euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrasateko AED elkarteak Ukan Saria jaso zuen atzo Gasteizen Euskararen Nazioarteko Egunean

2008/12/04

AEDko ordezkaria atzo Ukan saria eskuetan duela (arg. euskalkultura.com) Jai eguna behar zuen atzokoak, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzea tokatzen baitzen, baina eguerdiz Azpeitian gertatu zen Inazio Uria industriariaren hilketak gauzak aldatu egin zituen. Jazki eta soineko beltz ugari bildu zituen ekitaldi batean eta bertatik luntxa eta musika ia erabat kendurik --eta beraz bertan behera utziz Argentinatik propio etorritako Maral talde euskal-argentinarraren partaidetza ia osoa--, Arrasateko AED (Arrasate Euskaldun Dezagun) elkarteak jaso zuen 2008ko Ukan sari nagusia, diplomak Eroski, Microsoft eta Ikea enpresentzat izan zirelarik.

Gehiago irakurri...


Meza Caracasen Iñaki Amenabar, Itziar Olabeaga, Juanita Zubiri, Ramon Leon, Milagros Seijo ta Ramon Ezpondagatik

2008/12/04

Meza Caracaseko Eusko Etxean, artxibo irudian (arg. P. Arriaga)

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguneko ekitaldiak abian munduan; Bordeleko Euskal Etxea izan da ENE sariaren irabazlea

2008/12/03

ENE saria irabazi duen Bordeleko Euskal Etxeko euskara ikasleak Lesakan (Nafarroan) Euskararen Nazioarteko Eguna abian da jada Euskal Herrian eta datozen orduetan hainbat ekitaldien bitartez bat egingo dute jai honekin Diasporako euskal etxeek eta atzerriko unibertsitateetan euskara lektoradoak ikasten ari diren ikasleek. Bordelen, Frantzian, Eskualdunen Biltzarra Euskal Etxeko kideek jaia ospatzeko arrazoi bikoitza izango dute, euskararen alde egiten duten lana aintzat hartuz ENE saria eman baitie Eusko Ikaskuntzak. Eta bitartean jaia munduan zehar hedatzen ari da, Bordeletik Italiara, Argentinara...

Gehiago irakurri...


Lehendakariak Ukan 2008 sariak emango ditu gaur arratsaldean, Euskararen Eguneko ekitaldien barruan

2008/12/03

Pixka Bat Es Mucho taldeak kontzertua eskainiko du Gasteizko ekitaldian, Maral euskal-argentinarrekin batera Mundu osoko euskaldunek bat egingo dute gaur euskararen jai handiarekin, Nazioarteko Euskararen Egunaren edizio berri batean. Euskal Herrian Ibarretxe lehendakaria izango da gaur arratsaldean Gasteizen egingo den ekitaldi ofizialetako buru. Bertan Ukan 2008 sariak emango dizkiete, euskararen alde lanean nabarmendu diren elkarteei. Bestalde, Eusko Ikaskuntzak egunean zehar emango du jakitera Diasporako ze elkartek irabazi duen Euskal Herritik kanpo euskararen alde lanean ari direnentzako ENE saria.

Gehiago irakurri...


'Ensamble' erakusketa zabalduko dute gaur Gorka Larrañaga eta Xavier León artistek Mexikoko Euskal Etxean

2008/12/03

Mexiko DFko Euskal Etxean gaur iluntzean zabalduko den erakusketaren afixa Gorka Larrañaga euskaldunak (Azkoitia, 1974) eta bere lankide Xavier León Borja artista ekuadortarrak Mexiko DFko hiri paisaiaren euren interpretazio berezia eskainiko dute gaurtik aurrera Mexikoko Euskal Etxean ikusi ahal izango den 'Ensamble' izeneko erakusketan. Urtarrilaren 7ra arte zabalik egongo den ekimen honetara bertara inguratzen direnak 18 obra hautatu ikusi eta dastatu ahal izango dituzte euskal elkartearen Ganbara erakustokian, Polancoko Aristoteles 239 helbidean.

Gehiago irakurri...


Euskara eta teknologia uztarturik Bilbon, Gose, Une eta Betagarri taldeen kontzertu innobatzaile batean

2008/12/02

Ezker-eskuin, Iker Sagasti, Irontec; Ana de Castro, Bilboko Udaleko Euskara  zinegotzia; Josune Ariztondo Kultura foru diputatua; eta Paco Allende, Euskalteleko idazkari nagusia ekimenaren aurkezpenean SMS bidez musika eskaerak egin ahal izatea, kontzertuaren nondik norakoa markatzea eta bertan ez dauden lagunei kontzertuan zuzenean gertatzen ari denaren zatiak bidali ahal izatea, hauek izango dira datorren ostiralean Bilboko Plaza Barrian, Euskararen Nazioarteko Egunaren ekitaldien barne egingo den kontzertu innobatzaileak eskainiko dituen baliabideetako batzuk. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak Euskaltel eta Irontec enpresekin batera prestatu dute gazteak, euskara, teknologia berriak eta Gose, Une eta Betagarri bezalako modako musika taldeak batuko dituen ekimena. Kontzertua zuzenean segitu ahal izango da internetez.

Gehiago irakurri...


Azkarraga Justizia sailburuak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu Argentinan Santa Fe probintziako agintariekin

2008/12/02

Joseba Azkarraga Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua Joseba Azkarraga Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua Argentinan da egunotan eta bertako hainbat agintariekin bilduko da ostegunan bitartean arlo desberdinetan lankidetza hitzarmenak sinatu asmoz. Atzo Santa Fe probintzian izan zen eta Santa Feko Lan, Justizia eta Ekoizpen ministroekin hiru akordio sinatu zituen. Ekitaldian Santa Feko Gure Etxea elkarteko ordezkariek ere parte hartu zuten.

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguneko oihartzuna munduan zehar entzungo da Diasporako euskal etxeei esker

2008/12/02

Rosarioko (Uruguai) Euskal Etxeko haurrak Euskararen Eguna Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxean ospatzen Gainean dugu Euskararen Nazioarteko Eguna --asteazkenean izango da-- eta munduko bazter desberdinetako euskal etxeek prest dituzte jada data hau ospatzeko antolatu dituzten ekimenak. 1948an sortu zuen Eusko Ikaskuntzak Euskararen Eguna, bereziki mundu osoko euskal komunitateari zuzendua. Diasporak erronka jaso eta urtetik urtera gero eta ekimen gehiagorekin ari da ospatzen. Aurten ere jai eta hitzordu desberdinen berri heltzen ari da gure erredakziora: Madrid, Australiako Sydney, Argentinako Mar del Plata eta Buenos Aires... hauetxek dira batzuk. Datozen egunetan gehiago.

Gehiago irakurri...


Madrileko euskara ikasle eta irakasleek Euskararen Eguneko ospakizuna aurreratu egin zuten bertso-afari batekin

2008/12/01

Unai Gaztelumendi añorgatarra eta Julen Zelaieta beratarra afarian Asteazken honetan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da, baina Madrilen euskara ikasten ari diren ikasle eta irakasle talde batek aurrea hartu eta joan den azaroaren 29an bertan ospatzea erabaki zuten, bertsoafari bat eginez. Jaira Julen Zelaieta bertsolari beratarra eta Añorgako Unai Gaztelumendi gonbidatu zituzten eta giro ederrean euskara praktikatu eta hizkuntzaren mila errima eta hitz-jokoekin gozatzeko aukera izan zuten ikasleek, bertsolarien saioari esker.

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eztabaida Guneak, informazio eta eztabaida gehiago eskatu du Argentinako José C. Pazen

2008/12/01

M. Angeles Oñederra harrera hitzak ematen, 'Toki Eder' Euskal Etxearen izenean. Bere ondoan, eserita, Cesar Arrondo, eta zutik, Mariana Fernandez Castelli, biak Foroaren buruzagitzakoak. Argentina eta Uruguaiko partaideak batu ziren Jose C. Pazera Argentinako José C. Paz herrian bildu da Euskal Eztabaida Gunea, bertako 'Toki Eder' Euskal Etxearen egoitzan hain zuzen, eta besteak beste 'gaurkotasunezko gaien informazio eskasia' atxeman du euskal etxeetan eta balioetsi du zenbait gairi buruz 'eztabaidatu ahal izana, hala nola Euskal Herria eta bere lurraldetasunaz, hizkuntza eskubideez edota Euskal Herriaren erabakitzeko eskubideaz'. Hogeita hamar bat pertsonak erantzun zioten Guneak eginiko deialdiari eta bidean dira hitzordu berriak, 'baieztatu baita bertaratutakoen artean horretarako nahia eta aldez aurretiko jarrera' ekimen honen daramatzan ekitaldi eta elkarretaratzeekiko.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia