2022/06/15

Pozik atzeman dugu Karlos Cid Abasolo, Madrilgo euskara eta euskal kulturaren munduan aspaldidanik erreferente den gizona. Telefonoaren bestaldean harrapatu dugu, Complutense Unibertsitateko bere bulegoan, Madrilen jaioa izanagatik euskaldun eta euskal idazle eta itzultzaile ere baden irakasle euskaltzale fin eta engaiatua. Eta bai, kontent dagoela baieztatu digu.
Gehiago irakurri...
2022/06/15

Etxepare Euskal Institutuaren eta Madrilgo Complutense Unibertsitatearen arteko hitzarmenari esker euskara eta euskal kultura alorreko irakasle berri bat izango du unibertsitate madrildar honek. Izan ere bihar, ekainaren 16an, bukatuko da Euskal Herritik kanpo irakasle izateko eskaintza berrira aurkeztu nahi dutenentzako izen-emate epea. Prozesuan parte hartzeko, aski da unibertsitatearen webgunean kontsultagai ...
Gehiago irakurri...
2022/06/14

Colorado Euskal Etxeak Euskal Herriko argazki erakusketa batera gonbidatzen du Denverren ekainaren 26an. Izan ere euskal elkarte coloradotarrera bildu diren bi bazkide berrienak, Scott Wilson eta Jaione Axpe-k Denverreko euren galeriaren ateak zabaldu dizkiote Euskal Etxeari eta argazki erakusketa bat prestatu dute Euskal Herriko irudiekin. Izan ere, Scott argazkilaria da eta argazki bilduma ederra dauka Euskal ...
Gehiago irakurri...
2022/06/14

Hiru hilabete baino gutxiago falta da irailaren 8an Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko eta galdera da: zure Euskal Etxean zeozer prestatzen ari al zarete? Munduko beste hainbat euskal etxe eta komunitateekin horretan bat egin nahi izatekotan bederen, bada segurenik tenorea gauzak prestatzen hasteko. Baina agian hasiak zarete antolatzen, edo ideiak eta planak argi dituzue. Eusko Jaurlaritzak, Kanpoan ...
Gehiago irakurri...
2022/06/13

'Elvira Zipitria', 'Alan R. King' eta 'Frank Bidart' katedrak abiaraziko ditu Etxepare Euskal Institutuak 2022-2023 ikasturtean Quebec-en, Galesen eta Kalifornian hurrenez hurren, eta hurrenez hurren kultur berrikuntza, sorkuntza produktuen garapena eta ikerketa soziolinguistikoa izango dute ardatz. 'Elbira Zipitria' katedrak McGill University (Quebec) izango du ...
Gehiago irakurri...
2022/06/10

Argentina pandemiako laugarren olatua pairatzen ari den arren, aurreko bizimodura itzultzeko gogoak ez du atzera egin euskal etxeetako bazkideen artean. Horren adierazgarri izan da pasa den larunbatean La Platako Euzko Etxeko euskara irakasleek antolatu zuten bazkari goxo eta arrakastatsua. Izan ere, topaketa antolatu ez ezik, janaria ere gaur egun euskal elkarte laplatatarrean euskara irakasle diren bost gazte ...
Gehiago irakurri...
2022/06/09

Kanpaina bati ekin diote Estatu Batuetan, 2014 hondarretik euskaldunen kapilau edo omonierra den Aita Antton Egiguren frantziskotarrari auto berri bat erostearren. Bertako Artzai Ona elkarte kristatuak abiatu du, Merced herri kaliforniarra egoitza duen "euskal apaizak kilometro edo milia andana bat egin behar baitu urtero, udan bereziki, baina baita urte osoan ere, AEB Mendebalde osoko euskaldunak eta ...
Gehiago irakurri...
2022/06/08

Programa bete samarra maiatzeko azken asteburukoa Itziar Ituño aktore basauritarrarentzat, Euskal Herritik 10.000 kilometrora, baina euskal giroan eta 'etxean' hala ere, halakoxea baita gure Diaspora. Ostiralean, maiatzaren 27an --hala jaso zuen EuskalKultura.eus-ek-- Euskaltzaleak euskaltegia bisitatu zuen Buenos Airesen, Argentinara egin duen lehenengo bidaian, bertako Mariano Hueter zuzendariaren ...
Gehiago irakurri...
2022/06/06

Ohi bezala, diasporako euskara ikasle andana polita partaide izango da edizio honetan bihar asteazkenean, ekainaren 8an, Bilbo Zaharra Ikastegiak antolaturik, Arriaga Antzokitik egingo den Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren edizio berri batean, bakoitza hautatutako liburuaren pasarte bat irakurriz, Ramon Saizarbitoriaren 'Martutene' liburua delarik aurtengo obra. Irrakurraldia 8:00etatik ...
Gehiago irakurri...
2022/06/06

Euskal Argentinar Enpresari Ganberak 2021eko urtealdiari dagokion Batzar Nagusia egin zuen joan den ostegunean, ekainaren 2an. Estatutuen arabera zegokion hauteskunde proezesua burutu eta kontseilarietan berritzea zegokion herena berritu ondoren, honela geratzen dira osatuta elkartearen Zuendaritza Batzordea eta Batzorde Kontu Begiralea:
Gehiago irakurri...