2021/02/03

Hasieran lagun arteko ekimena izan bazen ere, muralaren inaugurazioaren ostean joan den azaroan, Uruguai osoko komunikabideen arreta bereganatu zuen, eta Montevideoko Udalak berak hirian bisita daitezkeen artelanen artean sartu zuen. Margolanak Pablo Picassoren ‘Guernica’ koadroaren neurri berberak ditu (349,3 x 776,6 zentimetro) eta Dunant kalean dago, Walter Medina eta 1° de Marzo ...
Gehiago irakurri...
2021/02/02

Nafarroako Gobernuan, Kanpo Ekintzarako zuzendaritzak darama Diasporarekiko eta Nafarroatik kanpo munduan dauden Nafar Etxeekiko eta nafar komunitate eta nafarrekiko harremanen ardura, bere sorreratik 2019an Mikel Irujo Amezaga (Caracas, 1972) izan delarik bertako arduraduna. Orain arte, Mikel Irujo, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria (ministroa) izendatuko baitu bihar Maria ...
Gehiago irakurri...
2021/02/02

Aurten hamaikagarren urtea egingo du Carlos Gabilondok euskal filmak --normalean labur bat edo ondoren film luze bat-- eskaintzen Argentinako euskal etxeetan. Laneko erretiroa hartu zuen euskal jatorriko Gabilondok, eta bide hau topatu zuen zinemarekiko zaletasunari eta bere euskal sustraiei ekarpen bat egiteko borondatea batzeko. Eta honela sortu zuen Euskal Zinema Ibiltaria proiektua, iaz 10 urte bete ...
Gehiago irakurri...
2021/02/01

Patricio Legarraga ikerlari txiletarrak 'Los Vascos de Francia en Chile' bere obraren seigarren liburukia plazaratu du, hirugarren edizioan. Lanak sei liburuki ditu, formatu digitalean: lehenengoa sarbide eta kokatzaile, aipatuz Euskal Herria eta euskaldunak, Iparraldea, eta euskal emigrazioa eta Txile, besteak beste; eta gainerako bostak, familia eta biografien hiztegia izanik. 1840-1940 ...
Gehiago irakurri...
2021/01/29

Orain pare bat aste t'erdi eman genuen New Yorkeko Gillermo Zubiaga euskal artista hiriko Eusko Etxeko hormetan gauzatzeko prestatzen ari zen muralaren berri. Momentu hartan, hormirudia proiektua baizik ez zen, artistak ordenagailuan diseinatu eta euskal egoitzaren paretetara aldatzeko prestatua. Baina hori aldatua da dagoeneko, zeharkatzen hasia baita New Yorken finkatutako marrazkigile ...
Gehiago irakurri...
2021/01/29

Pandemiak baldintzatutako Juan Sebastian Elkanoren bostgarren mendeurrenaren ospakizun garai berezi honetan, Elkano Fundazioak "J. S. Elkanoren aztarnaren bila" liburuaren plazaratzea iragarri du, euskarazko bertsioan. Orain artean gaztelaniazko bertsioa zegoen kalean, Julian Diaz Alonso egile. Bilboko Itsasmuseum-en zein Donostiako Aquariumeko dendetan eros daiteke, gaztelaniazkoa ...
Gehiago irakurri...
2021/01/28

Hona Spotfy-n egungo euskal gazteek entzuten duten musikaren playlist bat, Estatu Batuetatik datorkiguna, bertako Mikaela Goicoechea eta Madalen Bieter gazteek hautatua. Gaur bertan jakinarazi digu NABOk bere Astero buletinaren bidez euskal musika garaikideko zenbait egile eta estilo (popa, rocka, hip.hopa, elektronikoa eta abar) biltzen dituen zerrenda hau, Diasporan gehiegitan entzuten ez diren doinu eta ...
Gehiago irakurri...
2021/01/27

Hego Kalifornian, Los Angeles handiaren baitan, Chino hiria --80.000 inguru biztanle-- estatuko alde honetako euskal etxe erreferentzialenaren egoitza da, ingelesez Chino Basque Club eta euskaraz Chinoko Euskal Etxea izena duen euskal elkartea bilduz. 1968an sortua, ez da inguruko zaharrena --hori 1946ko Southern California Basque Club baita-- baina bai kopuruz, indarrez eta ekitaldiz ...
Gehiago irakurri...
2021/01/27

Atzo estreinatu zuten Iruñean, Nafarroako Museoan, 'Gerardo Lizarraga. Artista erbestean' izeneko erakusketa, 1905ean Iruñean jaio eta Mexikoko erbestean 1982an hildako margolari nafar gutxi ezagutu baina esanguratsu honen bizitza eta obrari buruzko atzerabegirakoa, Nafarroako Memoriaren Institutuaren eta Nafarroako Museoaren eskutik. Biltzen dira, besteak beste, Frantziako ...
Gehiago irakurri...
2021/01/26

Gauzak aurreratu bezala ateratzen badira, gaur astearte arratsaldean --Euskal Herrian asteazken goizaldea dela-- Simison Meridian-eko alkateak Basterrechearen izena proposatu, Udalbatzak bozkatu eta ondotik zin egingo du Meridianeko Polizia Departamentuko buru bezala Tracy Basterrecheak, 2009tik bertako buruorde eta azken asteetan jarduneko poliziaburu izen denak, orain arteko buru Jeff ...
Gehiago irakurri...