2008/12/12

Gabonak gertu dira eta EuskalKultura.com-era gure irakurleek oso gustokoa duten artikulua dakarkigu: internet bidez bidali daitezkeen euskal postalen zerrenda bat, bakoitzak berea aukeratu eta senide eta lagunei Gabonetako zorion agurra bidal diezaion. Honezaz gain, aurten Euskarazko Produktuen Katalogoaren webgunea ere ekarri dugu geurera: Olentzerori liburu, komiki, CD edo DVDak eskatu nahi dizkietenentzat 400 produktu agertzen dira bertan.
Gehiago irakurri...
2008/12/12

Hitzaldia Jail Lenin Aurich-en eskutik etorri zen. Genealogiako Institutu Dominikarreko eta Genealogia eta Heraldika Akademia Dominikarreko kide, Aurich lehenengo erakunde horretako entzulegoaren aurrean mintzatu zen, haren Biltzarraren baitan egin baitzuen emanaldia. Aipagai hartu zuena, hizlariak berak EuskalKultura.com-i laburbildu dionez, "gaur egun Higuey probintzia dominikarra den eremuan ezarri ziren euskaldunen presentzia garrantzitsua, Errepublika Dominikarreko ekialdean".
Gehiago irakurri...
2008/12/12

Roger Amorós gaztetxoa, Salouko Europa Eskolako ikaslea bera, izan da hiri kataluniar honetako 'Txoko Lagun Artea' Euskal Etxeak aurten bere XIV. edizioan deitu duen eguberri postal lehiaketako irabazlea. Salouko Udal Kultura Arloarekin batera antolatua, bertako zenbait merkataritza enpresa babesle, lehiaketako sariak postala argitara ematea eta Euskal Etxeak eguberri-zorionetarako erabiltzea dauka sari, ahaztu gabe, irabazleak batere ahaztu ez duenez, 'beste' sari preziatua: mendiko bizikleta bat.
Gehiago irakurri...
2008/12/11

Rio Coloradoko euskal etxea Argentinako Patagoniako euskara ikasleen II. Topaketaren egoitza izango da igande honetan, antolatzaileek 'Patagonian ere bai!' izenarekin ezagutarazi duten egitasmoan. Topaketak Viedma, Rio Colorado eta Bahia Blancako 50 euskara ikasle eta irakasle inguru bilduko ditu. Gainera, egunean zehar 'Bat' laburmetraiaren emanaldia egingo dute; Bahia Blancako euskara eta antzerki ikasleek euskara hutsean eginiko filma da.
Gehiago irakurri...
2008/12/11

FEVAko Gazteria Arloak deialdia luzatu die bere baitango euskal etxeetako gazteei, datorren larunbat eta igandean La Platan Cesar Etcheverry koordinatzaile egingo duen ikastaro buruzagi trebatzailean parte har dezaten. Euskal Etxe bakoitzeko gazte batek parte hartu ahal izango du. Ekimena abenduaren 13 eta 14an gauzatuko da eta alderdi teoriko zein praktikoa izango ditu, gaiak ikuspen global eta estrategikoa, komunikazioa, ekipo-lana eta koordinazioa, aurrekontuak egitea, egutegiak osatzea eta denbora modu eraginkorrean erabiltzea izango direlarik, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2008/12/11

Joan den abenduaren 3an Buenos Aireseko Eusketxe eta Euskaltzaleak elkarteek omenaldia egin zioten Andrés de Irujo Ollori. Orain dela ehun urte Lizarran jaio zen Irujo, baina erbestera jo behar izan zuen 1940 urtean eta Argentinara iritsi zen Euskal Herrian familia, lagunak eta egoera politiko larria utziz. Buenos Airesen lan eskerga egin zuen bere jaioterriaren eta euskararen alde, Ekin Argitaletxea sortuz. Bertatik Euskal Herriko eta euskaldunen hizkuntza, kultura eta ideiak zabaldu zituen. Orain, bere jaiotzearen mendeurrenean, Eusko Kultur Etxea eta Euskaltzaleak erakundeek omenaldi bat egin diote, Buenos Aireseko Nafar Etxeko dantzariak partaide.
Gehiago irakurri...
2008/12/10
Gehiago irakurri...
2008/12/10

“Argentina gara eta Argentina bizi dugu, baina aldi berean Euskal Herria gara eta Euskal Herria ere bizi dugu. Euskal Herriko kulturarekin daukagun harreman etengabeak hurbil mantentzen gaitu, Euskal Herriaren parte egiten gaitu nahiz eta urrun egon. Eta belaunaldiz-belaunaldi jaso dugun ondareak zortzigarren herrialde bihurtzen gaitu”. Honela aurkezten da Argentinan eratzen ari den Euskalduna Irakurle Kluba. Martxotik aurrera, Klubeko kideek euskal gaiko liburu bat jasoko dute hilero etxean, eta hiru hilabetean behin aldizkari bat. Kooperatiba izateko asmoz sortu da, Euskal Herrian eta Argentinan ezagunak diren elkarte, argitaletxe eta diskoetxe batzuen laguntzaz. Euskal Herriko ‘Gure Liburuak’ Irakurle Klubaren ereduari jarraituko dio. Partaide bilakatu nahi dutenak garaiz daude.
Gehiago irakurri...
2008/12/10

Buenos Aires hiriko Euskal Echea Ikastetxeak abegikor hartu ditu Ikastetxe bertako Gurasoen Abesbatza, Llavallolgo Euskal Echea-ko abesbatza eta hiriburuko Euskaltzaleak-en abesbatza, hiru koralok biltzen dituen lehenengo koru elkarretaratzean. Ongi eraturiko ekitaldian, koru bakoitzak bere errepertorioko pieza hautu batzuk kantatu eta topaketa moduko bat egin dute lehenengo aldiz, arrakastaz, bildutakoak gustura atera baitziren esperientziatik.
Gehiago irakurri...
2008/12/10

Bukatu berria da Durangoko Liburu eta Disko Azoka, eta antolatzaileek lehen balioespenean krisiak salmentetan uste baino eragin gutxiago izan duela diote. Aurreko edizioetan bezala Azokan izan da Joseba Zulaika, Renoko (Nevada, AEB) Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko zuzendarikidea, erakunde honek plazaratzen dituen lanak aurkezteko. Berria aldizkariak egin zion eta jarraian jasotzen dugun elkarrizketan euskal amerikar diasporako ikuspuntuaz aztertzen du azoka eta CBSek euskal kulturaren alde egiten duen lana.
Gehiago irakurri...