euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafarroako Gobernuak kanpoan bizi diren nafarrentzako edukiak zabalduko ditu NEXTekin sare sozialetan

2021/03/30

NEXTek (Navarros en el Exterior) bideoak eta Nafarroari buruzko galdera-sortak zabalduko ditu, Nafarroari lotutako sariekin Nafarroako Gobernuak NEXT ikus-entzunezko edukiak estreinatu ditu martxoan, kanpoan bizi diren nafarrak helburu. Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuaren barnean dagoen Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren ekimena da, eta honen bidez harremanak sendotu eta biztanleriaren sektore horren nafar izatearen sentimendua bultzatu nahi du, horixe baita Foru Gobernuak Nafarroako diasporari dagokionez duen ...

Gehiago irakurri...


Emilia Sugasti da Villa Mariako Euzko Etxeko lehendakari berria Luis Carricaburuk dimisio ezeztaezina eman ondoren

2021/03/30

Joan den martxoaren 25ean, ostegunez, Euzko Etxeko Zuzendaritza Batzordearen bilera birtualera deitu zuen elkarteko lehendakari Luis Carricaburuk, bertan bere dimisio ezeztaezina aurkezturik. Gaia eztabaidatu ondoren, onartzea adostu zen aho batez. Hari beretik, orain arte lehendakariorde zen Emilia Sugastik presidentetza hartzea ere eskatu zen, eta proposamen hori ere aho batez onartu.

Gehiago irakurri...


Jalgi Hadi Mundura elkarte birtualak mintzodromo ireki batekin ospatuko du apirilaren 3an bere lehen urtebetetzea

2021/03/30

Euskaraz mintzatzen mundu osoko partaideak dituen solasgune honek urtebete beteko du aukera hori ematen COVID-19ak eta honek ekarritako konfinamendu garaiak guztia baldintzatu duen honetan, euskara ikasi eta praktikatu nahi zuten euskaldun batzuk egoera baliatu eta urrats berriak eman dituzte azkeneko urtebete pase honetan, sare sozialak tarteko euskaldunen arteko mintza-saioak bultzatuz. Martxan jarritako ekimen horietako bat Jalgi Hadi Mundura elkarte birtuala izan da eta urtebete ...

Gehiago irakurri...


Nevadako Elkoko Euzkaldunak Euskal Etxeak uztaileko bere ohiko datan eutsiko dio 2021eko National Basque Festival-i

2021/03/29

Euskaldunentzat ezezik, Elkoko herriarentzat ere egutegian gorriz margoturiko data da National Basque Festival (arg Joseba Etxarri) Nevadako Elkoko Euzkaldunak Euskal Etxeak uztaileko bere ohiko datan eutsiko dio 2021ko edizioan bere National Basque Festival famatuari. Estatu Batuetako euskal jai historiko ospetsuena dira seguruenik Elkoko Euskal Jaiak eta iazkoan pandemiagatik bertan behera geratu baziren ere, Euzkaldunak Euskal Etxeak martxoaren 17an egin duen bilkuran aurtengo planekin aurrera egiteko deliberoa hartu zuen, ...

Gehiago irakurri...


Nevadan, Battle Mountain-go Oberenak EEak mantendu egingo du 2021eko bere Euskal Festa, abuztuaren 7an

2021/03/29

Udako Euskal Piknik eta Festarako prestatzen Nevadako Battle Mountain-eko Oberenak Euskal Etxeko dantzariak Hala erabaki dute Euskal Etxeko partaideek martxoaren 18an eginiko bilkuran, egoera zinez aldatzen ez bada bederen. Urteroko Euskal Festa abuztuaren 7rako deitu dute, beraz, arratsaldeko ordubietatik aurrera, herriko Lion's Park-en, jolasak, dantza eta partekatutako janari-edaria tarteko. Janaria, txorizo sanwitxak izango dira, baita bestelako mokaduak ere, zehaztasunak erabakitzeke, eta ...

Gehiago irakurri...


Battle Mountaingo Merkataritza Ganberak 'Roots Leadership' sariko izangai izendatu du herriko Oberenak Euskal Etxea

2021/03/29

Battle Mountaingo Merkataritza Ganbera, Nevadan Battle Mountaingo Merkataritza Ganberak 2021eko "Roots Leadership" (erroen buruzagitza) sarirako izangai izendatu du bertako Oberenak Euskal Etxea. Sariaren irabazleak apirilaren 16an adierazi eta banatuko dira Merkataritza Ganberak antolatu duen afari eta ekitaldi batean. battle Mountaingo Euskal Etxeak familia giroko lan ederra darama bertako euskal kultura sustatzen eta gaztetxoei ekitaldi sanoak ...

Gehiago irakurri...


'Bziber lehiaketa' EHko eta Diasporako gazteentzat: bidali zeure bideo edo edukia euskaraz Tik Tok eta Instagramez

2021/03/26

Ekimena gaur hasiko da eta apirilaren 10era arte dago parte hartzeko aukera TikTok sarean oinarritutako Bziber lehiaketaren 3. edizioa hasiko da gaur euskal gazteen artean. Proposamena 11 eta 16 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzenduta dago, eta sare sozialetan euskararen erabilera bultzatzea du helburu. Aurreko bi edizioetan ez bezala, oraingoan, Bizkaia ezezik, Euskal Herri osoa eta Diaspora ere dauzka eremu. Parte hartzeko, Bziber lehiaketaren Instagram eta TikTok kontuak ...

Gehiago irakurri...


Euskaraz egiten duzu? Nahiko zenuke ‘El Vasco’ film euskal argentinarrean parte hartu? Hona, casting-aren berri

2021/03/26

'El Vasco' pelikula euskal argentinarraren afixa Bizi dugun kinka konplikatu samar honek ekarritako atzerapenen ondotik, gauzak berriro mugitzen hasi dira 'El Vasco' filmaren inguruan. EHko Pausoka ekoizleak, Argentinako Oeste Films eta Prisma ekoiztetxeekin batera, berrekin egin diete Argentinan girotuko den ‘El Vasco’ filmaren prestakuntzei. Izen handiko aktoreek hartuko dute parte, tartean  Itziar Aizpuru eta Joseba ...

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Rosarioko Zazpirak Batek; Guillermo Canut Garramiola da EEko lehendakari berria

2021/03/25

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria elkartearen egoitzan Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak, Santa Fe probintzian, Urteroko Ohiko Batzarra egin zuen joan den martxoaren 13an, besteak beste bere buruzagitzako zenbait kargu berritzeko, tartean Euskal Etxeko lehendakaria bera, elkarteko barne araudiak diotena segituz. Bildutakoek erabakitakoaren ondorioz, honela geratzen da osatua EEko Zuzendaritza Batzorde berria datorren agintaldirako:

Gehiago irakurri...


Argentina: harrera paregabea egin diote ‘Bizi gira... kutxa bira!’-ri Viedma eta Patagonesen; orain, jauzia EHraino!

2021/03/25

'Bizi gira... Kutxa Bira...' Diasporatik Euskal Herrira Patagonia Argentinarrean hasi du bere ibilbidea Euskal Herriko Iparra-Hegoa elkarteak sortutako ‘Bizi gira... kutxa bira!’ ekimenak. 25 urte betetzen ditu aurten Carmen de Patagones eta Viedma hirietako euskal gizataldeak batzen dituen bertako Aberri Etxea EEak eta bi eguneko ospakizuna antolatu zuen joan den asteburuan egurrezko ‘Kutxa’ri behar bezalako harrera ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia