2021/01/15

Boisen, COVID-19ak orain arte eragin duen eta eragiten segitzen duen egoeraren aurrean, zuhur jokatzea erabaki dute Jaialdi euskal festa erraldoiko antolatzaileek eta beste urtebetez atzeratuko dutela jakinarazi dute, oraingoan Jaialdi 2022erako deia eginez, ohiko datetan besterik esan ezean, uztailaren 31eko asteburuan, ospakizunak hain zuzen uztailaren 31ean amaiturik.
Gehiago irakurri...
2021/01/15

San Frantziskoko Gure Euskal Etxea/Basque Cultural Center-ek etxeratzeko prestatuko du datorren astean, urtero sasoi honetan egiten duen Axoa Bazkaria. Axoa, Ipar Euskal Herriko gutizia da, Ezpeleta ingurukoa esaten dute, besteak beste osagaien artean txahala, biperra eta tipula dituen plater tradizionala. Pandemiaren karietara aurten Gure Euskal Etxeko sukaldeetan prestatuko den axoa ...
Gehiago irakurri...
2021/01/14

"Bizkaitarren emigrazioa Ameriketako Estatu Batuetara XX. mendean ikuspegi etnologiko batetik" izeneko lan proiektuak, Zuriñe Goitia antropologoak eta Asier Barandiaran filologoak aurkezturik, bereganatu du Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak ematen duen beka bere 2021ko edizioan, Fundazioak berak gaur goizean jakinarazi duenez. Bekaren zuzkidura hamar mila eurokoa da eta irabazleek urtebeteko ...
Gehiago irakurri...
2021/01/14

Kultura eta hizkuntza desberdinak batu nahi ditu Liberoamerika egitasmoak (Argentinan eta Euskal Herrian dago martxan proiektua), feminismoari, esperimentazioari eta aniztasunari leku berezia eginez, eta gazte sortzaileen lanak argitaratu eta zabaltzeko asmoz. "Izotzetan islatuak" antologia kaleratu zuten 2020an eta 2021 urte hasi berrian idazle gazteen literatur lanak argitaratzeko ...
Gehiago irakurri...
2021/01/13

Orain egun batzuk iragarri genuen Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxeak, urtero urtarrileko azkeneko asteburuan egin ohi duen bere Batzar Nagusia pandemia egoerara egokitu eta presentziala egin ordez, postaz egin behar duela data berean bere Zuzendaritza Batzordean berritzea tokatzen zaion karguen hauteskunde prozesua. Oraingoan, Boisetik urrun ez den Homedaletik, Idaho bertatik, gauza bera egiteko prozesua zabaldu ...
Gehiago irakurri...
2021/01/12

Txanda hartzea Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzan. Eusko Jaurlaritzak bere gaur goizeko Gobernu Bileran onartu du orain arte Euskadiren Mexikoko ordezkari zen Ibon Mendibelzua kargu horretatik kentzea eta Mexikoko ordezkari berri Jose Maria Cazalis izendatzea. Erabaki hauek datozen egunetan EHAA buletin ofizialean argitaratzen direnean sartuko dira indarrean.
Gehiago irakurri...
2021/01/12

Gogoratu EuskarAbentura, Euskal Herriko eta Diasporako 120 gazteri udan eta oinez Euskal Herria zeharkatu eta geure kultura, geografia, ohiturak-eta bertatik bertara eta euskaraz ezagutzeko aukera ematen dien ekimena dela. Elkarbizitzarako eta lagunak egiteko aukera berezia ere bada, eta herriz herri ibiltzerakoan tokiko gidari eta azaltzaileen eskutik lortzen dute partaideek leku bakoitzeko berri, ...
Gehiago irakurri...
2021/01/11

New Yorkeko Eusko Etxea hobekuntza eta egokitze lanak egiten ibili da azken boladan bere egoitzan, eta horri loturik, berri berezi eta pozgarri batez datorkigu, izan ere ideia on bati gauzapen are politagoa eman baitiote. Eusko Etxeko Zuzendaritza Batzordeak, 1990tik hirian finkatuta dagoen Gillermo Zubiaga marrazkilari eta margolariari hormirudi bat egitea enkargatu zion, eta honek lanaren proiektua ...
Gehiago irakurri...
2021/01/11

Joan den abenduan lan berria plazaratuko zuela agindu zuen Hegaldiak, eta hauxe da emaitza, "Herria gogoan" CDa. Euskal etxe pauetarreko gizon abesbatzak hartu duen izen berria da Hegaldia, kantatzeko tradizio handia duen Lagunt eta Maita-ren baitan sortua, beste zenbait gizon-, emakume-, haur- eta koral mistorekin batera. Pandemia egoerak ez du erraztu diskoaren grabaketa, ezta oro har koralaren ...
Gehiago irakurri...
2021/01/08

NABOk atzoko Astero bere online buletinean gogorarazten zigunez, Ipar Ameriketako euskal etxe eta elkarteak biltzen dituen federazioak ez du aurtengoan bere hormako egutegi tradizionala kaleratuko eta hutsune hori betetzearren Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxeak egutegi bat plazaratu du, Estatu Batuetako euskaldunek euren sukalde edo egongeletan euskal egutegiari erreserbatuta zioten lekua behar bezala bete dadin ...
Gehiago irakurri...