euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lapridako euskal bitxigintza tailerreko 6 kidek Erakusketa Ibiltari batean hartuko dute parte igandetik aurrera

2013/07/09

Silvia Albertelli-ren brotxe edo krisketa, Monica Azpiazu-rena eta Monica Mendivil-en eskumuturrekoa (argazkiak S. Azpiazu) Datorren igandean, uztailaren 14an, inauguratuko da Argentinako Tres Arroyos-en ‘Gaur egungo bitxigintza’ erakusketa, abenduan Olavarrian bukatuko den ibilbide baten barruan. Sei hilabete hauetan Buenos Aires probintziako zenbait herritan aurkeztuko da, tartean San Cayetano, Cnel Pringles, Laprida eta Buenos Aires hiriburuan. Ekimenak Lapridako Lagunen Etxea-ko Euskal Bitxigintza Tailerreko 6 kideren lanak biltzen ditu, ‘Emakumea Euskal Herrian, kultura eta irmotasunaren transmisioa’ langai. Inaugurazioa, datorren igandean, arratsaldeko 6etan, Tres Arroyoseko Museo Mulazzi-n.

Gehiago irakurri...


Giro bikaina eta 700 lagundik gora Kaledonia Berriko euskaldunek antolatu zuten jaian

2013/07/08

Jaiko unerik dibertigarrienetako bat hauxe izan zen: Pakito Txokolatero erraldoia osatu eta boluntarioak ilaran zehar "surfean" ibili zirenekoa (argazkia AmicalePB) Kaledonia Berriko "Amicale du Pays Basque Sonc" taldeak euskal jaialdi ederra eta koloretsua egin zuen iragan asteburuan, eta jendetza bildu zen Noumea hiriburuko frontoira bertan parte hartu eta gozatzeko. Jaialdian gogoan izan zuten 2011n zendu zen Alban Cointat laguna, irlako euskal komunitateko kide oso aktibo eta maitatua zena. Hamabi musika talde eta kantari igaro ziren egunean zehar jaialdiko taulagainetik eta 700 bat lagun bildu ziren bazkarira.

Gehiago irakurri...


Bartzelonan Gatiburekin jo nahi? Parte har ezazu "EH Sona!" musika jaialdiaren lehiaketan

2013/07/08

Lehiaketaren kartelean agertzen den irudia (argazkia Igotz Ziarreta) Urtero legez, Bartzelonako euskal etxeak EH Sona! euskal musika jaialdia antolatu du eta, honen barruan, lehiaketa bat jarri du abian da euskaraz kantatzen duten kantari eta taldeentzat. Aurtengoan, irabazleek Gatibu taldearekin kontzertu bat ematea izango dute sari, Razzmatazz aretoan. Lanak bidaltzeko epea urriaren 8an bukatuko da; 18an irabazlea aditzera emango dute eta 23an egingo da kontzertua. Hogeitahamar minutuko iraupena izan behar du gutxienez emanaldi honek. Animatzen?

Gehiago irakurri...


Mugarik ez euskararentzat: Nuria Vilaltaren eskutik, Chubut probintziako El Hoyo herrira iritsi da

2013/07/08

El Hoyoko Islas Malvinas Kultur Etxearen atarian, Pirque mendia atzean dutelarik, Coco, Maria Elena Morras, Sophia Lur Marco Aresta aitarekin, Chana Elizalde, Enrique eta Nuria Vilalta (argazkia NV) El Hoyo herria Patagonia argentinarrean dago, Chubut probintzian, Andeen magalean. Sei mila biztanle baino ez ditu eta nekazaritza du aktibitate nagusia. Bertara iritsi zen iaz Nuria Vilalta bilbotarra, bertan kokatzeko asmoarekin. Euskaldunaren presentzia ez zen oharkabean pasatu herrixkan eta herritar batzuk berehala hurbildu zitzaizkion euskara ikasteko asmotan. Klaseen proiektua berehala gauzatu zen eta gaur egun astero egiten dira elkarretaratzeak El Hoyoko Islas Malvinas Kultur Etxean. “Oraingoz, zazpi lagun daude apuntatuta eta astero kuriosoren bat ere gehitzen da”, adierazi dio Vilaltak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


San Ferminak bizi-bizi Pazifikoan ere, Kaledonia Berriko euskaldunek antolatu duten festari esker

2013/07/05

Jean Louis Bergara musikaria eta "Lau Eskualdunak" taldeko kideak Alban Cointat omenduaren jatetxean (argazkia JLBergara)  buru Euskal Herritik Kaledonia Berrira Kaledonia Berriko "Amicale du Pays Basque SONC" elkarteak Euskal Jaia egingo du bihar irlako hiriburuan, Noumean. Festa Alban Cointat bazkidearen omenez egingo da, hiriko frontoian, bertako euskaldunen topagune nagusian. Euskal Herritik "Lau Eskualdunak" taldea ekarri dute antolatzaileek, Jean Louis Bergara musikaria tarteko, eta eurek ere jai egun berezi honetako egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute: xistera erakustaldia, euskal pastel lehiaketa, txarangak eta dantzaldia goizaldeko ordu txikiak arte.

