2008/12/30

Euskal Herriko Laborantza Ganbara (EHLG) Iparraldeko nekazari eta abeltzainak biltzen dituen elkartea da eta 2005 urtean laborariek beraiek sortu zuten, Paueko Ganbara ofizialak euren arazoei erantzunik ematen ez ziela-eta, euskaldunen aburuz Paueko Ganbarak nekazaritza industriala soilik sustatzen baitu, Iparralden egiten den mendi nekazaritzaren kaltetan. Azkeneko hiru urtetan modu eraginkorrean euskal laborari eta abeltzainen sostenguz lanean aritu ostean, epaiketa bati aurre egin beharko dio Laborantza Ganbarak urtarrilaren 29an Baionan: elkartea desegitea ere erabaki liteke bertan. EHLGren aldeko kanpaina --internetez ere sina daiteke-- sostengu handia ari da biltzen, Euskal Herriko zein kanpoko pentsamolde eta ideia tarte zabal bateko pertsonen artean.
Gehiago irakurri...
2008/12/29

Txileko Santiagoko Euzko Etxea ekimenez beteriko urte bat bukatzen ari da eta euskal elkarte santiagotarraren bazkideei zuzendutako Berriketari bere barne buletin digitalaren abenduko zenbakiak 2008ko azken hilabeteotako ekitaldi nagusiak biltzen ditu atera berria duen bere zazpigarren alean. Hainbat ekimenen artean Pilota Txapelketaren arrakasta aipatzen du (aldizkariak gazte asko hasi direla pilotan euskal etxean diosku), baita dantza taldearen emanaldiak ere, Gabonetako kontzertua... eta bateko eta besteko beste zenbait saio.
Gehiago irakurri...
2008/12/29

La Platako Euzko Etxea erakundeak --eta zehatzago bere 'Matxin Burdin' liburutegiak-- plazaratu berria du joan den urriaren 25etik azaroaren 2ra arte Buenos Aires probintziako hiriburu den honetan antolatu zen Euskal Argentinar Aste Nazionaleko ekitaldietako argazki, bideo, audio eta bestelako ikusgarriak biltzen dituen DVDa. Erosleek, bertan gertatu zena euren begiez ikusi eta nahi dutenekin partekatzeaz gain, 'Matxin Burdin' liburutegiaren kolaboratzaile bilakatuko dira, etekinak Euzko Etxearen baitango liburutegi honentzat izango baitira.
Gehiago irakurri...
2008/12/29
Gehiago irakurri...
2008/12/26

Urtero ospatzen du Euskararen Eguna Buenos Aireseko Euskara Eskola den Euskaltzaleak elkarteak. Euskararen Egunarekin batera urtearen bukaera dela eta jai berezi bat egin zuen joan den abenduaren 6an hiriburuko Mexico kalean dagoen erakunde honek. Jaian etxeko ikasle talde guztiek hartu zuten parte: abesbatzak, dantza taldeak, antzerki lantegiak eta euskara taldeek. Urteak pasatu ahala, euskara ikasleek prestatzen dituzten antzezlanak gero eta maila handiagoa erakusten dute eta aurten oso nabaria izan da: talde gehienek, bakoitzaren mailaren arabera, aurkeztu dituzte antzezlanak, urtean zehar ikasitakoa erakutsi, eta aldi berean une atsegina konpartituz lagun arteko giroan.
Gehiago irakurri...
2008/12/26

San Juango Euskal Etxea, Andeeetako mendilerroaren magaletatik, San Juango Euskal Dantza Taldearen lehen pausoak ilusio handiz bizitzen ari da, elkarteko kideek EuskalKultura.com-i jakinarazi diotenez. Azaroan sortu zen dantza taldea eta debuta euskal etxean egin ostean joan den abenduaren 6ean dantzaldia eskaini zuten Medano de Oro herrian. Taldeko kideak oso harro agertu dira euren ahalegin honekin euskal kultura zabaltzen laguntzeagatik.
Gehiago irakurri...
2008/12/25

Mundu osoko bazterretatik ari zaizkigu heltzen irakurleen gutun eta e-mailak bizi dugun sasoi hau ongien pasa eta opatuz denbora goxoak eman ditzagun gure familia eta lagunek inguratuta. Gehienak Argentinatik [munduko euskal komunitaterik handiena du, beste gainerako herrialdeek adina] eta Euskal Herritik bertatik, baina baita Australia, Uruguai, Txile, Estatu Batuak, Belgika, Alemania, Brasil, Espainia eta Mexiko bezalako herrialdeetatik ere. Guk geure zorion txartela ez dugu oraindik bidali, baina gaurtik hasita, eta bi zatitan, idatzi eta desio onak bidali dizkiguten lagunen aipua egingo dugu, iritsi zaizkigun ordenean.
Gehiago irakurri...
2008/12/24
Beste urte batez iritsi da Gabona, bihar Eguberria... Aukera ederra maite ditugunak bereziki gogoan hartu eta agiantza edo desiorik onenak bidaltzeko. Beste urtebete eta hemen segitzen dugu, irakurle. Urtebete emendatu diogu elkar ezagutuz daramagun denborari eta pozez ikusten dugu EuskalKultura.com-eko txokotik hazten doazela Euskal Herriari, munduko bazter guztietatik, bere seme-alabak eskaintzen ari zaizkion ekarpenak.
Gehiago irakurri...
2008/12/24

Vascosmexico elkartea Mexikoko euskaldunak eta euskaldunen ondorengoak batzen dituen elkarte bat da. Aurten taldeak Eguberrietarako proposamen oso berezia aurkeztu du: eurek diseinaturiko lauburu bat, mexikar bitxigile batek eta Oaxaca estatuko mixteko leinuko artisauek eginikoa. Lauburua Mexikoko zilarrez eta mixteken ehun tradizionalez eginda dago. Lehenengo aleak ziztu bizian saldu ziren eta orain, taldeko kideek eskatuta, gehiago egiten ari dira erosleen eskaria asetzeko asmoz. Lauburu hauetako bat erosi nahi duenak, Mexikon zein Euskal Herrian edo beste inon, e-mailez luza diezaioke eskabidea Vascosmexicori.
Gehiago irakurri...
2008/12/23

Eusko Ikaskuntzak, bere lan esparrua Euskal Herriko zazpi probintziak dituen erakunde historiko euskaltzaleak, bere 90 urteak ospatu zituen atzo Donostiako Aquariumean egin zen ekitaldi batekin. Ikuskizunak kantua, irudiak eta hitzak batu zituen, aktore eta musikariek gidatuta. Ekitaldian elkarteko egungo lehendakari den Xabier Retegik iragana eta geroa biltdu zituzten hitzak esan zituen, baita, bere kasuan despedidakoak ere, ez baita aste honetan bertan, ostiralean abenduak 26, egingo diren hauteskundeetara aurkeztuko. Lehendakaritzarako hautagai bakarra dago, Jose Maria Muñoa bazkidea.
Gehiago irakurri...