2020/09/04

Atseginez eta engaiamendu eta gogo handiz hartu zuten mundu osoko euskal etxe eta komunitateek 2018an Eusko Jaurlaritzak irailaren 8an 'Euskal Diasporaren Eguna' ospatzeko egindako proposamena. Izan ere, ekintza ugari egin zituzten urte hartan bertan elkarteek, Euskal Herritik kanpo bizi edo sortu diren euskaldun eta euskal jatorrizkoentzat euren izatearen eta garatzen duten lanarekiko errekonozimendu ...
Gehiago irakurri...
2020/09/04
Ameriketako prentsan orain arte aurkitu den euskaraz argitaratutako lehenengo testuaren berri eman digute gaur euskal diaspora gaietan espezialdutako Alberto Irigoyen eta Xabier Irujo ikertzaileek. Abisu bat da, Montevideoko Antuña poliziaburuak sinatua, eta 1842ko irailaren 4an --gaur duela 178 urte-- eman zen argitara. Orain arte, Montevideo bertako 1843ko maiatzeko beste idatzi bat jotzen zen Ameriketan euskaraz argitaratutako lehen testutzat. Guztia agertzen digute bi ikertzaileek segidako artikulu honetan.
Gehiago irakurri...
2020/09/03

Datorren igandea --irailero lehenengo igandea, astelehen hori AEBetan jai eguna den Labor Dayko asteburuan-- urteroko bere Euskal Besta edo piknik eguna zuen Chinoko Euskal Etxeak eta urte bitxi honetan beste ia gainerako elkarretaratze fisiko guztiak bezala, bertan behera utzi dute. Bereziki gazteenek, ez dute ordea data besterik gabe pasatzen utzi nahi izan, eta Piknik Birtual bat egiteko deia zabaldu ...
Gehiago irakurri...
2020/09/03

'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxeak eta herri bereko ‘Treinta y tres’ Klubak sortu zuten iaz ‘Baskos 33’ Futbol Taldea. 2019an ibilbide ezin hobea egin ondoren Senior Ligako (45 urtetik gorako jokalari amateurrena) ‘A’ kategoriara igo da eta abuztuaren amaieran bere lehenengo partida izan zuen liga berrian, emaitza bikainekin.
Gehiago irakurri...
2020/09/03

Harreman oso estua du Joseba Gotzonek Euskal Herritik kanpo bizi diren euskal jatorrizko lagunekin, bereziki Latinoamerikako komunitateekin. Azken hogei urteetan dozena bat aldiz zeharkatu du Atlantikoa, eta hamaika kontzertu emateaz gain, lagun ugari egin ditu Diasporan. Urteetan zehar sortutako harremanek inspiraturik, ‘Zortzigarren Probintzia’ izenarekin ere ezaguna den euskal diasporarekiko bere ...
Gehiago irakurri...
2020/09/02

Jazoera buletina hilabetero argitaratzeaz gain ekimen berri bati ekin dio Pedro Javier Arriaga euskal venezuelar kolektibitateko erreferente nekaezinak, izan ere ‘Lo Vasco Venezolano’ izenpean Venezuelaren eta Euskal Herria eta euskaldunen arteko harreman emankorra islatzen duen fitxa bilduma bat argitaratzeari ekin baitio. Fitxetan erlazio horren agergarri diren ...
Gehiago irakurri...
2020/09/02

“Zirimiri, itxialdia baliatuz gauzatzen bururatutako proiektu bat da; artea, sormena eta prozesuekiko pazientzia eragin dituen itxialdi honetan…” azaldu dio EuskalKultura.eus-i ekimenaren atzean dagoen Estefania ‘Chicho’ Abasolo arrecifestarrak. Betidanik bere euskal erroei lotua, Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat eta Buenos Airesko Euskaltzaleak euskal etxeetako ...
Gehiago irakurri...
2020/09/02

Bizi dugun pandemia egoerak bereziki eraginda, bazkideak batu, informatu eta entretenituta eukitzeko ekimen berria garatzen hasi da Sao Pauloko euskal etxe dekanoa, Eusko Alkartasuna Comunica buletin digitala plazaratzen, sare sozialetan eta baita emailez ere 300dik gora laguni helarazten. Buletina, sare sozialetan bestela zabaltzen dituzten 'postalen' bilduma da eta elkartearen ekintzen berri biltzen ...
Gehiago irakurri...
2020/09/01

Martiniano Etchart argentinarra da, baina Estatu Batuetan bizi da 2018tik. Distantziak ez du Cañuelas bere jaioterriko Euskal Etxearekin daukan harremana batere ahuldu eta bi urte hauetan ekintza askotan lagundu eta parte hartu egin izan du. Alde onak ere izan behar zituen itxialdi luze honek eta Martinianok aurkitu egin ditu. Argentinako euskal gizataldeak online egin dituen jarduera guztiekin bat egin ...
Gehiago irakurri...
2020/09/01

Gure erredakziora bidalitako ohar batez, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak 2020an Euskal Diasporaren Egunaren edizio birtuala ospatzearen aldeko deia egiten du, COVID-19ko pandemia dela hartu beharreko neurriei jarraiki. Horregatik Irailaren 8ko hitzordua --normalean egun hori baita jai horren data zehatza-- aste osora zabaltzeko proposamena egiten du, ...
Gehiago irakurri...