2022/07/19

Moskun jaioa ama Espainiatik ebakuatutako gerrako haur baten alaba, bere emazte eta hiru seme-alabekin Bizkaian bizi den Pablo Gonzalez otsailaren 28an Polonian Ukraniaren inbasio errusiarrak eragindako ondorio humanitarioen berri ematen ari zela atxilotu eta geroztik bertako espetxe batean daukate espioi akusaziopean. Madrilgo Euskal Etxean uztailaren 7an egindako ekitaldi batean zenbait koletibok, ...
Gehiago irakurri...
2022/07/18

Duela hiru urte aurkeztu zuen ofizialki, bizileku duen Argentinako Patagonian, 'Txalaparta, cosas de vascos' liburua, Pedro Mario Arana Urionabasterretxeak, Cipolletti-ko 2019ko Liburu Azokan hain zuzen. ‘Baskos de la Confluencia’ euskal etxeko kide eta sortzaileetakoa denak leku bera aukeratu du aurten liburuaren bigarren argitaraldi emendatua jendaurretzeko, urrian beraz, azokaren ...
Gehiago irakurri...
2022/07/18

Haizea alde dabil Zirimiri, duela bi urte Estefanía “Chicho” Abasolok Buenos Airesen sortutako ekimena. Euskal kultura eta buztina uztartzen zituzten objektuak sortzen lan egitetik lagunarteko zeramika-topaketak antolatzera pasatu zen iaz artisau arrecifestarra, ustekabean lantegi bihurtuko zen bere etxean. Baina hara non lagunen lagunek ere nahi zuten, eta zeramikaria azkar ...
Gehiago irakurri...
2022/07/15

"Jon Hodgson argazkilariarekin dudan adiskidetasuna eta Boiseko Jaialdi-rekiko nire obsesioa daude liburu honen atzean", azaldu dio EuskalKultura.eus-i liburuaren egile den Nancy Zubiri kazetari euskal-kaliforniarrak. "Hura 1987an hasi zenetik ia Jaialdi guztietara joan naiz. Haietako batean, Jon ezagutu nuen, eta bere argazkiak eskaini zizkidan Euskal Kazeta nire ...
Gehiago irakurri...
2022/07/15

Etxepare Euskal Institutuak deiturik, abuztuaren 5eraino dago zabalik epea 'University of California Santa Barbara' (UCSB) unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakurle izateko aurkezteko. Hautatzen den pertsonak 2022-2023 ikasturteko bigarren seihabetekoan eta 2023-2024 ikasturte osoan emango ditu eskolak, hala badagokio luzatzeko aukerarekin. Zuzkidura, 22.500 euro. Kontratuaren luzapena urtez ...
Gehiago irakurri...
2022/07/14

Etxepare Euskal Institutuak antolatuta, “Bikaintasuna Euskal Ikasketetan” jardunaldien 12. edizioa egin dute joan den astelehen eta asteartean Miramar Jauregian, Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen barruan, irakuleei zuzenduta bereziki. 35 irakurletza eta 28 irakurle daude gaur egun Euskal Herritik kanpoko unibertsitatetan, euretako hainbat ikastaroan partaide, online edo bertan. ...
Gehiago irakurri...
2022/07/14

1937an Euskal Herritik, gerratik ihesean etorri ziren euskal haurrentzako kanpamenduak Caerleon-en eraiki ziren leku berean egingo dira ostiral eta larunbat honetan, uztailaren 15 eta 16an, elkartasunezko ekimen haren 85. urteurreneko ekitaldiak. Guztia Basque Children of 37 Elkarteak Gernikako bonbardaketa eta Britainia Handira 4.000 euskal haur ebakuatu izana gogoratzeko antolatutako oroitzapen ...
Gehiago irakurri...
2022/07/13

Landare berri bat lortzearren landareari moztu eta kentzen zaion zatia da berez 'aldaxka'. Horretarako lurrean sartu edo uretan ipini behar da, sustraiak egin ditzan. Bederatzi urte (2013-2022) bete dira Uruguaiko Aldaxka Kultur Biltzarra sortu eta landatu zutenetik. Atzera so eginez, sustatu zutenek pozik begiratu eta osasuntsu ikusten dute egun dagoeneko landare errotua dena, harro, Rio ...
Gehiago irakurri...
2022/07/13

'Joanes baleazalea' sortako 5. liburukia aurkeztu zuen joan den larunbatean, uztailaren 9an, New Yorkeko Eusko Etxean, hirian 18 urte zituenetik finkatutako Gillermo Zubiaga (Barakaldo, 1972) marrazkigileak. Aurkezpenak bat egin zuen AEBko euskal komunitateetan irudiak grabatzera iritsitako 'Txipli, Txapla, Pum Amerikatik' proiektuko ekipoarekin, euren bidaiaren ...
Gehiago irakurri...
2022/07/12

'Amerikako mugarteko migrazioaren historia eta kultura-irudikapenak' da ikastaroaren izenburua. Gaiaz interesa duen edonork har dezake parte, ez da eskatzen titulurik eta ezta matrikula edo ordainketarik ere. Datorren asteko astearte eta asteazkenean izango da, uztailaren 19an eta 20an, Baionako Arteetako Hiritik. Ikastaroko hizkuntza ofizialak euskara, frantsesa eta gaztelania izango dira eta ...
Gehiago irakurri...