2021/05/17
Artikulu ederra eskuetan datorkigu oraingoan ere Pedro Oiarzabal historialari eta ikertzailea. Nola ez, aipatzen digun istorioa "hemengoa baina hangoa" edo "hangoa baina hemengoa" da, horixe baitute ezaugarri Diaspora gaiek. Protagonistak, Julio Anchia Jai Alai pilotari mallabitarra (Bizkaia) eta bere familia, eta lekukotasun-emaile Julioren seme Rafael Anchia hautetsia, Texasko Ordezkarien Ganberako kide. Eskerrik asko eurei eta Pedro Oiarzabali partekatzeagatik.
Gehiago irakurri...
2021/05/17

Ikerbasquek (Bilbon egoitza duen 'Basque Foundation for Science' edo Zientziarako Euskal Fundazioa) nazioarteko deialdia jarri du indarrean, behin-betiko 10 lanpostu eskainiz Euskadin epe-luzean zientzia garatu nahi duten ikertzaileei zuzenduta. Deialdia hurrengo ikertzaileentzat zuzenduta dago: Established Researchers: 8-12 urteko esperientzia duten ikertzaileak Research Associate gisa; eta Senior ...
Gehiago irakurri...
2021/05/17

Batzarra azaroaren 17tik 19ra egingo da, Donostian, Hamaika Bide Elkartea antolatzaile. Euskal erbestea ikergai daukan batasun honek 2020eko otsailean hil zen bere kide, ohorezko presidente eta ikertzaile eta kultura gizon nabaria izan zen Jose Angel Ascunceri eskainiko dio Batzarra, honako izenpean: "Erbesteko Mitoak. On Kixote eta beste heroi utopikoak. Jose Angel Ascunceren ...
Gehiago irakurri...
2021/05/14

Euskal Herriko Iparra Hegoa Elkartea antolatzaile, 'Kutxa gira, kutxa bira' ekimena Diasporan abiatu zen zen martxoaren 20an, Argentinako Carmen de Patagones eta Viedma herrietan, bertako euskaldunak batzen dituen Aberri Etxea EEa lankide. Harritarrek harrera ederra egin zioten, bi herriotako alkateak lagun, euskal eta herriko dantzak tarteko, eta asteburu bateko programaren ondotik ...
Gehiago irakurri...
2021/05/14

1991ean sortu zuten Buenos Aires probintziako General Belgranon Euskal Etxea, baina handik denbora gutxira ekintzak apalduz joan ziren desagertu arte. Horregatik 2017an oso harrera ona izan zuten Euskal Etxea berpizteko eta Zuzendaritza berri bat osatzeko pausoek. Berehala hasi ziren jarduerak, batez ere euskara eta dantza klaseak, eta baita jaiak ere. Hainbeste urte eta gero, ordea, ...
Gehiago irakurri...
2021/05/13

Maiatzaren 3an hil da Puerto Ricon Iñaki Mallona Areciboko (Puerto Rico) apezpiku emeritua. Fruiztarra zen, orain hogei bat urte Estatu Batuetan Bizkaitik bertako euskal komunitateak bisitatzera joana ezagutu genuen bere apezpikukide Karmelo Etxenagusia bezala. "Obispo Iñaki" (gotzain Iñaki, honela deitzen zuten ingurukoek) sorreratik zen Puerto Ricoko Euskal ...
Gehiago irakurri...
2021/05/13

Concordiako euskal jatorriko lagunek, Ibaiko Izarra Euskal Etxean bildurik, harreman estu eta sendoa daukate hiriko gainerako elkarteekin. Urtean zehar, eta adibide bat jartzearren, ‘Inmigrantes Unidos de Concordia’ elkarte biltzailearen jarduera guztietan hartu ohi dute parte, normalean aurrez aurreko ekintzetan, nahiz eta azken urte honetan, eta pandemiaren ondorioz, partaidetza ...
Gehiago irakurri...
2021/05/12

Gure Txokoa Euskal Etxeak online egin zuen apirilaren 30ean bere Urteko Batzar Nagusia. Hizpide izan zituen 2019 eta 2020 urteetako Txostena eta Balantzea eta bertan onartu zen aurreko Batzordearen agintaldi luzerari dagokion kudeaketa. Hori guztia Pertsona Juridikoen Zuzendaritza Probintzialak bere 28/2020 Xedapenean eta ondokoetan xedatutakoari jarraiki.
Gehiago irakurri...
2021/05/12

Covid-19ak eragindako pandemiak bultzaturik –62 milatik gora hildako eragin ditu dagoeneko Perun– Limako Euskal Etxeak birtualtasunean eman zien segida bere jarduerei. Eta sareetan eskaintzen duen kultur eskaintza zabaltze aldera, Pedro Arrupe jesuita bizkaitarrari buruzko bere artikulu bat eman du argitara Euskal Etxeko sareetan elkarteko lehendakari Raul Noblecillak ...
Gehiago irakurri...
2021/05/10

Goibeldurik adierazi digu Pilar Alava São Pauloko Eusko Alkartasunako presidenteak, 1959an Euskal Etxea sortu zuten azken bazkide fundatzailearen heriotza. Amable Martínez-Conde Elustondok (Barakaldo 1923 - Sao Paulo 2021) 97 urte zeuzkan eta pertsona maitatua zen oso. "Azken aldian adina eta osasun egoera ahulagatik ekitaldietara ez bazetorren arren, beti segitu du ...
Gehiago irakurri...