euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak Shanghaiko (Txina) Euskal Etxea onetsi du ofizialki

2008/12/31

Gehiago irakurri...


'Euskara Munduan' barnetegia Uruguain izango da aurrenekoz: urtarrilaren 19tik 30era Montevideon

2008/12/31

Aurten Arrecifeseko Euskal Etxean (Argentinan) egin zen nazioarteko barnetegiko ikasleak Euskara Munduan programaren ibilbidea oparoa izan da, euskal etxeetan euskara sustatzen eta Diasporako euskaldunen artean ikastaroen ardura hartu duten tokian-tokiko irakasleak trebatuz. Emaitzak oso onak izan direla ikusita, programa sustatzen duten HABEk (helduak euskaldundetzeko institutua) eta euskal etxe eta federazioek normalean Argentinan egin izan den udako barnetegia beste herrialdeetara zabaltzea erabaki dute eta aurten, lehen aldiz, Uruguaiko Montevideon egingo da. Hitzordua urtarrilaren 19tik 30era, eta bertan nazioarteko euskara irakasle talde bat bilduko da, egun horietan ikasle gisa aritzeko prest.

Gehiago irakurri...


Argentinako Udako Euskal Unibertsitateak ateak irekiko ditu datorren otsailean Buenos Airesen

2008/12/31

Euskal Echea Institutuaren egoitza Buenos Airesen Otsailaren 9tik 21era Udako Euskal Unibertsitatea egingo da Buenos Aireseko Euskal Echea Institutuan, Diasporako kide argentinar zein inguruko herrialdeetakoei zuzenduta. Ikastaroaren helburua ikasle hauei euskal kulturan sakontzekoauekra eman eta ondoren euren euskal etxeetan eta inguruko elkarteetan ikasi dutena zabal dezatela da. Ikastaroak bi aste iraungo ditu, eta lehenengoan sarrera orokor bat egingo da, bigarren astean edukietan sakonduz. Ikastaroa doakoa da eta izena emateko epea urtarrilaren 31ean bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Mexiko DFko Euskal Etxera ere iritsi zen Olentzero, mundu osoko haurrei egunotan egin dien bisitan

2008/12/31

Beste urte batez espektazio handia piztu zuen Olentzerok Mexiko DFko Euskal Etxera egin zuen bisitan. Eskerrak Juanjo Arrieta laguntzaile handia duen (argazkia M. Arrechea) Ez da tokirik munduan Olentzero joan ez denik egunotan, baldin eta aski ozen eta azkar gonbidatu badute. Gogor saiatzen da euskal ikazkina hitzordu guztietara heltzen, eta halaxe egin du baita ere Mexiko DFko Euskal Etxearen kasuan, azkeneko urteotan bere agendako ohitura saihestezina bilakatu baitzaio Mexikoko euskal haurrei bisita egitearena. Euskal Etxetik bertatik Maricarmen Arrecheak pozik dioskunez, "Olentzerok lur aztekak bisitatu ditu haurrei opariak utzi eta hastekotan den urte berriari buruz berri onak ekartzeko".

Gehiago irakurri...


Ayacuchoko EEko Kultur Batzordeak 2008aren balioespen baikorra egin du, aurreikuspenak bete dituela eta

2008/12/31

Nerea Grassi de Goicoechearen hitzaldiak azaroaren 14ean bildu zuen entzulegoa Argentinako Ayacucho herriko Euskal Odola elkarteko Kultur Batzordeak urtean zehar eginiko ekimenen balioespen baikorra egin du, 2008rako ezarri zituen helburuak bete dituelakoan, 'aurreikuspenak gaindituz' gainera, EuskalKultura.com-i zuzendaritzako kide den Fermina Mariezcurrenak azaldu dionez. Jarduerak lau ekimen nagusitan banatu ziren: 'La Hora del Cuento' (Ipuinaren ordua), haurtzaindegietako haurrentzat; 'Juegos tradicionales vascos' (Euskal jolas tradizionalak), herriko udaletxeak 'gizarte eta kirol interesdun ekimen' bezala aintzat hartu zuena; "Qué sé yo de los vascos" lehiaketa (Zer dakit nik euskaldunei buruz), 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat; eta Bahia Blancako Nerea Grassi de Goicoecheak eman zuen hitzaldia.

Gehiago irakurri...


