2022/04/22

Aste Santu osteko garai honetan, sare sozialek eta euskal komunikabideek nabarmendu dizkiguten pare bat adibide ekarri nahi izan ditugu artikulu honetara, euskararen presentzia eta balio normalizatua Euskal Herritik kanpo agerrarazten baitizkigute. Euskal Telebistako bi kazetariren bidez datozkigu. Lehenengoan, Nerea Reparazek APnews-entzat ari den Philip Crowther korrespontsalak euskaraz ...
Gehiago irakurri...
2022/04/21

Pandemiaren ondorioetako bat izan da Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu eta bere ekipoak aurrez-aurreko elkarretaratzeak etetea Diasporan. Ez Euskal Herrian, hainbat izan baitira COVID-19aren larriena pasatu ondoren Gasteizera bisita egin duten euskal diasporakideak, alderantzizkoa ez baitzen oraindik posible. Baina bidaiak berreskuratzen hasteko tenorea ere ...
Gehiago irakurri...
2022/04/21

Corpus Christiko Eusko Etxeak, Misiones probintzia argentinarrean, Aberri Eguna ospatu zuen joan den igandean, “matearekin” eta kantuak eta gitarra lagun. Pandemiak markatutako bi urte oso zailen ondoren ekin die berriro ere jarduerei bertako euskal komunitateak eta datorren ostiralean, apirilaren 29an, Urteko Ohiko Batzarra egingo du. 2021-2023 aldirako Zuzendaritza Batzordeko kideak ...
Gehiago irakurri...
2022/04/20

Eta Diasporatik 2022ko Korrikari heldu zaizkion sostengu eta bategite irudien azken atalera iritsi gara. Euskal Herri osoan zeharkatzen duen lasterketa lasai baina etengabe honek hunkitzen ditu baita ere nazioartean barreiatutako euskaldunak, eta euskaltzaleak oro har, nonahi daudela ere. Denbora edo belaunaldiak aurrera joan badira ere, airean nabaritzen da partaidetza gogotsua, Buenos Airesetik Boise edo ...
Gehiago irakurri...
2022/04/20

Euskal literaturaren Bartzelonako jaialdia da Literaldia eta iazko edizio guztiz birtualaren ondoren, aurten programazio hibridoaren alde egitea erabaki dute antolatzaileek. Gaur bertan hasita eta maiatzaren 19ra arte, hiriko Euskal Etxea, unibertsitateak, Centelles Liburutegia eta pantaila bera sortzaile eta zaletuen arteko biltoki, gertaleku eta zubigune bilakatuko dira. Luxuzko gaurko ...
Gehiago irakurri...
2022/04/19

Ez duzula oraindik elastiko bat egiteko buruan daukazun diseinua gauzatzeko aukerarik izan? Ez kezkatu, Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak luzatu egin baitu bere 'T-shirt Design Contest' edo Elastiko Diseinu Lehiaketa, eta orain proposamenak apirilaren 26raino aurkez daitezke. Proposamenak teresaf@basquemuseum.eus helbidera behar dira igorri.
Gehiago irakurri...
2022/04/19

Egun batzuk utzi ditugu Korrika 22 Donostian amaitu zenetik aurtengo edizioak eman dituen azken Diasporako irudi esanguratsuenak biltzearren. Gaurko sarrerara, azken argazkiak bildu ditugu, eta biharkora bideoak. Bat egingo dute azkeneko hilabete honetan berri moduan, irudi moduan edo agendako sarrera moduan eskaini ditugun gainerakoekin, asmoa beti ere Diasporak 2022ko Korrikari egin dion ekarriaren ...
Gehiago irakurri...
2022/04/19

Aberri Eguneko oihartzunak oraindik gurean eta Donostia Kulturak eta Sports Diplomacy Alliancek, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza babesle, kirol diplomazioari buruzko topaketa egin berria, Sancho de Beurko Elkarteko ikerlariak oso artikulu interesgarri eta argitaragabe batekin datozklgu berriz ere, gerra-garaiari eta kirolari lotutako pertsonaia bat, Agustín Sauto Arana “Bata”, ...
Gehiago irakurri...
2022/04/13

Rosarioko “Zazpirak Bat” Euskal Etxea 110 urte ari da betetzen aurten, eta urte osoa iraungo duen ospakizun egitaraua iragarri du. Datorren asteko igandean hain zuzen, apirilaren 24an, elkarteak Aberri Eguna ospatuko du, Gernika Plazan, euskal etxetik hurbil. Jaia eguerdiko 12etan hasiko da, ikurrina eta Argentinako bandera jasoz. Euskal janaria dastatzeko aukera eskainiko da, txosna gastronomiko ...
Gehiago irakurri...
2022/04/12

Ukraina, Europa eta mundua hankaz gora jartzen ari diren azken gertaera lazgarrien aurrean, Arantzazu Amezagak gogoeta egiten du bere blogeko sarrera batean, Nafarroatik eta bertako historiatik abiatuta, gerraren eta Putinen ekinbide hiltzailearen erabat kontrako jarrera agertuz. Lerroak gerra hasi eta gutxira idatzita daude, pasadizo gordinenak oraindik gertatzeke edo euren berri zabaltzeke zegoela.
Gehiago irakurri...