Gehiago irakurri...


Makina bat euskal etxek San Fermin ospatuko dute bihartik aurrera munduan barrena

2013/07/05

La Platan 2007an ospatu zen San Fermin jaiko irudi bat Bihar larunbata uztailaren 6a da eta milaka begik Iruñera begiratuko dute, bertako Udaletxeko plazatik txupinazoa jaurtikiz hasiko diren San Fermin 2013 jaiak ospatzen hasteko. Beste zenbaiten artean Argentinako, Venezuelako, Mexikoko, Estatu Batuetako eta beste hainbat tokietako euskal etxeek San Fermin ospatuko dute gustu guztintzako ekitaldiekin. Besteak beste txupinazoa, entzierroa, meza, dantzak, marmitakoak eta gourmet estiloko hamaiketakoa egingo dira Diasporan Euskal Herritik urrun daudenentzako.

Gehiago irakurri...


Comodoro Rivadaviako dantzariak euskal ordezkari Puerto Madryngo Italiako Elkartearen mendeurrenean

2013/07/05

'Haize Dantzariak' Taldea Puerto Madryngo Italiako Elkartearen mendeurrenean (argazkiaPablo Agenor Muñoz) Erakunde anfitrioiak gonbidaturik, Chubut probintzia argentinarreko Comodoro Rivadaviako ‘Haize Dantzariak’ taldeak euskal dantzak aurkeztu zituen Puerto Madryngo Italiako Elkartearen mendeurreneko ekitaldien baitan. Bi zatiko emanaldia elkarte italiarraren Auditoriumean burutu zen eta dantzariek paregabeko harrera izan zuten. Informazio honekin batera, 90 urte bete berri dituen Patagoniako Euskal Echea-k urtearen lehenengo seihilekoan gauzatutako ekitaldien berri ere helarazi digu.

Gehiago irakurri...


Gaur hasiko da "Excellence in Basque Studies" ikastaroaren hirugarren edizioa Miramar Jauregian

2013/07/04

Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuko zuzendaria, joan den urteko ikastaroko saio batean entzule (argazkia Etxepare Institutua) Hirugarren urtez jarraian eskainiko da Udako Ikastaroen baitan "Excellence in Basque Studies" delakoa, UPV/EHUk, Etxepare Institutuak eta Euskara Errektoreordetzak antolatuta. Ikastaroaren helburua atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasleak trebatzea da. Ekitaldiaren egitaraua oso zabala da eta bi egunez zenbait adituk mintegi teorikoak eta praktikoak emango dituzte.

Gehiago irakurri...


Zine zikloko saio berezia aste honetan Buenos Airesko Euskaltzaleak-en Aizpea Goenaga zuzendaria lagun

2013/07/04

Euskaltzaleak-en Zine Zikloaren azken emanaldiko eta ondoko afariko irudiak Buenos Airesen (argazkiakEE) Carlos Gabilondo adituaren eskutik Euskaltzaleak-ek antolatzen duen zine zikloak gonbidatu berezi bat izango du uztailaren 6ko emanaldian. Izan ere, ‘Sukalde Kontuak’ bere filmaren aurkezpenean izango da Etxepare Institutuko zuzendaria ere baden Aizpea Goenaga. Hitzordua etzi da, larunbatean, iluntzeko 8etan, Bernardo de Irigoyen kaleko 826. zenbakian. Berri honekin batera, euskaltegiak iragartzen du uztailaren 12an Euskadiren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaria den Sara Pagolak hitzaldi bat eskainiko diela etxeko kide eta lagunei.

Gehiago irakurri...


Agirre Lehendakaria Center egitasmoari buruzko hitzaldia emango dute etzi New Yorkeko Euzko Etxean

2013/07/04

Agirre Lehendakaria Center-aren webguneko azala Iragan martxoan aurkeztu zen ofizialki Agirre Lehendakaria Center (ALC), gizarte zientzien esparruan kokatzen den diziplinarteko ikaskuntzen zentroa. Bere helburua, besteak beste, euskal gizartearen eraldaketa sozio-ekonomikoaren eredu arrakastatsua zabaltzea eta partekatzea da. Ekimenaren sustatzaile dira Euskal Herriko Unibertsitatea, Washingtoneko George Mason Unibertsitatea eta New Yorkeko Columbia Unibertsitatea. Azken honetan irakasle izan zen Jose Antonio Agirre lehendakaria, New Yorken erbestean eman zituen urteetan (1941etik 1946ra). ALCko arduradunek ekimenari buruzko aurkezpena emango dute larunbatean Euzko Etxean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia