2020/12/31

Munduko euskal gizataldeen baitan euskara irakasleak trebatzeaz gain, irakasle hauek hizkuntza mailari eusteaz ere arduratzen da Etxepare Euskal Institutua. Eta aukera eskaintzen die euskararen bateria Euskal Herriko testuinguru euskaldunean kargatzeko. Egun gutxi barru, FEVA lankide, 2019ko uztailean Buenos Airesen euskara maila egiaztatzeko azterketak egin zituen taldea Euskal Herrira abiatuko da Lazkaoko Maizpide ...
Gehiago irakurri...
2020/12/31

Segitzen dugu Olentzerok munduko Euskal Etxeetara egindako bisiten bideo selekzioa eskaintzen, eta oraingoan Frantzian, Pariseko Euskal Etxearen eta Argentinan, Chascomusekoaren txanda da. Parisen, bertako haurrei zuzenean eta euren izenak aipatuz zuzendu zitzaien Olentzero Euskal Etxetik. Baina Olentzero poliglotoa denez, hasierako "Kaixo Deneri"ren ondotik ahalegina egin eta frantsesez mintzatu ...
Gehiago irakurri...
2020/12/31

Ezin dugu Olentzero eta Mari Domingik munduko euskal etxe eta komunitateetako bakoitzean izan dituzten ibileren berri eman, baina bisita horietako batzuetan ateratako bideoen selekzio bat emateko moduan segitzen dugu. Australia, Estatu Batuak, Mexiko, Frantzia, Kanada eta Argentinatik bederen iritsi zaizkigu irudiak. Gaurkoan Estatu Batuen txanda da, eta bisitak, Utah-ko Euskal Etxea antolatzaile Salt Lake ...
Gehiago irakurri...
2020/12/31

Victor Alberto ‘Beto’ Mendizabal da 'Don Vasko’ko burua eta familia proiektua dela azaldu dio EuskalKultura.eus-i, sei urteko jardunbide duena jadanik Cordoba probintziako Rio Cuarton. Ekimena nola sortu zen galdetuta, adierazi digu "osasun arrazoiak" tarteko izan zela. “Duela urte batzuk garagardo industrialak kalte egiten zidala hasi nintzen sentitzen eta ...
Gehiago irakurri...
2020/12/30

Pandemia garai bereziki zail honetan, Etxepare Euskal Institutuak eta FEVAk elkarrekin segitzen dute lanean Hego Ameriketako euskara irakasleen prestakuntzarako urtero sasoi honetan antolatu ohi duten udako (uda, hego hemisferioan) barne-ikastaroarekin. Osasun egoerak, hala ere, moldatu beharra ekarri du eta uztailean bezala ikastaroak online modalitatea izango du. Urtarrilaren 9tik 16ra ...
Gehiago irakurri...
2020/12/29

Boisen egoitza duen Cenarrusa Fundazioak, "Pete T Cenarrusa Saria" antolatu eta eman du abendu honetan aurrenekoz, eman ere bi pertsonari, lehenengo edizio honetan, euskalamerikarra bat eta EHko euskalduna bestea, Nevadako Anita Anacabe Franzoia euskaltzale eta kultur ekile ezagunari eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariari. Cenarrusa Saria urtero emango zaio euskal kultura sustatze lanetan nabarmendutako ...
Gehiago irakurri...
2020/12/29

Koronabirusak baldintzatutako urte honetan, Olentzerok ere moldatu egin behar izan ditu aspalditik finkatutako ohiturak urtero euskal etxeetako haurrekin dauzkan hitzorduei eutsi ahal izateko. Halaxe gertatu da Kanadako British Columbia probintzian, aurten urteroko ilusio berberez etorri baita gazte eta helduak bisitatzera, baina, osasun neurriei zorrotz begiratuz, Eta Zoom bidez egin du, baina hala ere ...
Gehiago irakurri...
2020/12/29

Urteko balantzea egiterakoan halabeharrez aipatzen dute aurten munduko euskal etxe guztiek agortzen ari den 2020. urte honen arraroa, ez-ohikoa. Covid-19ak guztia baldintzatu duen honetan, Berlingo Euskal Etxearen kasuan, elkarteko lehendakari Ainhoa Añorgak garrantzitsuen aipamarratzen duen gauza, osasuna da, "zenbakiak gaizki egon arren, gu ongi gara", adierazi dio ...
Gehiago irakurri...
2020/12/28

Covid-19ak sortutako pandemia dela eta Otxarkoagako XXXIX. Umeen Jardunaldiak egin ez zirenez –eta oraindik ere ezin da jakin 2021 urtean noiz egin ahal izango diren–, OtxarkoagakoTxirula Kultur Taldeak ‘Mugarik Gabeko Ipuin Lehiaketa’ antolatu du haurrentzako literaturgintza bultzatu nahian, euskaraz zein gaztelaniaz.
Gehiago irakurri...
2020/12/28

Sydney aldeko euskaldunek harrera polita egin diote Olentzerori, "aurtengoan, ez hotza ez bero, 24-25 graduko tenperatura lagun", hiriko Gure Txokotik Manny Martin lehendakariordeak EuskalKultura.eus-i azaldu dionez. Hamasei haur eta eurekin batera heldu taldetxo polit bat bildu ziren, eta parrillada bat ere prestatu zuten harreraldiko osagai. Ekitaldia, abenduko hirugarren asteburuan ...
Gehiago irakurri...