euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Northern Nevada International Center-ek saria eman dio Carmelo Urza USACeko zuzendariari

2009/04/29

NNICren X. Urteroko Gala Globaleko ikuspegia (argazkia Nnic.org)

Gehiago irakurri...


Alta Gracia hiria izan da Argentinako Barrandeguy familiak bere V. topaketa egiteko hautatutako tokia

2009/04/29

Taldearen argazkia. Hogeita bi Barrandeguy lehengusu bertaratu ziren eta eurekin batera Maria Elena Barrandeguy (izeba edo ama) eta familiako beste zenbait kide Lehenengo lau bileretara, XIX. mende hasieran Urruña herri lapurtarrean jaio ziren Ignacio Barrandeguy eta Bernarda Urruspuru senar-emazteen ondorengo argentinar guztiak izan ziren deituak. Are gehiago, Txile eta Uruguaitik ere bidaiatu zen lagun bat baino gehiago ahaideekin elkartzera. Aurtengo bostgarren elkarretaratze honek, ordea, helburu apalagoa izan du eta lerroetako bat bildu du soilik: Jose Barrandeguyren bilobena. Guztien buru, 92 urterekin, María Elena Barrandeguy, bizirik gelditzen den Jose-ren alaba bakarra. Nola lotzen den arbolarekin? Maria Elena, Joseren alaba; Jose, Martinen semea; Martin, Pedroren semea; eta Pedro, Urruñan gelditu ziren Ignacio eta Bernardarena. Jaia Cordoba probintziako Alta Gracia hirian izan zen, Estancia los Molles-en hain zuzen.

Gehiago irakurri...


Txerri-gripeak Mexikoko euskal komunitatea ere eragin du eta bertan behera utzi arazi du Baztango Eguna

2009/04/28

Gainerako populazioak bezala, komunitate euskal mexikarrak ere neurri batean bere ohiko bizia aldatu eta bertan behera utzi behar izan ditu hainbat gauza prebentzio gisa. Esaterako, urteroko Baztango Eguna, ostiral honetan zena, erabat suspenditu da. Egoera gero eta larriagoa agertzen ari da Mexikon txerri-gripeari dagokionez. Hildakoen kopurua igotzen doala, agintariek hainbat neurri hartu dituzte eritasuna zabal ez dadin, horien artean eskolak bertan behera utzi eta ikasleak etxean egon arazten, eta jende pilaketak ekiditen. Neurri horien artean, Mexikoko Euskal Etxea bera ixtekotan da eta, bistan da, bertan behera utzia du urtero bezala Maiatzaren lehenerako --ostiral honetarako--, bertan deitua zuen Baztango Eguna. Interneten ere kezka eta galderak pilatzen doaz Mexikoko euskaldunen topaleku den VascosMexico zerrendan.

Gehiago irakurri...


Euskal zinea Uruguaien: 'La Buena Vida' eta 'Ander' zinemaldi zirkuituan oihartzun ona izaten ari dira

2009/04/28

Euskadiko Filmategia eta Cinemateca Uruguaya-ren arteko hitzarmen sinadura: ezkerretik eskubira Gurutz Larrañaga, Mikel Arregi and Manuel Martínez Carril Euskal Herrian egiten den zinema Uruguaiko ikusleen interesa pizten ari da eta azken asteetan bi euskal produkzio --'La Buena Nueva' eta 'Ander'-- izan dira ikusgai herrialde honetako zinemaldietan. 'Ander' filmeak, gainera, Zuzendari, Pelikula eta Aktore Onenaren sariak jaso ditu Punta del Esten. Horrez gain, joan den apirilaren 6ean, Euskadiko Filmategiak eta Cinemateca Uruguaya-k lankidetza hitzarmena sinatu zuten, Montevideoko Euskal Erria elkartea partaide.

Gehiago irakurri...


Zingirako Euskaldunak-ek Gernikako biktimak gogoratu eta Maialen Azkue irakasleari ongi etorria egin zion

2009/04/28

Maialen Azkue irakaslea (erdian, eserita) Zingirako Euskaldunakeko gazteekin (argazkia ChascomusEE) Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, kultur ekitaldi ugari egiten darrai eta apirila hilabete bizi-bizia izan da bertan. Hasteko, 10ean elkarteak Maialen Azkue euskara irakaslea hartu zuen. Azkue zizurkildarra da eta aurten La Platako Unibertsitatean Euskara eta Euskal Kultura lektoregoaz arduratzen da. Hilaren 18an, bestalde, elkarteko euskal dantza klaseak abian jarri ziren eta azkenik joan den larunbatean, apirilaren 25ean, euskal etxeak Gernikako bonbardaketaren biktimak gogoan izan zituen ekitaldi hunkigarrian.

Gehiago irakurri...


Hasia da joan den ostiral iluntzean euskal programa Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokaren baitan

2009/04/27

Euskal standaren zati bateko ikuspegia Buenos Airesko 35. Nazioarteko Liburu Azokaren baitan (argazkia EuskalKultura.com) FEVAk eta Juan de Garay Fundazioak elkarrekin antolatutako euskal standa bisitatzearekin batera, Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokara hurbiltzen direnek badaukate euskal kulturarekin lotuta dauden bestelako jardueretan parte hartzeko aukera. Joan den ostiralean hasi ziren, hain zuzen ere, Azokako programaren baitan, euskal ekitaldiak, Jorge Luis Borges aretoan, hiriburu argentinarreko Lagun Onak abesbatzak, Ruper Ordorika abeslariak eta Buenos Aires bertako 'Accion Vasca eta Emakume Abertzale Batza'ko dantza taldekoak eskainitako ikuskizun berezi batez. Hona bertan hartutako argazki eta bideo selekzioa.

