euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxeak Euskal Astearekiko partaidetza eskertu die erakunde, bisitari eta lagunei

2008/12/01

Aurten La Platan egin den Euskal Aste Nazional Argentinarreko irudietako bat (arg. EuskalKultura.com) Argentinako Buenos Aires probintziako hiriburu den La Platako Euzko Etxeak ohar bat plazaratu du eskerrak emanez hilabete honen hasieran bertan amaitua den Euskal Argentinar Aste Nazionalaren 2008ko edizioaren arrakastan partaidetzat jotzen dituen bisitariei, erakundeei eta oro har familia euskal argentinarreko kide guztiei. Hona oharrak diona, 'Eskerrik asko danori!' izenburupean.

Gehiago irakurri...


Edurne Esponda margolari mexikarrak euskal gastronomia margotu du bere azken lanetan

2008/12/01

'Fruituak beste azal batzuekin', erakusketako margoetako bat 'Pintura al plato' da Edurne Esponda (Oaxaca, 1969) margolari euskal-mexikarraren azken erakusketaren izenburua. Bertan sortzaileak euskal gastronomiaren plater, osagai eta sentsazioak irudikatu nahi izan ditu. Eta primerako lagunak izan ditu ekimen honetan, Mexikoko euskal sukaldari onenetakoak: Bruno Oteiza, Mikel Alonso, Pedro Eguia eta José Luis Uribe. Sarean ikusmira daiteke erakusketaren katalogoa eta baita ere margoen inspirazioa izan diren platerren errezetak.

Gehiago irakurri...


Caracasen, Iñaki Amenabar bertako euskal komunitateko kide ezaguna hil dute Eusko Etxetik atera ondoren

2008/11/30

Iñaki Amenabar Euskal Herrian urtero egiten den euskal-venezuelar komunitatearen egunpasara bildu zenean, 2004an, bere lagun eta adiskide ugariez inguratuta (argazkia Amaya Zenarrutzabeitia-ianasagasti.blogs.com) Berriak hainbat jende kolpatu du Venezuelako euskal komunitatean. Ander Amenabar inpresorearen seme, Unai Amenabar kazetariaren anaia eta Marisabel Párraga kazetariaren koinatua, Iñaki Amenabar txikitandik El Paraisoko euskal etxe caracastarrarekin lotura estuan hazitakoa zen, bere senide eta familiakoak bezala. Chavezen erregimenaren kontra nabarmendu den familia bateko kide, 49 urte zeuzkan eta bidaia agentzia bateko nagusia zen. Ez zen hau jasaten zuen lehenengo erasoa, besteren batean ere erasotu eta kamioneta lapurtu baitzioten. Oraingoan, ordea, zerbait baliotsuagoa kendu diote. Amaya Zenarutzabeitiaren lekukotasuna.

Gehiago irakurri...


Serafín Barojaren 'Pudente, lehen euskal opera' estreinatuko dute gaur gauean Bahia Blanca, Argentinan

2008/11/28

Pudente operaren afixa, opera euskalduna Bahia Blancan Ezohiko ikuskizun batez gozatu hal izango dute gaur gauean Bahia Blancako (Argentina) biztanleek. Rosana Entizne eta Miguel Mendiondoren gidaritzapean, Unión Vasca Euskal Etxeko talde guztiek --tartean dantza taldeak, abesbatzak, euskara ikasleek eta beste hainbat kidek-- ‘Pudente’ lehen euskal opera taularatuko dute bertako Udal Antzokian. “Hasieran umorezko bertsio bat egitea pentsatu genuen --kontatu dio Rosana Entizne Union Vascako euskara irakasle eta ekimeneko arduradun den Euskalkultura.com-i--, baina Euskal Etxeko antzerki irakasle den Miguel Mendiondori izugarri gustatu zitzaion istorioa eta bere horretan gauzatzeari ekin genion. Oraingoz, behin bakarrik antzeztuko dugu, Bahía Blancan, baina izugarri gustatuko litzaiguke beste herri batzuetara eramatea”.

Gehiago irakurri...


Venezuela eta Bogotako euskal etxeek indarrak bilduko dituzte 2010ean Simon Bolivarren Astea antolatzeko

2008/11/28

Caracaseko Euskal Etxeko Zuzendaritza Bogotako Jose Vicente Katarainekin (argazkia CaracasEE) 2010ean Hego Amerikako Andeetako herrialdeen independentziaren bigarren mendeurrena beteko da. Boliviak, Kolonbiak, Ekuadorrek, Peruk, Venezuelak eta Panamak burujabetza lortu zuten, euskaldunen ondorengoa zen Simon Bolivarrek gidatuta. Gertaera historiko hura gogoratu eta behar bezala ospatzeko, Kolonbia eta Venezuelako euskal komunitateek indarrak bildu eta Simon Bolivarren omenezko hainbat ekitaldi baitaratuko dituen programa prestatzeari ekin diote, 2010eko uztailean gauzatzeko.

Gehiago irakurri...


Jatorri bila? Genealogia, heraldika eta emigrazioari buruzko baliabide zerrenda hau abiapuntua izan daiteke

2008/11/27

Europa eta Ameriketako Barrenengoatarrak familiaren sorburu den Amurrion bildu ziren 2005ean Gure webgunera sarri heltzen dira euren jatorriaren bila dabiltzanen mezuak, abizen euskalduna duten ela ez galdetuz, edo emigrazioak bananduriko ahaideen arrastoa aurkitu nahian. Gaur egun teknologia berriek eta internetek bilaketa horretan aritzeko baliabide eta aukera asko eskaintzen ditu, eta irakurleen eskariari erantzunez artikulu honetan zerrenda batera bildu ditugu batzuk. Genealogiaren munduan sakontzen hasteko aukera zabala da: abizenen datu baseak, genealogia foro eta posta zerrendak, Diasporan sakabanatutako familien webguneak, zuhaitz genealogikoak egiteko softwarea eta askoz gehiago. Gure irakurleei lotura hauetan klik egin eta ikusmiran ibiltzeko gonbitea egiten diegu; nork daki, agian hemen emango dute jatorria aurkitzeko bidean lehen pausoa.

Gehiago irakurri...


Miguel Sanchez-Ostiz: 'Hemen kultura-aniztasuna gustatzen zaigu, baina soilik agintzen duena gurea denean'

2008/11/27

Miguel Sanchez-Ostiz, bere ohiko bizarra kenduta (argazkia Javier Bergasa-DDN) "Gaur egun ziurtasunekin funtzionatzen dugu; ziurtasunetik sinesmenera goaz, fedearen dogmara eta urkoari hori inposatzera", adierazten du, beste hausnarketa batzuen artean, Miguel Sanchez-Ostiz idazleak (Iruñea, 1950), Diario de Noticias egunkariko Paula Echeverría kazetariak egin dion elkarrizketa honetan, bere azken lana den 'Cuaderno boliviano (Alberdania 2008) liburuaren karira. Jarraian gazteleraz eginiko elkarrizketa euskaratu eta laburbiltzen dugu.

Gehiago irakurri...


Llavallol-eko Euskal Echea Ikastetxea berrehundik gora gaztetxoren bilgune, FEVAren Ume Topaketa berri batean

2008/11/26

Llavallolen prestatutako jokoetan parte hartu zuten haurretako batzuk, gogor jolasten eta ogi pasatzen (argazkia EuskalKultura.com) Urtea amaituz doa, eta Hego Amerikan, urtearekin batera, baita ikasturtea ere. La Platako Euskal Astetik bi aste pasata, elkartu dira berriz ere Argentinako euskaldunak, oraingoan umeei dagokien festan, FEVAk urtero antolatzen duen Ume Topaketan. Partaide, Arrecifes, Ayacucho, Buenos Aireseko Acción eta Laurak Bat, Cañuelas, Chacabuco, Chascomús, General Rodríguez, La Plata, Lomas de Zamora, Maipú, Mar del Plata, Rosario eta bertako --Sarandí eta Llavalloleko Euskal Echea Ikastetxeetako-- haurrak. Guztiek izan zuten jolastu, abestu, dantzatu eta kirola egiteko aukera azaroaren 15an, latunbatez, Llavallolgo Euskal Etxea-ko zelaietan.

Gehiago irakurri...


Haurrak, urte berrirako gurari onen enbaxadore Montevideoko Haize Hegoa EE-aren Euskal Usadioen XI. Lehiaketan

2008/11/26

Neska bat bere postala marrazten (argazkia Haize Hegoa) Beste urte batez, eta hamaikagarrena da hau jada, Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak neska-mutil talde zabala bildu zuen Euskal Usadioen lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketa hau, arrakastatsua izateaz gain, esperientzia polita da gaztetxoentzat, bertan marrazten dituzten postalak gero Haize Hegoak Gabonak eta urte berria zoriontzeko erabiltzen dituenak direlako. Postal bakoitzak egilearen izena darama, eta Haize Hegoari esker mundu osoko euskal etxearen kolaboratzaileengan helduko dira, 2009 urterako gurari onez beteta.

Gehiago irakurri...


Hegoalde Argentinarra EEak bat egin zuen San Julianeko euskaldunekin kultur ekitaldiez jantzitako asteburuan

2008/11/25

Hegoalde Argentinarra EEko taldea San Julianeko Sebastian Elkanoren oroigarrian (argazkia Hegoalde Argentinarra EE) Rio Gallegoseko Hegoalde Argentinarra Euskal Etxeko hogei kidek osaturiko ordezkaritza bat Puerto San Julianen izan zen asteburuan, Patricia Tamayo gasteiztarrarekin batera. Tamayo irakaslea da eta Argentinako euskal etxeetan bira egiten ari da euskara eta musika lantegiak eskainiz. Asteburuan zehar San Julianeko euskaldunek kultur ekitaldi, mintzaldi, zine emanaldi eta beste hainbat jarduerakin gozatu ahal izan zuten.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia