2022/09/12

Montevideoko Euskaro Euskal Etxeak, FIVU Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioarekin batera, zenbait jarduera programatu ditu aste honetan Juan Sebastian Elkanok munduari egindako lehen biraren oroigarri. Ekintzotara presentzia baieztatu dute Eusko Jaurlaritzako eta euskal alderdi politiko batzuetako ordezkariek, hala nola Sara Pagola Euskadiren ordezkariak Argentina-Mercosurrerako; Jaurlaritzako ...
Gehiago irakurri...
2022/09/12

Ikurrinak eta bandera txuri-urdinargiak batera aireratu dira berriro ere hiriburu argentinarrean BAC edo Buenos Aires Celebra 'País Vasco' —'Buenos Airesek EH ospagai' bataiatu genuen euskaraz bere lehenengo edizioan— festan, Maiatzeko etorbidean, hiriaren bihotzeko karrikagune hau hau beste behin bertako euskal gizataldearen indarraren, bizipozaren, ...
Gehiago irakurri...
2022/09/12

Euskal Diasporaren Egunaren bosgarren edizioko ekitaldi ofiziala egin zen atzo Donibane Garazin, aurrenekoz Ipar Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzako Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jean-René Etchegaray Iparraldeko Hirigune Elkargoko presidentea izan ziren buru, bertako auzapez Laurent Inchauspé anfitrioi. Bertara bildu ziren baita ere Idoia Mendia lehendakariordea eta ...
Gehiago irakurri...
2022/09/10

Irail honetan Rio de la Platara bidaia egingo duen Euskal Herriko artista gonbidatu berezia Xabi Aburruzaga (Portugalete, Bizkaia, 1978) trikitilaria izango da, Aurretik ere Diasporan ibili izan den eta, besteak beste Estatu Batuetako euskal festak eta NABO Convention jaialdia ederki asko jantzi izan duen jotzaileak larunbat honetako 'Buenos Airesek EH ospagai' edo 'Buenos Aires ...
Gehiago irakurri...
2022/09/10

Larunbat honetan, irailaren 10a, eguerdi puntuan, hiriburu argentinarreko Mayo Etorbidean eta Chacabuco kaleetan abiatuko den inaugurazio desfilearekin hasiko da 'Buenos Airesek EH ospagai' edo 'Buenos Aires Celebra (BAC) País Vasco' 2022, bertaratzeko konpromisoa hartu duten Argentinako 27 euskal etxeetako ordezkaritza osatzen duten dozenaka lagunen eskutik. Gogora dezagun ...
Gehiago irakurri...
2022/09/08

Iritsi da irailaren 8a eta 2022ko Euskal Diasporaren Eguna. Gaur osteguna —leku batzuetan aurreko edo ondoko egunetan— ospatuko da, ospatzen ari da, Euskal Herrian eta mundu osoan bere diaspora bizi eta aldarrikatzen duen Euskal Herriaren eguna, EH eta Diaspora ezin baitaitezke bata bestea gabe izan eta ulertu... batzuetan ezezagutza handiegia eta memoria ahula bada ere. ...
Gehiago irakurri...
2022/09/08

Mariana Dominé Irigoyen arrecifestarrak datorren urteko ekainean gauzatuko den ‘Euskal Herria 2023 Tourra: bidaia Euskal Herriaren erraietara’ren data iragarri eta xehetasunak eman ditu. Datorren larunbatean, Arrecifeseko euskal etxeko lehendakariorde eta bidaiaren antolatzailea Buenos Aires Celebrako 40. postuan izango da eta informazioa emango die aspaldian arbasoen herri edota familiaren ...
Gehiago irakurri...
2022/09/07

Nazioartean sari ugari jaso ondoren, 8 estatuatxo bereganatu ditu Sol Sarietan [AEBko Oscarren edo Espainiako Goya sarien parekoak Argentinan] eibartarren berbiloba, txistularia eta luze dantzari izandako Juan Pablo Félix arrecifestarrak idatzi eta zuzendutako 'Karnawal' filmak. 'Zuzendari onena'ren saria Tristan Bauer zinemagile eta egungo Kultura ministroaren eskutik jaso zuen ...
Gehiago irakurri...
2022/09/07

18 eta 35 urte arteko, euskal etxe bateko kide bazara, ez zazu zalantzarik izan, sekula ahaztuko ez duzun aukera baita Gaztemundun parte hartzea. Doaniko ikas egonaldi bat da Euskal Herrian, 2022ko abenduaren 4tik 20ra. Aurkezteko hiru minutuko bideo bat bidali behar duzu, euskal diasporaz duzun ikuspegia azalduz eta diaspora hobeto egituratzeko ideiak proposatuz. Esanez baita ...
Gehiago irakurri...
2022/09/05

Beste hiri bat bildu da munduan, eta bereziki euskal diasporaren baitan, Gernikako Haritzaren kimuak landatu eta hazten ari diren tokien zerrendara. Orain bi aste, abuztuaren 27an, Buenos Aires probintziako Navarron bertako euskal komunitateak elkarretaratze batera deitu zuen eta Gernikako Arbolaren kimua landatzeko zeremonia burutu zuten Ex Combatientes plazan, Olavarriako Gure Herria dantzari ohien ...
Gehiago irakurri...