Gehiago irakurri...


Euskaltzaleak-ek eratutako kontzertu batekin hasi zuen Ruper Ordorikak Argentina eta Uruguaiko itzulia

2009/04/27

Ruper Ordorika eta Dani Perez gitarrajolea 'Plaza Defensa' Kultura Etxean, Buenos Airesen, joan den ostegunean, hiriburu argentinarreko Euskaltzaleak elkarteak antolatutako ekitaldian (argazkia EuskalKultura.com) Buenos Airesko Euskaltzaleak erakundeak antolatutako kontzertu batekin eman zion hasiera joan den ostegunean kantari oñatiarrak Argentinan eta Uruguain egingo duen itzulia. Emanaldian Jose Angel Irigarai olerkariak ere hartu zuen parte ‘Siete poetas vascos’ liburutik poema batzuk irakurriz. Ehun eta berrogei bat lagun bildu ziren ‘Plaza Defensa’ Kultura Aretoan Euskal Herriko musikaz eta literaturaz gozatzeko. Kontzertuaren ondoren, artistak eta ikusleak Euskaltzaleak-en egoitzara abiatu ziren elkarrekin afaltzera. Ekitaldiko argazkiak eta bideo bat ekarri ditugu hona.

Gehiago irakurri...


Bertako bost ikasle medio, euskara partaide BSUko Graduatuaurreko Ikerketa Beka Konferentzian, Boisen

2009/04/27

Goitik ezkerretik hasita, Chris Etcheberry, Itxaso Cayero, Jon Criswell, Cody Beaudreau, Chris Bieter eta Jose Luis Egiluz; beheko lerroan, makurtuta, John Cortabitarte, Nere Lete, Megan Otteman, Xole Flores-Uranga, Josu Zubizarreta eta Alberto Santana. Euskara, lehenengo aldiz eta gure hizkuntza ikasten ari diren bost ikasleren bidez, partaide izan da Idahoko 'Boise State University'k (BSU) antolatutako 'Undergratuate Research and Scholarship' (Graduatuazpiko Ikerketa eta Beka) Konferentzian, joan den apirilaren 20an. Bertako Hizkuntza Saileko ikasleak bete-betean partaide, euskaraz gain, frantsesez, gazteleraz, alemanez, txineraz eta japonieraz aritu dira bertaratutakoak. Cody, Jon, John, Itxaso eta Chris dira bost euskara ikasle estatubatuar hauen izenak, eta Nere Lete --duela hogeita bost urtetik gora AEBetan bizi den filologo errenteriarra-- euren irakaslea BSUn.

Gehiago irakurri...


Euskal Herrian 863.000 euskal hiztun daude, Eusko Jaurlaritzaren IV. Mapa Soziolinguistikoaren arabera

2009/04/24

IV. Mapa Soziolinguistikoaren aurkezpena. Gaur goizean azaldu denez, Euskal Herrian 863.840 dira biztanle euskaldunak eta horietarik 755.640 Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan bizi dira. Eusko Jaurlaritzak IV. Mapa Soziolinguistikoaren datuak plazaratu ditu gaur goizean. Mapa honek Euskal Autonomi Erkidegoko datuak jasotzen ditu gehienbat (kasu honetan, 2006ean IV. Inkesta Soziolinguistikorako bildu ziren datuetan oinarrituta). Nahiz eta datuak EAEkoak izan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa), Miren Azkarate Kultur Sailburuak aurkezpenean azpimarratu duen datu bat Euskal Herri osoko euskal hiztunen kopurua izan da: 863.000, horietatik 755.640 Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.

Gehiago irakurri...


Udalbide/Udalbiltza-ko ordezkariak Argentina eta Uruguaiko euskal etxeetan bisitan maiatzaren 9ra arte

2009/04/24

Ramuntxo Camblong makearra (Angelun bizi) eta Bixente Arozena arantzarra, Udalbide/Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeko kideak (argazkia EuskalKultura.com) Udalbide eta Udalbiltzaren bisita joan den asteazkenean hasi zen, euskal erakunde nazional horretako Zuzendaritza Batzordeko kide Bixente Arozena Buenos Airesera heldu zelarik, FEVAko agintariak anfitrioi. Bidaiaren helburua, Argentina eta Uruguaiko euskal etxe eta komunitateekin kontaktatzea, eta besteak beste Udalbidek lagundu duen Xamar-en 'Vascos' liburuaren gaztelaniazko aurkezpenetan parte hartzea, Buenos Airesko Liburu Azokan hasteko, eta Rio de la Platako herrialdeetako hainbat euskal etxeetan ondoren. Udalbideko bigarren kidea, Ramuntxo Camblong lapurtarra, igandean heldu da seguruenik, azkeneko egunotan osasun oztopo bat gainditu ostean. Maiatzaren 9ra arte Buenos Aires eta Montevideon eta beste hamaika herri argentinarretan barrena ibiliko dira Arozena eta Camblong.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia