euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza Batzordea berritu du Buenos Aireseko Laurak Bat-ek: Jose Maria Landa, lehendakari

2009/05/25

Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxearen sarrera (argazkia EuskalKultura.com) Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeak, munduko euskal etxeen arteko zaharrenak, Zuzendaritza berritu du Ohiko Biltzar Orokorrean. Agintealdi berria hasiko duen Zuzendaritza Batzordeak Jose Maria Landa izango du lehendakari, eta berarekin batera arituko dira batzordekide Maria Arantzazu Anitua, lehendakariorde; Maria Arantzazu Goicoa, idazkari; Eduardo Lizaso, idazkariorde; Maria Teresa Anitua, diruzain; eta Maria teresa Barquin, diruzainorde, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Alberto Sarramonek Argentinako euskal presentziari buruzko hitzaldia eman zuen Zingirako Euskaldunak-en

2009/05/25

Alberto Sarramone (eskubian) Cesar Arrondo irakaslearekin Zingirako Euskaldunak Euskal Etxean (argazkia ChascomusEE) Joan den maiatzaren 16ean Zingirako Euskaldunak Euskal Etxean, Chascomusen, Alberto Sarramone idazle eta ikerlariak eman zuen hitzaldiak jakinmin handia sortu zuen. Sarramonek 'Euskal aztarna Argentinan' gaia izan zuen hizpide eta bere hitzak interes handiarekin entzun zituzten bertara bildu ziren lagunek. Chascomus hirira egin zuen bisitan Sarramonek hainbat komunikabideekin elkarrizketak egin zituen eta Liliana Denot Intendenteak Udal Jauregian harrera egin zion.

Gehiago irakurri...


Euskal Mata-Haria: Marga d'Andurain kondesaren istorio zirraragarria 'Gatibu Arabian' liburuan

2009/05/25

Marga d'Andurain eta bere seme Jacques Egipton (argazkia 'Gatibu Arabian') 'Palmirako erregina', 'basamortuko Mata-Haria', 'Arabiako Lawrence-en maitalea', horietxek dira bere garaian Marga d'Anduraini bota zizkiotenak , emakume aske eta abenturazale hau definitu nahian. Berak baina, ez zuen besteen iritziek bere bizitza molda zezaten utzi. Baionan jaioa 1893an, Pierre D'Andurain lehengusuarekin ezkondu zen. Sirian Palmiran Zenobia Hotelaren jabe izan zen, ingelesen espioia eta Mekan sartzen zen lehen emakumea izaten saiatzeagatik harrikatuta hiltzeko arriskuan egon zen. Orain, gaztelaniaz idazten duen Cristina Morató kazetari katalanak bere azken lana eskaini dio: 'Gatibu Arabian. Marga d'Andurain kondesa, espioi eta Ekialde Hurbilean abenturazalearen bizi harrigarria' ('Cautiva en Arabia. La extraordinaria vida de la condesa Marga d'Andurain, espía y aventurera en Oriente Próximo', Plaza & Janés argitaletxea).

Gehiago irakurri...


Hasia da AEBetan udazkeneraino luzatuko den euskal piknik eta festen sasoina; NABO, uztailean Renon

2009/05/23

Asteburu honetan Kaliforniako Bakersfield-en eginen den euskal festa eta piknikeko afixa, Jean-Pierre Igoa diseinatzaile euskal amerikarrak egina Urtero bezala, maiatzarekin bat hasia da aurten ere Estatu Batuetan, euskal piknik eta festen sasoina. Fresnoko (Kalifornia) festek zabaldu ohi dute urtero, gehienbat udan gertatzen diren euskal-estatubatuar ospakizunen egutegia, Los Banosekoekin eta Bakersfield-ekoekin segitzeko, guztiak maiatzean. Hitzorduetan behinena NABOren Biltzar edo Komentzioarekin bat egiten dena da, aurten Renon izango delarik, uztailaren 24-26an, bertako Zazpiak Bat Euskal Etxeak eta Nevadako Unibertsitateko Euskal Mintegiak antolatuta [emango dugu aurrerago honen berri bereziturik]. Artikulu honetan, AEBetako 2009ko euskal festa nagusien berri.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Argentinan Juningo Euskal Etxeak; Hugo Andiazabal lehendakari

2009/05/22

Juningo Arbola Bat Euskal Etxearen logoa Juningo Arbola Bat Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, Zuzendaritza berritu du Ohiko Biltzar Orokorrean. Agintealdi berria hasiko duen Zuzendaritza Batzordeak Hugo Andiazabal ekarri du berriz ere lehendakaritzara. Berarekin batera arituko dira batzordekide Daniel Oscar Sarobe, lehendakariorde lehena; Mario Esnaola, lehendakari bigarrena; Jorge Cammarata Indacoechea, idazkaria; Andrés Sarobe, idazkariordea; Olando Dupuy Beristaín, diruzaina; eta Jorge Girolami Armendariz, diruzainordea, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Iñaki Esnal, Santiagoko Abesbatza: "Nola leike Txiletik etorri eta euskaraz kantatzea?" esaten digute

2009/05/22

Ezkerrean Iñaki Esnal, eskuinean Fernando Zubia, artxiboko argazki batean, abesbatzak erabili ohi duen euskal jantzi tradizionalarekin Santiagoko Euzko Etxeko Abesbatza Euskal Herrian da egunotan, bere 70. urteurrena dela eta bira egiten. Taldea Gernikan, Arantzazun, Gasteizen, Baionan eta Altsasun izan da egunotan. Bihar Bermeon izango dira. Taldekide askorentzat aspaldiko ametsa zen Euskal Herrira etortzea eta harrera oso ona izaten ari direla azpimarratzen dute. Are gehiago, 'zoratzen' omen dabiltza. '91 urte dituen taldeko kide bat orain dela 30 urte arreba ikusi gabe zegoen eta Plentzian bat egin zutenean denak negar batean bukatu genuen. Oso hunkigarria ari da izaten bidaia', azaltzen du taldeko kide Iñaki Esnalek.

Gehiago irakurri...


Mexikoko baztandarrak Baztango Eguneko jaian bildu dira aurten ere, A gripearen arazoak gaindituta

2009/05/22

Poza eta umore ona 2009ko Baztango Egunean nagusi (argazkiak M.Arrechea) Azkenean joan den asteburuan izan da. Aurten ere Mexikoko baztandar komunitatea DFko Euskal Etxean bildu zen bailara nafarraren eguna ospatzeko. Aurten jaia bi asteko atzerapenarekin egin behar izan dute, A gripeak Mexikon sortutako arazoak direla eta. Horiek gaindituta, baztandarrak eta baztandarren lagunak --asko dira hauek ere-- bat egin zuten janari on, musika eta giro alaiaz gozatuz..

Gehiago irakurri...


Orain dela 70 urte Isidro Langarak debuta egin zuen Argentinan, River Plate taldeari lau gol eginez

2009/05/21

Isidro Langara Galarraga San Lorenzon jokatzen zueneko garaian; taldeko goleatzaile nagusietakoa bihurtu zen Aste honetako Argentinako kirol prentsak euskal protagonista duen efemeridea jasotzen du: 1939ko maiatzaren 21ean Isidro Langara gipuzkoarrak debuta egiten zuen San Lorenzo taldearekin eta lau gol sartu zizkion River Plate-i. Langara Euskadiko futbol selekzioko jokalaria izana zen eta altxamendu frankistaren ostean euskal konbinatuak Kuba eta Mexikora egin zuen biran parte hartu zuen. Mexikotik San Lorenzora joan zen eta Argentinako futbolean hasi zen. 121 partidatan 110 gol sartu zituen eta San Lorenzoko goleatzaile historikoetako bat bihurtu zen. Jarraian Yahoo-Argentinatik jaso dugun Telam agentziako nota itzuli eta jasotzen dugu. Juan Carlos Larrartek sinatzen du.

Gehiago irakurri...


“Euskal Herria herri askea balitz ez litzateke hain garrantzizkoa diasporaren afera, baina ez da kasua”

2009/05/21

Jose Angel Irigaray, Buenos Airesko Liburu Azokan. Bere ondoan, Gabriela Mendia FEVAko idazkaria eta Felipe Eiheragibel, FEVAko lehendakaria (argazkia EuskalKultura.com) Buenos Airesen elkarrizketatu du EuskalKultura.com-ek Jose Angel Irigaray, Pamiela argitaletxearen eskutik 'Siete poetas vascos' (Zazpi poeta euskaldun) liburua aurkezteko lehenengoz Argentina eta Uruguaira ekarri duen bisitaldiaren hondarrean. Euskal Herrian baino lehen aurkeztu du poeta nafarrak, berak koordinatu duen titulu hau hiriburu argentinarreko Liburu Azokan eta bi herrialdeotako zenbait euskal etxetan. Diasporaz eta bidaia honetan bizi izan dituen eskarmentu eta ikaspenez aritu da Argentinako geure korrespontsalarekin. “Euskal Herria herri aske bat izanen balitz seguraski ez litzateke hain garrantzizkoa izanen diasporaren afera. Baina ez da kasua” esan dio, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Candida Dominguez: bizitza osoan gogor lan da lan ibili ondoren Tres Arroyoseko Euskal Etxeak ohoratua

2009/05/21

Candida Dominguez, 'Ondare Tresarroyostarra' da dagoeneko, izen horretako saria errezibitu ostean Euskal Etxeak komunitate osoaren izenean emanik (argazkia LaVozdelPueblo) Ez da emakume ospetsua eta ez da orain arte inoiz egunkarietan atera. Ezagutzen dutenek dute famatzen eta pertsona langilea, ondradua eta hurkoei laguntzen diena izatea dira --eta izan dira bere bizitza osoan-- bere aurkezpen txartela. Dituen 79 urtetan, Tres Arroyos bere herriko Euskal Etxeak ohoratu eta komunitateari eskaini dion lana eskertu dio, beste bost herritarrekin batera, 'Patrimonio Tresarroyense' izeneko sarien seigarren edizioan, maiatzaren 9an, zegokionean EuskalKultura.com-ek iragarri zuen bezala. Candida Dominguez du izena eta herri argentinar horretako La Voz del Pueblo egunkariak elkarrizketatu du jarraian bildu eta laburtzen dugun artikuluan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia