2023/02/17

Caracaseko Eusko Etxeak 2023ko ekitaldien egitaraua aurkeztu du eta ikasturteko ohiko jarduerei ekin die jada. Hilabetero bere areto nagusian egiten dituen mezak otsailaren 5ean berreskuratu zituen, oraingoan María Cruz Díez de Alberro, Joseba Aranaga Brice, Gregorio 'Goyo' Burgaña Carballo eta Aita Miguel Odriozola josulaguna gogoan (irakur apez urrestillarraz Iñaki ...
Gehiago irakurri...
2023/02/16

Texasko Ordezkari Ganberako hautetsia den Rafael Anchiak Ebazpen bat aurkeztuko du datorren martxoaren 1ean Estatuko Ordezkari Ganberan Bigarren Mundu Gerran (BMG) borrokatu ziren euskal jatorrizko armadakide eta beteranoen ekarria aintzakotzat hartuz. Lehenengo lege-ebazpena da Estatu Batuetako historian euskal-amerikarrek BMGn egindako ekarpena propio aipatu eta laudatzen duena, ebazpena sustatu dutenen iturriek ...
Gehiago irakurri...
2023/02/16

Beatrice Mainhaguiet Oillarburu Baxanabarreko Uharte Garazin jaio zen duela 56 urte, eta Lapurdiko Itsasun, Euskal Elkargoan egiten du lan, Kultur Sailean. Betidaniko ametsa zuen Beatricek Ameriketako Hego konoa ezagutzea. Sekula ez da berandu eta joan den abenduan, lan eszedentzia hartu eta hiru hilabeteko bidaiari ekin zion, Uruguai, Argentina eta Txilera, bertako paisaiak ezagutzeko, baina, ...
Gehiago irakurri...
2023/02/15

Martxoaren 2ra arte dago zabalik eskabideak aurkezteko epea. Euskal diaspora gaien ikerketan esperientzia duten doktore mailako ikertzaile eta irakasleeak aurkez daitezke eta hilabeteko ikerketa-egonaldia eskaintzen die aurten Nevadako Unibertsitatean, Renon, abuztu eta abendu artean adostutako datan. Helburuen artean euskal diasporaren ezagutza AEBko akademian eta gizartean ...
Gehiago irakurri...
2023/02/15

Bihar hasiko da Berlinen hiriko Nazioarteko Zinemaldia, munduko garrantzitsuenetako bat eta sortzaile askok bertan estreinatzea amets bilakatzen duena. Otsailaren 16tik 26ra, 73. edizio honek euskal ekoizpenen presentzia nabaria izango du, Lehia Ofizialean, baina baita Encounters sailean, Berlinale Talents-en, eta baita zinemalditik kanpo ere, Berlin Critic 's Week-en. Azpimarratu ...
Gehiago irakurri...
2023/02/14

Ostegunean, otsailaren 16an, Les nationalismes sans État au XXIe siècle. Imaginaires, représentations et débats (Estaturik gabeko nazionalismoak XXI. mendean, iruditeriak, errepresentazioa eta debatea) jardunaldia egingo dute Pariseko Sorbonne Unibertsitatean. Programak baitaratuko dituen bost hitzaldietan Katalunia eta Euskal Herria (Espainia eta ...
Gehiago irakurri...
2023/02/14

Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagola Azpiri partaide izan da Cordoba hirian otsailaren 9 eta 10ean egindako Emakumeen Eskualdez Gaindiko Lehen Topaketan. "Emakumeak eta Gazteak Erabakiak Hartzeko Prozesuan Sartzeko Nazioarteko Lankidetza”ri buruzko foroan Euskadin landutako eta helburu dituen berdintasun politikak aurkeztu zituen ordezkariak.
Gehiago irakurri...
2023/02/13

Itsasoa Txapelketaren ajea gainditzeko asmoz zeharkatu bazuen ere, bertsotan bukatu du Lujanbiok Mexikora egin duen bidaia laburra. Joan den larunbatean, bakarkakoa behar zuen bertso-afariak, taldekoa bukatu zuen Euskal Etxean, eta euskara eta gaztelania baliatzeko baldintza, aukera bilakatu zuten antolatzaileek. Izan ere, jatorri euskalduna duten mexikarrek dastatu ahal izan zuten ezagutu bai baina sekula ...
Gehiago irakurri...
2023/02/13

Etxeko trinketean obrak egiten dituzten bitartean, Macachingo Euzko Alkartasunak pilotan aritzeko jardunaldia antolatu du, bi egunekoa, gaua barne. Jarduera datorren asteazken eta ostegunean, otsailaren 15 eta 16an, iegingo da Alpachiri herrian, Macachindik 36 kilometrora. Deialdia jende guztiari dago zabalik, eta Euskal Etxeko Pilota Azpibatzordeak eta bertako pilota irakasle Amilcar ...
Gehiago irakurri...
2023/02/13

Zuzendaritza berritzeko barne hauteskundeak egin, Euskal Etxearen webgunea berritu ditu eta datorren igandean urteroko bere NABO Mus Txapelketa gauzatuko du Homedale-ko Txoko Ona euskal etxe idahotarrak. Hori guztia, 'Txoko Ona berriak' bere hileroko buletina 70. zenbakira heldu den otsail honetan. Lan ederra daramate euskal kulturaren eta euskaldunen alde Boise estatuko hiriburutik 60 kilometro pasexe ...
Gehiago irakurri...