2009/02/25

Buenos Aireseko San Telmo auzoak Sagardi jatetxearen inaugurazio ofiziala bizi izan zuen atzo, euskal komunitatearen ordezkaritza zabala bertaratu zelarik. Sagardi-San Telmo Bartzelonan, Madrilen eta Andorran, besteak beste, jatetxeak dituen euskal taberna kate bateko azken inaugurazioa da. Buenos Aires izan da kateak nazioartekotze prozesuan aukeratu duen lehen egoitza eta, nahiz eta jatetxeak ateak joan den abenduan ireki zituen, atzo egin zuten irekiera ofiziala.
Gehiago irakurri...
2009/02/25

[OHARRA 2009/02/26: azkenean badirudi lehenik Irigoienen Babilonia banatuko dela, martxoan, eta apirilean Barandiaranen Euskal Mitologia, Euskaldunatik jakin arazi zaigunez] Euskalduna klubak martxa onean darrai bazkide berriak biltzen, Argentinako irakurleei euskal literatura era erraz eta jarraian helarazteko helburua duen ekimen honetan. Harpidetzeko epea irekita dago oraindik, baina Euskalduna abian jarri da jada eta datozen hilabeteetan banatuko dituzten liburuen berri eman dute: martxoan Jose Miguel Barandiaran etnografoaren lan klasiko batekin hasiko dira, 'Mitología vasca' (Euskal Mitologia) liburuarekin. Hurrengoak Joan Mari Irigoienen 'Babilonia' elaberria eta Xabier Peñalverren 'Orígenes', euskal aurrehistoriari buruzko lanak izango dira.
Gehiago irakurri...
2009/02/24

Euskal literaturak erakusleiho bikaina izango du martxoan Parisen, Salon de Livre izeneko liburu azokan, han izango dira hiru euskal argitaletxe: Elkar, Maiatz eta Gatuzain. Martxoaren 13tik 15era izango da, eta horrez gain Maiatzeko editore Luzien Etxezaharretak mintzaldi bat emango du. Eskual Etxeak ere literatur ekitaldiekin bat egin nahi izan du eta Itxaro Borda idazlea gonbidatu du bere poemen irakurraldi bat egitera. Comptoir des Arts kafean izango da, martxoaren 14ean.
Gehiago irakurri...
2009/02/24

Euskaltzaleak elkartea Buenos Airesen euskara irakasteko helburuarekin sortu zen orain dela 65 urte, 1944an, eta urtez urte ekinean jarraitu dute talde honetako bazkideek, euren ahalegin eta engaiamenduari esker Argentinako hiriburuan nahi duenak euskara ikasteko aukera izan dezan ziurtatuz. Lan horri jarraituz, elkarteak aurtengo ikastaroetarako deialdia egin du eta aurten gainera, oinarrizko Euskara eta Euskal Kultura Lantegi berri bat ere eskainiko du. Ikastaroak martxoaren 9an hasiko dira.
Gehiago irakurri...
2009/02/23

Zoritxarrez, gerta zitekeen berria, zinez lazgarria izanagatik, gertatu da: Sebastian Moustirats tipia, bi urte ere ez zituen haurño euskal amerikarra, joan den asteburuan zendu da Standford-en, erietxean, ia bizitza honetan sartu gabe, Wiskott-Aldrich sindromea (WAS) zeukala eta egoera horretatik ateratzeko behar zuen hezurmuin bateragarria aurkitu gabe. Hezurmuin transplantea zen bizitzeko bere irtenbide bakarra, baina kanpainak Ameriketan zein Euskal Herrian egin arren, ez da posible izan hezurmuin bateragarri bat garaiz topatzea, eta Sebastian tipia joan den larunbatean hil da, 20 hilabete baizik ez zituela, bere gurasoen besoetan.
Gehiago irakurri...
2009/02/23

Ayacuchoko Eusko Odola elkartea zorioneko dago: egun hauetan 500 bazkideen kopurua gainditzea lortu du eta, gainera, herriko artistak sustatzeko egiten ari den ekitaldietan erantzun oso egokia jasotzen ari da. Horren adibide ona da joan den otsailaren 15ean Fabian Veloz Ayacuchoko baritonoak eman zuen kontzertuaren arrakasta: euskal etxearen egoitza jendez lepo egon zen eta 50 pertsona inguruk kalean gelditu behar izan zuten lekurik ez zegoelako. Velozekin batera Veronica Julio sopranoa eta Diulio Smiriglia tenorea aritu ziren, maila handiko emanaldian, eta ekitaldiaren arrakasta dela eta datozen hilabeteetan kontzertu berri bat emango dutela iragarri dute.
Gehiago irakurri...
2009/02/23

Duela urte bete baino gehixeago ireki zituen ateak Hanburgoko Donostia jatetxeak, Vivi Valin donostiarraren eskutik. Valinek euskal gastronomia eta, zergatik ez, euskal izpirituaren zatitxo bat ekarri nahi izan ditu hiri alemaniarrera abentura honekin. 'Jatetxea euskal etxe txiki bat bezala izatea nahi dugu, Hanburgoko euskaldunei eta euskal gastronomia maite duten alemaniarrei biltzeko leku bat emanez', azaltzen du Vivik. Eta alemaniar euskaltzaleak, ez pentsa, ez dira gutxi. 'Adibidez, bada hemen urtero urtero Donostiara danborrada jotzera joaten den alemaniar talde bat', ziurtatzen du Valinek.
Gehiago irakurri...
2009/02/20

Bartzelonako Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Zinemaldiak laugarren edizio honetan euskal zinemaren erakusleiho izatetik zentro sustatzaile izaterainoko pausoa ematea nahi izan du, eta asmo horrekin laburmetrai lehiaketa deitu du. Lehiaketa, baina, berezia da, zinea eta bertsoa uztartzen baititu. Andoni Egañak jarritako lau errimatan oinarrituta egin beharko dituzte partehartzaileek laburmetraiak. Irabazleen lanak euskal etxearen webgunean eta Euskal Herriko eta Kataluniako kultur zirkuitoetan izango dira ikusgai.
Gehiago irakurri...
2009/02/20

2009ko ikasturtea zabaldu behar duen une honetan, Argentinako hiriburuko Alkartasuna Abesbatzak gonbite berezia luzatu die gizon eta emakume, mutiko eta neskato kantuzaleei, elkarteak datorren astean hasiko dituen entsaio edo errepiketako batera hurbildu eta, bertako dinamika gustukoa badute, elkartera partaidetu daitezen. Ez da kuotarik ordaindu behar, euskal, argentinar eta garai diferentetako musika kantatzen dute, eta entsaioak astelehen eta ostiraletan egiten dira Buenos Aires hiriko Club Vasco Argentino Gure Echea delakoan.
Gehiago irakurri...
2009/02/20
Gehiago irakurri...