diren herritarren botoei esker

2020/07/17

Abertzaleek (EAJ + EH Bildu) erabateko gehiengoa erosoa daukate, eta ezkerrak (PSE + HB Bildu + Elkarrekin-Pod) gehiengoa galtzen du Bizkaiko azkeneko eserlekua zintzilik zegoen eta Euskadin bertan emandako botoekin, EH Bilduri egoitzi zitzaion eserlekua, atzerriko botoen kontaketaren zain. Eta aurreko hauteskunde nagusietan gertatu bezala, Diasporako botoek erabaki dute azken legebiltzarkidearen zeinua, kasu honetan parlamentari bat gutxiago emanez HB Bilduri eta azkeneko eserlekua PP + Ciudadanos koalizioari egotziz.

Gehiago irakurri...


Urrundik-eko Dantza Taldeak Donostiatik Paraná-rako klase birtuala jaso zuen Gari Otamendi dantza-maisuaren eskutik

2020/07/17

Gari Otamendik eskola birtual bat eskaini zien Paranako euskal dantzariei Urte bereziki zaila izaten ari da hau Paranako Euskal Etxearentzat: koronabirusagatik, munduko gainerako euskal etxeek bezala, bertan behera utzi behar izan zituelako aurrez aurreko bere ekitaldiak, urteurrenak ospatu behar zituen urte batean. Baina hori gutxi balitz, maiatzean, lapurreta jasan behar izan zuen bere egoitzan. Egoera honi, ordea, gehiago ahaleginduz erantzun diote, poz pozik Zoom bidez ...

Gehiago irakurri...


"Sorlekua utziz geroz" filma: Azken agurra Josie (Carricaburu) Jaureguiri, Piarre eta Mikel Erramousperen eskutik

2020/07/17

Uztailaren 7an, San Fermin egunez, hil zen Josie (Carricaburu) Jauregui. Rock Springs-en sortua, Gaston and Mary (Larre) Carricabururen alaba, Wyomingeko euskal arrantxari familia batean jaioa, beti eta natural-natural atxiki zuen aitameri ikasitako euskal amerikartasuna, are gehiago Leon Jaureguirekin ezkondu eta bere familia ere giro berean hazi zuenean. Euskaldun fededun, pertsona ...

Gehiago irakurri...


Jose C. Paz eta Oñatiren arteko senidetzeak 20 urte bete ditu: Toki Eder Euskal Etxeak emaitzen atzerabegirakoa egin du

2020/07/16

'Hermansoloña' Gobernuz Kanpoko Erakundeko arduradunak diren María Isabel Elorza eta José Antonio Urteaga, Maria Angeles Oñederra eta Joaquin Fernandes, bere senarra, Senidetzearen monumentuan 2000ko uztailaren 15ean sinatu zuten senidetzea Argentinako Jose C. Pazek eta Euskal Herriko Oñati herriek [Buenos Airestik 35 bat kilometrora kokatua, José C. Paz pobreziak eta langabeziak gehien astindutako lekuetakoa da hiriaren eremu metropolitarrean]. Hitzarmena arrazoi historikoengatik egin zen, hiriaren sortzailea Oñatikoa baitzen, José Vicente Altube, eta berehala hasi ...

Gehiago irakurri...


Topaketa egin dute munduko unibertsitatetan euskara eta euskal kultura irakurle direnek Donostiako Tabakaleran

2020/07/16

Topaketako une bat Tabakaleran, Bingen Zupiria Kultura sailburua eta Irene Larraza Etxepareko Institutuko zuzendaria mahaiburuan Partaideen artean batzuk bertan fisikoki zeuden eta besteak birtualki. Topaketa joan den ostiralean gauzatu zuten Tabakaleran Etxepare Euskal Institutuaren bitartez munduko hainbat unibertsitatetan euskara eta euskal kultura irakasten duten irakurleek, urte bitxi honen balorazioa egin eta geroak ekar diotzakeen erronkei buruz hausnartzeko. Irakurleez gain partaide izan ziren Bingen Zupiria Kultura eta ...

Gehiago irakurri...


“Medikuntzatik koru musikara”, solasaldia Javier Busto maisuarekin, Cordobako Gure Txokoaren eskutik (bideoa)

2020/07/15

Javi Busto maisu gipuzkoarrak elkarrizketa birtual bat eskaini zuen Cordobako Gure Txokoak antolatuta Gogora dezagun Javier Busto maisu eta musikagilea (Hondarribia, Gipuzkoa, 1949) euskal koru musika garaikide onenaren nazioarteko erreferentzia nabarmena dela eta bere musika mundu osoan barreiatutako mota askotako abesbatzek daukatela euren errepertorioan. Hona ekarri dugun bideoa pasa den ekainaren 11ean egindako ekitaldi birtualari dagokio, Cordobako Gure Txokoa antolatzaile eta ADICORA-Argentinako ...

Gehiago irakurri...


Hauteskundeak: Kanpoan bizi diren herritarren botoek Eusko Legebiltzarrerako emaitzak alda ditzakete ostiralean

2020/07/14

Datorren ostiralean ikusi beharko da orain arteko emaitzak baieztatzen dituzten kanpoko bozkek (irudia Goiena.eus) Joan den igandean Euskal Autonomi Erkidegoan egin ziren hauteskundeetako emaitzak ezagunak dira eta jakina da behin-behineko emaitzak hauek direla: EAJ (31 eserleku), EH Bildu (22), PSE-EE (10), Elkarrekin-Podemos (6), PP (5), Vox (1). Behin-behineko emaitzak diogu, Diasporako eta kanpoan dauden euskal herritarren botoak ostiralean jakinaraziko direlako eta honek, izan ere, aldaketak eragin ditzakeelako, ...

Gehiago irakurri...


Kolonbiako Barranquillatik bertako euskaltzale talde batek Sanferminekin bat egin du BizikoDitugu2021 lelopean

2020/07/14

Barranquillatik bidali diguten irudia, Sanferminak Barranquillako plaza nagusian, Jacinto Sarasua ohoratuz  Vicente Fararonyk egina 2020ko Ez-Sanferminen azken egun honetan, Barranquillatik idatzi digun Iker Guillermo Lópezen mezua aipatu nahi dugu, Iruñeko jai handiaren aurtengo edizio bereziaren harira lerro batzuk bidali baitizkigu, marrazki batekin batera. bere hiriaren eta nafar hiriburuaren arteko lotura sakonak aipatuz, eta marrazkiarekin aukera baliatuz omenaldi txiki bat egiteko Barranquillako "Don Jacinto ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia