euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sergio Recarteren eta Castillo Salaverryren liburu banak estreinatu dute Lauburu argitaletxe argentinarraren 'Hirusta' bilduma

2020/09/21

Lauburu Argitaletxearen Hirusta Bildumako lehenengo liburuak Nicolas Chavesen ardurapean, bi lan argitaratu ditu Lauburu Argitaletxeak aurkeztu berria duen ‘Hirusta Bilduma’ izeneko proiektuaren baitan. Liburuak euskal jatorriko Ernesto Castillo Salaverry eta Sergio Recarte idazle hegoamerikarrenak dira, Salaverryren kasuan, Nikaraguakoa eta Recarterenean, Argentinakoa.

Gehiago irakurri...


Imajinatu dituzu inoiz panderoa eta alboka Charly & Spinettaren ‘Rezo por Vos’ rock abesti argentinar ikonikoan? Hona bideoa

2020/09/21

Gaspar Jaurena albokari argentinarrak eta Iraide Ansorena pandero-jole tolosarrak 'Rezo por vos' grabatu dute Pandemiak hainbat muga jartzen segitzen du gure eguneroko bizitzan, baina zorionez, artearen bidez murrizketak gaindi ditzakegu, eta irudimenari eraginez, esaterako, kantuak berritu, moldatu eta pentsatu gabeko konbinazioak emendatu, ausart jokatu eta egia bihurtu.  ‘Rezo por Vos’ kanta horren froga argi bat da. Argentinan, bertako rockaren ikonoa ...

Gehiago irakurri...


Gaur azken eguna irailaren 26ko "Fair Food Drive-Thru"rako manatuz Bakersfieldeko Euskal Etxeari laguntzeko

2020/09/18

Bakersfieldeko euskal piknik festako irudia, dantzariak elkartearen pilotalekuan San Frantziskoko Gure Euskal Etxekoek egin zuten, zinezko erantzun ona lorturik. Izan ere, mundu osoko euskal etxeetako asko, orain arte ditu-iturri zeuzkaten ekimenak koronabirusagatik egin ezinean, ordezkoak behar dituzte, fakturak ordaintzeko. Bakersfieldeko Kern County Basque Club-ek, irailaren 26rako antolatuko du janari salmenta bat, aurten besteak beste ez baitu piknika egin eta ez baitu ezta ere ...

Gehiago irakurri...


Arrakasta ederra lortu zuen San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak sosa biltzeko antolatutako "Drive-Through" afariak

2020/09/18

Gogora dezagun iragarri bezala joan den larunbatean egin zuela San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak orain arte egin gabeko ekimen bat, alegia normalean bere Jaialdia piknik bestan zerbitzatzen dituen janari-edariak prestatu eta "drive-through' bidez  zerbitzatu, esan nahi baita, aldez aurretik manatu edo enkargatuta, egun eta ordutegi jakin batean eman bertara autoz joandako lagunei lehiatilatik ...

Gehiago irakurri...


ETBek kanpoan diren euskaldunengana joko du Biba zuek! saioan eta Vascos por el Mundo-ren sasoi berria hasiko du

2020/09/17

Eskuinean, estudioan, Jon Artano kazetaria, erdian, Bihotz Paris-eko Aran eta Nora, Parisetik, eta ezkerrean, San Frantziskotik, Eneko Axpe Aste honetan zenbait saiok sasoi berria hasi dute Euskal Telebistan eta horietako batzuetan munduan dauden euskaldunek izango dute oihartzunik. ETB1ek esaterako, astelehenean abiatu zuen "Biba Zuek!", astero kanpoan bizi diren euskaldunengana jotzeko asmoa duen arratsaldeko magazina berau; ETB2ko Vascos por el Mundo saioak, berriz gaur osteguna abiatuko du bere sasoi berria, gaueko 22:30etan; ...

Gehiago irakurri...


Hiriko Nafar Etxeko Carolina Oña hizlari hasi dira Rosarion Kolektibitateetako gazteei zuzendutako Jardunaldiak

2020/09/17

Rosarioko Kolektibitateetako gazteei zuzendutako Jardunaldi birtualak Joan den larunbatean, irailaren 12an, hasi ziren Rosarioko Nazioarteko Harremanetako Zuzendaritzak antolatutako Kolektibitateetako buruzagiei zuzendutako Jardunaldi birtualak. Ekintzaren inaugurazioan hiri eta gizatalde askotako 150 bat lagun bildu ziren eta ongietorria emateko ardura Pablo Javkin alkateak bereganatu zuen. Gazteei agurra luzatzeaz gain, Jardunaldien beharra eta Rosarion urtero ...

Gehiago irakurri...


Itziar Ituño (gaur) eta Maialen Lujanbio, Argentinako CCEBA Kultur Gunearen ‘Emakumeak eta berdintasuna’ Zikloan

2020/09/16

Euskal partaidetza Argentinako CCEBAk antolatutako ‘Emakumeak eta berdintasuna’ Zikloan Beijing-eko Ekintza Plataformaren 25. urteurrena dela eta ‘Diverses’ (sic) izeneko programaren baitan ‘Emakumeak eta berdintasuna’ ziklo birtuala ari dira egiten aste honetan, Argentinako CCEBA (Buenos Aireseko Kultur Gune Espainiarra); NBE Emakumeak Argentina; eta DerHumALC [IMD] Multimedia Institutua antolatzaile.

Gehiago irakurri...


Nazioarteko talde feminista batek Itziar Ituñori buruzko ‘La mujer que se rebela’ dokumentala aurkeztu du (kus bideoa)

2020/09/16

‘Las Virulentas’ nazioarteko talde feministaren ‘La mujer que se rebela’ dokumentala Hamaika herrialdeko emakume feministek osatzen duten ‘Las Virulentas’ kolektiboak helburu zehatza dauka: hausnarketa bultzatzea entretenimenduaren industrian dauden ezberdintasunen inguruan, ikusleen –batez ere gazteen– arteen kontzientzia areagotuz. “Emakumeok telesailak edota pelikulak ikusten ditugunean ereduak bilatzen ditugu. Baina normalean emakumeok azpiordezkatuta gaude ...

Gehiago irakurri...


Euskal Etxeentzako dirulaguntzen 2020ko deialdia erabaki da: 78 elkarte onuradun, 17 herrialdetan (ikus zerrenda)

2020/09/16

Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkaria (EHAA-BOPV) Euskal Etxeentzako 2020ko dirulaguntzak banatuz Irailaren 14an eman du argitara Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA-BOPV) 2020ko dirulaguntzak egozten dituen Kanpoko Euskal Komunitatearentzako Zuzendariaren 2020ko irailaren 2ko Ebazpena, diru-laguntzak emanez Euskal Etxee eta hauen federazioei, IV. kapituluari (gastu arruntak eta jardueren antolaketa) dagokionez eta baita VII. kapituluari (azpiegitura eta ekipamendua) ere. 902.300 ...

Gehiago irakurri...


Covid-19: Jaurlaritzak Gaztemundu programako 2020ko edizioa bertan behera uzteko erabaki ofiziala hartu du

2020/09/15

Gaztemunduko aurreko edizio batean, Urkullu lehendakaria munduko euskal etxeetako musikariei harrera txistuz egiten Denbora da argi zegoela aurtengo edizioa egitea ez zela aise izango, baina badaezpada azken erabakia atzeratu egin zen, egoerari hobera egiteko aukeraren bat emateko, baina azkenean unea etorri da eta Eusko Jaurlaritzak ofizialki hartu du munduko gazteentzako Gaztemundu 2020 programa bertan behera uzteko erabakia. Azalpenik ere ez du behar ia, batetik Euskal Herria koronabisusari dagokionez bizitzen ari den ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia