2020/11/12

Athletic-en Boiseko Peñaren bidez iritsi zitzaigun dokumentalaren estreinaldi birtualerako gonbitea, urriaren 30ean bertako orduaren 11etan hainbat zale pantailaren aurrean bildu zituena. Estatu Batuetako La Ligak eginiko ekoizpen bat da eta Ander Egiluz Alzola (Getxo, 1998) futbol jokalari euskal-boisetar gaztearen kirol ibilbidea aurkezten digu, ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin, jokalaria, bere ...
Gehiago irakurri...
2020/11/12

Argentinan eta munduan zehar, futbolzaleen eta hain zaleak ez direnen artean ere, Diego Armando Maradona beti dago guztion ahotan. Urriaren 30ean, Argentinako eta nazioarteko komunikabideek ‘10’ zenbakiarekin planeta osoan ezaguna egin zen futbolariaren 60. urtebetetzearen berri eman zuten. Eta egun hauetan, prentsak gertu-gertutik jarraitzen ditu Maradonaren osasun gorabeherak, buruaren ...
Gehiago irakurri...
2020/11/11

Gaur 'Veterans Day' da Estatu Batuetan eta 'Memoria Bizia'k eta Bigarren Mundu Gerran Ipar Ameriketako euskaldunek ekimen militar hartan izandako parte-hartzea ikertzen ari den "Fighting Basques" proiektuak egunarekin bat egin eta dei berezia egin diote euskal komunitateari orain arteko ahalegina indartu eta lankide izaten segi dezaten Estatu Batuetako euskal ...
Gehiago irakurri...
2020/11/11

Agindu eta oinarrietan ezarri bezala, Madrilgo Euskal Etxeak zintzo demonio plazaratu ditu sare sozialetan erakundeak antolatutako 2020ko Argazki Lehiaketak eman dituen argazkiak eta argazkilari irabazleen izenak. Gogoratu, hiru lehenengo sari hautatu dituztela, eta horrez gain lehiaketara aurkeztutako hamabi lan onenak Euskal Etxearen 2021eko egutegiko parte bilakatuko direla.
Gehiago irakurri...
2020/11/10

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Unai Telleria Jauregialzo (Oñati, 1987) Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkari izendatu du gaur goizean astearteetako bere ohiko bileran. Telleria Eusko Jaurlaritzak New Yorken duen Ordezkaritzako negozio zuzendaria zen orain arte eta 2018ko ekainetik Ordezkari zen Jorge Fernandez Quintelaren lekua hartuko du, honek aldi berean ordura arteko Ander ...
Gehiago irakurri...
2020/11/10

Paula Basaldua soziologoak Argentinako Garapen Ministerioaren Genero Kabineteko koordinatzailea izendatu dutejoan den astean. "Genero berdintasunaren aldeko eskubideak sustatzen dituen” Ekitatea erakundeko erreferentea den adituak adierazi dio EuskalKultura.eus-i ekainean hasi zela Ministerioan aholkularitza lanetan, eta kabinetea sortzea erabaki zutenean, Matias Kulfas ministroak ...
Gehiago irakurri...
2020/11/09

Hirugarren edizioa zuen aurtengoa Euskal Diasporaren Egunak, pandemiagatik edizio birtuala, baina hala ere mundu osoko hainbat euskal etxek modu batera edo bestera, bakoitzak ahal izan zuen moduan, ospatu nahi izan zutena. Mota askotako hamaika ekitaldi eta ospatzeko modu horien irudiak Jaurlaritzara bidali zizkioten eta gaur bertan aurkeztu dio Gasteizen Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal ...
Gehiago irakurri...
2020/11/09

Aurtengo ikasturtea bitxia ari da suertatzen, baina baldintza, oztopo eta zailtasun guztien gainetik ektibitateek eta bizitzak aurrera egin behar dute, eta halaxe ari dira Pauen, hiriko Lagunt etsa Maita Euskal Etxekoak. Euskara irakasle baten bila ari direla helarazi digute mezua, elkarteko Gau Eskolan aritzeko. Lan ordaindua da eta, baldintza zehatzak adosteke, klaseak astelehen iluntzetan emateko izango ...
Gehiago irakurri...
2020/11/09

Aurrera doa London Basque Society Euskal Elkartearen online programazioa: ostegun honetan, azaroaren 12an, bertsolaritza tailerra Oihana Iguaran bertsolariaren eskutik. Eta datorrenean, azaroaren 20an, ostirala, Transgeneroen Oroimenaren Egunarekin (Transgender Day of Remembrance) bat eginez, “Mi Pequeño Gran Samurai” (2019) filmaren emanaldi eta debatea, Liverpoolgo Unibertsitateko ...
Gehiago irakurri...
2020/11/06

Adi Kalifornian San Frantzisko aldeko euskaldunak, gaur baita azken eguna datorren asteko igandean, azaroaren 15ean, Gure Euskal Etxean egitekoa den "Sagardotegi eta Txakolin Egun"erako izena emateko. Euskal Etxeak zaharberritu berria du kantxa eta bertan egingo da, eserlekuak, osasun neurriak direla-eta, 100 pertsonara murriztuta. Baina bi tanda eginen dira, 13:00etan eta 17:00etan. Eta kasu, EZ BAITA ...
Gehiago irakurri...