FEVA eta NABO, munduan euskal etxe gehien biltzen duten federazioak, urtarrilean bilduko dira Argentinan

2008/12/31

Mary Gaztambide (ezk) eta Mariluz Artetxe, biak orduan NABO eta FEVAko lehendakari zirela, 2007ko otsailean Kaliforniako San Frantziskon (AEB) egin zen lehenengo bileran. Artetxek NABOren bilkura orokor batean hartu zuen parte (arg. EuskalKultura.com) Estatu Batuetako NABO, eta Argentinako FEVA euskal etxeen federazioak urtarrilaren 9tik 12ra bilduko dira Buenos Aires probintziako Mar del Plata herrian, erakunde bakoitzeko lehendakaria buru izango duten bi ordezkaritza medio. NABOko lehendakari Mary Gaztambide eta FEVAko lehendakari Felipe Eiheragibel buru dituzten bi delegazioekin batera, Eusko Jaurlaritzako Josu Legarreta izango da mahaiaren hirugarren hanka edo zangoa, Eusko Jaurlaritzaren izenean bertaratuko baita, elkarrekin munduko euskal etxeen bi heren baino gehiago biltzen dituzten bi erakundeon arteko bilerara.

Gehiago irakurri...


Euskaldunak Denak Bat elkarteak Arrecifeseko lagunak bildu zituen 2008 urteari Euskal Jai batekin agur egiteko

2008/12/31

Txiki Zaharrak dantza taldeak erakustaldia eman zuen (argazkia ArrecifesEE) Gorriz, berdez eta zuriz jantzi zen Arrecifeseko Lamadrid kalea joan den igandean. Han bertan, Euskaldunak Denak Bat elkartearen egoitzaren atarian, euskal etxeko kideek 2008 urteari agurra eman zioten. Herri osoak ikusi ahal izan zituen elkarteko talde desberdinek prestaturiko antzezlana, dantzak, Papá Noel eta Olentzero, eta, jakina, Euskal Herritik heldu berria den Maral taldearen kontzertua entzun.

Gehiago irakurri...


Chascomúseko Eusko Hazia taldeko dantzariak Urteko Azken Afarian bisitatu zuten Udal Zaharretxea

2008/12/31

Nor noren dantza irakasle? Urtean zehar bertako komunitatearen alde eta baitan egindako ekimen sortari amaiera ipintzeko, Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeko 'Eusko Hazia' dantzari taldeko gaztetxoek bisita egin zioten joan den astean, Gabon gau bezperan, herriko Udal Zaharretxeari, egoiliarrek eta gonbidatuek Urte Zahar gaueko afaria ospatzen ari zirela. Euskal dantzak, batetik, eta valtsak eta bestelako dultzemeneoak, bestetik, nagusitu ziren giro alai eta animazioz beterikoan.

Gehiago irakurri...


Gernika aldizkari digital errusiarrak Kirmen Uriberen 'Sekretua' narrazioa dakar elebitan: euskaraz eta errusieraz

2008/12/31

Kirmen Uribe idazlea 'Gernika' aldizkaria euskal hizkuntza eta kulturari buruzko komunikabide digitala da eta aurten eman ditu lehen pausuak. Hasiera guztiak zailak dira baina 'Gernika'-k bederatzigarren alea kalean du jada, abenduari dagokiona hain zuzen ere. Urteko azken ale honetanen 'Gernika'-ko lantaldeak besteak beste Kirmen Uribe idazle ondarroarraren testu bat dakarkigu --'Sekretua'-- euskaraz eta errusieraz. Horrezaz gain Bilboko Arte Ederretako Museoari buruzko informazioa edo 'txirlak marinel erara' errezeta ere badakar. Aldizkaria sustatzen duen taldeak Gabriel Aresti, Harkaitz Cano edo Uribe bera bezalako idazleen testuen liburu bat, elebitan, Errusian argitaratzeko asmoa du datorren urterako.

Gehiago irakurri...


1936 eta 1955a bitartean erbesteratu zirenen ondorengoek espainiar nazioalitatea eska dezakete

2008/12/30

Ilarak Buenos Aireseko Espainiako kontsulatuan, artxiboko irudi batean (argazkia F.Guastavin) Euskal Diasporak opari berezi batekin bukatuko du 2008 urtea, batzuek aspalditik espero zuen berri batekin: Oroimen Historikoaren Legeak dioenari jarraiki espainiar gobernuak espainiar nazionalitatea emango die 1936 eta 1955 bitartean erbesteratu zirenen ondorengoei eta Espainian jaiotakoen seme-alabei. Atzo bertan ireki zen eskabideak aurkezteko epea eta ordu gutxitan Buenos Aireseko Espainiako kontsulatuak gestioak egiteko 10.000 txanda eman zituen. Kuba, Mexiko, Txile eta Uruguaien ere neurriak harrera oso ona izan du. Eskabideak aurkezteko epea bi urtekoa da, 2010eko abenduaren 27a arte. Ondorengo artikuluan interesatua dagoenak inprimakiak non eskatu eta kontsulatuan txanda eskatzeko zer egin behar den azaltzen dugu.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia