euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diego Tellechea lehendakari hautatua Villegasko EEan; 'Euskaldunen ordua'ren saio berria gaur ostiralez

2009/05/29

Nekane Olazar (irudian) zuzendari duen General Villegasko 'La hora de los vascos' irratsaioa, ostegunero aireratzen da, bertako FM Infinita 89.7 MHZ irratian, arratsaldeko lauetatik bostak arte, tenore argentinarra (argazkia EuskalKultura.com) 'Euskaldunen ordua' da astero Nekane Olazar-ek Buenos Aires probintzia argentinarreko General Villegas herritik aireratzen duen ordubeteko euskal irratsaioaren izena. Ostiral arratsaldero, lauetatik bostetara, euskal argentinar gizataldeko kide dinamiko honek mikroa hartu eta inguruko euskaldun eta ez euskaldunei zuzentzen zaie Euskal Herriaz, euskal kulturaz eta euskal errealitateko hainbat alderdi aipatuz. Joan den astean, esaterako, egungotasunak agintzen zuen, eta 'Villegasko Euskaldunak' Euskal Etxean egun batzuk lehenago izaniko hauteskundeez mintzatu zitzaien, programara ekarri zuelarik Diego Tellechea, elkarteko lehendakari hautatu berria.

Gehiago irakurri...


Arrecifesko Euskal Etxeak azken agurra luzatu dio bertako idazkari eta lagun Elsa 'Mimi' Moisello Zabaletari

2009/05/28

Arrecifesko San Inazioko azken jaian Mimí Moisello Zabaleta dantzari bertako 'Txiki Zaharrak' taldean (argazkia EuskaKultura.com) Joan den igandean, maiatzaren 24an, hil da Arrecifes-en Elsa 'Mimí' Moisello Zabaleta, Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko engaiamendu handiko kide eta azken urtean bertako idazkaria izan dena. "Mimik, txikitan, ez zuen Euskal Etxeko ekimenetan parte hartzeko aukerarik izan", azaldu diote bere lagunek EuskalKultura.com-i. Horregatik, "duela hamar bat urte Euskal Etxera hurbildu zen eta gogo handiz hasi zen lanean Zuzendaritza Batzordean. 'Txiki Zaharrak' izeneko helduen dantza taldean sartu zen, eta baita euskara klaseetan ere." Lagun ugari zeuzkan pertsona, Euskal Etxeko kideek azken agur hunkigarria eman diote herriko kanposantuan joan den astelehenean hain lagun maitagarria izandakoari.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du La Platako Euzko Etxeak, Javier Clua lehendakari berrautatuz

2009/05/28

Zuzendaritza Batzordea berritu du La Platako Euzko Etxeak. Barne araudiek diotenaren arabera eginiko Ohiko Biltzar Orokorrak, elkartearen baitan eginiko hauteskundeen ondotik, orain arte lehendakari izan den Javier Clua hautatu du berriz ere lehendakari. Berarekin batera arituko dira besteak beste Zuzendaritza Batzordean Jorge Batiz, lehendakariorde; Jose Orbaiceta, idazkari; Maria Fernanda Astigarraga, idazkariorde; Miren Torre, diruzain; eta P. Pulido, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Renoko Euskal Liburutegiaren euskal liburu eskaintza, dohanik, munduko Euskal Etxeetako liburutegiei

2009/05/28

Nevada-Renoko Unibertsitateko Liburutegiaren eraikin berria. Ezkerreko dorrean kokatzen da Liburutegiko Euskal Adarra (argazkia EuskalKultura.com) Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) Liburutegiaren Euskal Adarrak, euskal liburu eskaintza bat egin nahi die munduko Euskal Etxeetako liburutegiei, euskal liburu sortak dohainik jaso ditzaten, lekuz aldatu berria den liburutegi renotarrak gehiago espezialdu baitu bere fondoa, eta orrazketa bat egin ondoren oso baldintza onetan daukan liburu andana geldituko baitzaio, tokirik gabe egungo leku berrian. Eskaintza, Euskal Etxeetako liburutegiei dago egina. Liburuak euskaraz --gehienbat-- eta gaztelaniaz dira, bereziki haur eta gazte literaturakoak. Interesa izango bazenu, ikus segidan nola sartu zeure euskal liburutegia, oso gutxitan ikusten den honelako eskaintza batean.

Gehiago irakurri...


Las Floresko EEak bazkide txartelak banatu eta elkarteari buruzko DVD bana agindu die bazkide guztiei

2009/05/27

Graciana Goicoechandia berrautatu dute Las Floresen bertako Euskal Etxeko lehendakari Las Floresko 'Loretako Euskaldunak' Euskal Etxe argentinarrak Urteko Ohiko Biltzarra egin du joan den ostiralean, maiatzaren 22an, eta iazko kontu ekonomiko eta orokorrak onestearekin batera, FEVAk nazio osoko euskal etxeentzat eginiko bazkide txartelak banatu zituen eta, besteak beste, bertako Euskal Etxearen 13 urteak iruditan azaltzen dituen DVD bat exteratuko diela agindu die bazkide guztiei. Agintariak berritzeko hauteskundeetan, Graciana Goicoechandia berrautatu zuten bildutakoek lehendakari eta Zuzendaritza Batzordeko buru.

Gehiago irakurri...


'Sukalde' da Gure Etxea euskal etxe argentinarrak eta Tandilgo herriak daukaten jatetxe berriaren izena

2009/05/27

Tandilgo 'Gure Etxea' jatetxea, prest, astero bezala, Jantoki berri bat inauguratu zuen joan den otsailean Tandilgo Euskal Etxeak. Hiru bazkidek --Jorge Cavigliak, Javier Legarretak eta Eneko Elejaldek-- daramate proiektua aurrera, eta “poz-pozik daude, ireki dutenetik jendea oso gustura ateratzen delako”, adierazi diote euskal etxekoek Euskalkultura.com-i. Jatetxe berria euskal etxeko egoitzaren barruan dago, Sarmiento kaleko 1079.an, eta asteazkenetik iganderako ordutegian ematen ditu Euskal Herriko plater tipikoak. Gisa honetara, beste proposamen gastronomiko bat sortzen da Tandil hirian eta euskal komunitatean: Sukalde.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Josu Legarreta eta Kanpo Harremanetarako zenbait kargutik kentzea onartu du gaur

2009/05/26

Aurreko talde kendu ostean, pentsa daiteke Lopez lehendakariak denbora larregi ez lukeela hartu beharko Kanpo Harremanetarako eta Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako kargu berriak izendatzeko Patxi Lopez lehendakaria buru izan duen Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak gaur astearteko bileran hartutako erabakien artean, Lehendakaritza arloko zenbait kargutik kentze edo zese onetsi ditu. Prebisioen arabera aste honetako ostiralean Aldizkari Ofizialak argitara emango dituen kentze hauek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Orokorrari dagozkio, eta duela gutxi arte Kanpo Harremanetarako Idazkari Orokorra zen Iñaki Agirreren kentzearen jarraian datoz, hura bezala Ibarretxeren Administraziopean eginiko izendapenei dagozkielarik.

Gehiago irakurri...


Orain arte Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendari izan den Legarretaren azken agur gutuna

2009/05/26

Josu Legarreta Bilbao, Eusko Jaurlaritzako orain arteko Diaspora gaietarako arduraduna (argazkia EuskalKultura.com) Gaur zesatu duten Josu Legarretak, orain arte eta hogei urte inguruz Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaria izan denak, gutun bat zuzendu die munduko euskal etxe eta euskal federazioei, bere azkeneko lan egunean, bere kentzea gaur adierazi duelarik Patxi Lopez lehendakariaren Administrazioak Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Bileraren ondotik. Kartak bi testu dauzka, bat gaztelaniaz eta bestea ingelesez. Horietarik bat ekarri dugu hona.

Gehiago irakurri...


Itziar Okariz euskal artistak Bilbori buruzko bideo bat erakutsiko Buenos Airesko San Martin Kultura Etxean

2009/05/26

Itziar Okariz artista euskalduna artxiboko irudi batean Erakusketak 'Cartografias disidentes' du izena eta Itziar Okariz donostiarrarekin batera beste sei banako artistak eta bi kolektibok hartuko dute parte ostegun honetatik aurrera Buenos Airesko San Martin Kultura Etxean ikusgai eskainiko den ekimenean. Bilborekin batera, beste sei hiri amerikar --Caracas, Sao Paulo, Mexiko Hiriburua, Habana, Buenos Aires eta Txileko Santiago-- eta bi iberiar --Bartzelona eta Madril-- egongo dira ordezkatuta beste hainbeste artistek eginiko bideoetan. Erakusketak uztailaren 4an itxiko ditu ateak Buenos Airesen, bertatik Kuba aldera egiteko.

Gehiago irakurri...


Patagoniako euskaldun istorio baten lekukotasuna: Xiberoko Lakarritik Barilochera, Mandagaran familia

2009/05/26

Viviana eta Kelo Mandagaran beren kusiarekin [mila esker Monika Legartori eta Herria astekariari eman lankidetzagatik] Tronpatuak dira euskal nortasunari mugak ipini eta Diasporari euskal izaera ukatzen diotenak, Diasporako euskaldunak Euskal Herriko edo euskal kulturako parte izango ez balira bezala. Kilometrotan urrun egoteak ez du beti ahaztura ekartzen eta horren berri eman dute historian zehar Zortzigarren Probintzia eraiki duten guztiek. Heldu diren lerroetan, bere eskarmentua kontatzen du Arnaud Mandagaran zuberotarrak. Umetan etxean entzunik zekien berak Argentinara joan ziren familiakoez. Entzundakoa, baina, errealitate bilakatu zen egun batean. Hona itsasoz bestaldeko bere askazia nola ezagutu eta bere sentitu zuen kontatzen duen istorio edo gogoeta.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia