euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek webgunea berritu du eta bertako Korrikan parte hartzeko deia egin

2009/03/27

Euskaltzaleak-ek Buenos Airesen antolatzen duen Korrika, euskal kultur jokoz-eta, artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com) Buenos Airesko Euskaltzaleak elkarteak erabat berritu du bere webgunea. Euskararekiko engaiamendu irmoa duen erakundea izanik, aurrerantzean www.euskaltzaleak.org.ar gaztelaniaz zein euskaraz irakurri ahal izango da. Orrialdea medio euskaltegiaren barruko ekimen eta hitzorduak era zuzen eta erosoan eskuratu eta elkartearekiko harremana erraztuko dira. Webguneak, hasteko, asteburu honetan bertan, esan nahi baita gaur ostiralez Buenos Airesen Korrika dela-eta antolatutako ekitaldietarako deia egiten du, nahi duenak Mexiko 1880-eko egoitzan egingo diren kultur joko eta animazioetan parte har dezan.

Gehiago irakurri...


Euskarabidea eta Cervantes Institutuaren hitzarmena euskara eta euskal kultura atzerrian sustatzeko

2009/03/26

Hitzarmena sinatu dute Euskarabideak eta Cervantes Institutuak euskara eta euskal kultura azken honen ordezkaritzen bidez erakusteko Espainiako estatutik kanpo Xabier Azanza Arbizu Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak eta Carmen Caffarel Serra Cervantes Institutuko zuzendariak lankidetza hitzarmena sinatu dute joan den martxoaren 20ean bi erakundeen arteko lankidetza-esparrua ezartzeko eta euskara eta euskal kultura atzerrian sustatzeko Cervantes Institutuko ikastegi sarearen bitartez. Hitzarmena medio, argitalpenak elkarri trukatuko dizkiote bi erakundeek eta Cervantes Institutuko erabiltzaileek Euskarabidearen Mediatekan elektronikoki sartzeko aukera izanen dute mundu osoan eta, hartara, euskalkien gaineko ikus-entzunezko dokumentu-funtsa kontsultatzen ahalko dute Cervantes Institutuaren egoitzetatik, eman du aditzera Nafarroako Gobernuak.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Chascomuseko EEak; Maria Laura Eguren presidente berrautatua

2009/03/26

Zingirako Euskaldunakeko gazteak euskararen aldeko ekitaldi batean (argazkia ChascomusEE) Zingirako Euskaldunak, Chascomuseko euskal etxeak 2009-2011 tarterako zuzendaritza batzordea aukeratu zuen joan den martxoaren 21ean. Orain artean agintean izandako taldearen lanarekin gustora daude antza elkarteko kideak, eta zuzendaritzako askok kargua errepikatuko dute. Horietako bat izango da Maria Laura Eguren, elkarteko presidentea. Bestalde, elkarteak asteburu honetan Eusko Hazia taldeko dantzariek Cañuelaseko euskal elkarteak antolatzen duen Dantzarien Topaketan parte hartuko duela iragarri du.

Gehiago irakurri...


Gaur abiatuko da Tuteratik Korrika 16, Euskal Herrian eta Diasporan barrena euskararen aldeko mezua zabalduz

2009/03/26

Korrika 16ren kartela Gaur arratsaldeko 17:30tan aterako da Tuteratik, Nafarroatik, Korrika 16, AEK-ko euskaltegiek antolatzen duten euskararen aldeko lasterketa herrikoia. Apirilaren 5a bitartean lasterketak Euskal Herriko herri eta bazter ia guztiak igaroko ditu, Gasteizen bukatu arte. Bidean 'Ongi etorri!' leloa eramango dute korrikalariek, euskara ikasi eta euskal kulturaren mundura gerturatzeko ahalegina egiten duten ikasle, etorkin eta Diasporako kideei omenaldia eginez. Eta ohi bezala Diasporan ere euskaldunek Korrika ospatuko dute: Montevideon, Londresen, Mexikon, Buenos Aires, Madrilen, Bartzelonan, Shanghaien...

Gehiago irakurri...


Maite Bilbao, argentinar euskalduna: «Argentinan askok euskara zertarako behar dugun galdetzen digute»

2009/03/25

Maite Bilbao, Hernanin bizi den Necocheako euskalduna (argazkia GariGaraialde/ArgazkiPress/Berria) Hernanin bizi da Maite Bilbao. Argentinako Necochean jaio eta hazia, familiako eta bertako euskal etxeko euskal giroek kulunkaturik bizi izan zen, 1997an, gazte-gazterik Euskal Herrira etorri eta Necochean ikasten hasitako euskara Lazkaoko barnetegian hobetzea erabaki zuenean, Biologia karrera amaiturik. Anaia ere Hernanin dauka orain, eta beste anaia eta familia Necochean, euskal etxean buru belarri, argentinar eta euskaldun. Hernaniko AEKn euskara irakasle da Maite. Honako elkarrizketa eman du argitara gaurko Berria egunkariak, Korrika bihar hasiko dela-eta.

Gehiago irakurri...


Boiseko Oinkari taldeko dantzariek Idaho Stampede saskibaloi taldearen Euskal Gauan parte hartu zuten

2009/03/25

Boiseko Ikastolako umeek jokalariak agurtu zituzten kantxara atera zirenean (argazkia EITB) NBAko animatzaile famatuak izango balira bezala, baina euskal ikutu garbiarekin, joan den martxoaren 19an Boiseko Oinkari dantza taldeko kideek emanaldi berezia egin zuten Idaho Stampede taldearen partidan. Emanaldia Euskal Gaua izeneko ekitaldi berezi baten barruan egin zuten, saskibaloi taldeak eta hiriko euskal elkarteek antolatuta. Sarrerekin bildu zen diruaren zati bat euskal elkarte horiek finantzatzeko erabiliko da. Stampede taldea NBA Development League delako ligako --NBAk antolatzen duen garapen liga bat-- iazko txapeldunak da.

Gehiago irakurri...


Sergio Recarte Lapridako Arturo Campion Euskal Ikasguneko partaide onartu du elkarte horrek

2009/03/25

Arturo Campion Ikasguneko kideetako batzuk artxiboko argazkian

Gehiago irakurri...


Donostiak gastronomi zientzia fakultate aitzindari bat izango dute 2011an: Basque Culinary Center-a

2009/03/25

Euskal sukaldari nagusiak eta arduradun politikoak proiektuaren aurkezpenean Aste honetan aurkeztu dute Donostian Basque Culinary Center proiektua, Europan egiten den bigarrena izango den gastronomia zientzien fakultatea (Italiako Piamonten dago lehena). Zentru berriak 2011. urtean irekiko ditu ateak eta bi arlo izango ditu: alde batetik ikerketa gunea bat eta bestetik fakultatea bera. Donostiako Miramon Parke Teknologikoan egongo da. Euskal Herriko sukaldari nagusiek babesa eman diote proiektuari eta arduradunek ekimen honek Euskal Herria 'nazioarteko goi mailako sukaldaritzaren meka' bihurtuko duela uste dute.

Gehiago irakurri...


Sandra Ott Nevadako CBSko irakasleak AEBetako Giza Zientzien Fondo Nazionaleko beka bat jaso du

2009/03/24

Sandra Ott irakaslea (argazkia Jean Dixon /Nevada News) Sandra Ott ikerlariak, Nevadako Unibersitateko Center for Basque Studies-eko irakasleak, 6.000 dolarretako dirulaguntza jaso du National Endowment for the Humanities erakundeak emandako beka bati esker. Ott euskal kulturan eta euskaldunek Frantzia, Espainia eta Alemaniarekin 1930 eta 1940 artean izan zuten harremanetan aditua da. Beka honi esker bi hilabete oso erabili ahal izango ditu bere azken ikerketa prestatzen. 'Unibertsitatearen ordezkari izateaz oso harro nago', azaldu dio Ott-ek Nevada News aldizkariari. 'Sari hau jasotzeak asko pozten nau eta onena ematen jarraituko dut nire ikerketak eta unibertsitateko argitalpenak garatu ahal izateko'.

Gehiago irakurri...


Juan Alberto Gobbi diputatuak bisita egin zion Chascomuseko Zingirako Euskaldunak elkarteari

2009/03/24

Gobbi diputatua, zutik eta zuriz jantzita, euskal etxeko kideekin (argazkia ChascomusEE) Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzian, Juan Alberto Gobbi diputatuaren bisita jaso zuen joan den martxoaren 13an. Gobbi medio dirulaguntza bat eman zitzaon euskal-argentinar elkarteari eta euskal etxeko instalazioak ikusteko interesa zeukan. Elkarteko Zuzendaritzak eta talde desberdinek (dantzariak, bazkideak) egin zioten harrera; bildutakoak datozen hilabeteetan Zingirako Euskaldunakek eskainiko dituen jarduera eta ekitaldiei buruz mintzatu ziren.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia