euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cordobako Euskal Etxea Hizkuntz Gutxituengotu eta Gutxienen II. Bilkurako egoitza izango da gaur

2009/06/05

Iaz eginiko lehenengo elkarretaratzeko irudi bat Gaur egingo dute Argentinako Cordoba hirian, bertako 'Gure Txokoa' Euskal Etxea antolatzaile, 'Hizkuntz Gutxituengotu eta Gutxituenen II. Elkarretaratzea', Cordobako euskal komunitatearekin batera kultura eta komunitate katalana, irlandarra eta armeniarra partaide. Gure Txokoako Euskara Sailaren ekimen hau gizarte cordobarrari zinez zabaldutako eskaintza moduan aurkezten da, bizikide diren komunitate eta kulturak elkar ezagutu eta gizarteak oro har dituen aberastasun gisa har daitezen. Egunaren hondarrean, Cordobako Euskal Etxeko 'Baietz' musika taldea arituko da, egunari amaiera erritmoduna ekartzen.

Gehiago irakurri...


San Juango Eusko Etxeak, Andeen magalean, Maiatzaren 25eko paradan hartu zuen parte

2009/06/05

San Juango paradan parte hartu zuten euskal banderadun eta dantzariak (argazkia Carina Oyola) Argentinako beste hamaika bazterretan bezalaxe, San Juan hiriko Eusko Etxeak, San Juan probintzia argentinarrean, parte hartu zuen, urtero bezala, Maiatzaren 25eko aberri-eguna dela-eta hiri horretan antolatutako parada edo kabalkada zibiko-militarrean. San Juango karriketan ibili zen jende multzoak euskaldunen bandera eta jantziak zeramatzaten euskal etxekideak ikusi zituen ibiltari, herrian bizirik dauden gainerako kultura, nazio eta gizataldeetako ordezkariekin batera.

Gehiago irakurri...


Euskal espioien historia jasotzen du atzo Madrilen aurkeztu zen 'Al servicio del extranjero' liburuak

2009/06/05

'Al servicio del extranjero' liburuaren portadako irudia Juan Carlos Jimenez de Aberasturi idazle eta historialariak eta Rafael Moreno, Universidad Complutense-ko irakasle eta espioitza munduan adituak, 'Al servicio del extranjero. Historia del Servicio Vasco de Información (1936-43)' liburua plazaratu dute. Lan honetan euskal espiotza zerbitzuen hastapenak kontatzen dituzte. Zerbitzu hau 36ko gudan sortu zen, Agirre lehendakariari informazioa emateko, eta AEBetako inteligentzia sareen parte izatera heldu zen 1943an, nazi eta komunisten ekintzak zelatatzeko.

Gehiago irakurri...


Euskal Jatorri EEko Txikien Arte Tailerraren debutak txaloak jaso zituen Posadasen, Argentinan

2009/06/05

Txikiak dantzan irakasleekin Euskal Jatorriren Lagunen Afarian (argazkia MisionesEE) Misiones probintziako Posadas hirian dagoen Euskal Jatorri elkarteak Txikien Arte Tailerra sortu du berriki, euskal komunitateko eta herriko neska-mutil gazteei zuzendua. Haurrek ikasitakoaren lehen erakustaldi bat eskaini zuten joan den maiatzaren 23an, elkartearen Lagunen Afarian. Bertara Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko lagunak ere bildu ziren eta txikien emanaldiak txalo zaparrada jaso zuen. Ekitaldia Argentinako maiatzaren 25eko jai nazionalaren karira antolatu zen eta giro apartean eguna goizalderaino dantzan eta kantuan --'Ixil-ixilik dago izan zen gaueko arrakastetako bat-- luzatu zen.

Gehiago irakurri...


Asteburuan egingo da Larrabetzun Literaturia jaialdiaren lehen edizioa: errezitaldiak, azoka, kontzertuak...

2009/06/04

Literaturia jaialdiaren afitxa Larrabetzuko Literatura Eskolak bost urte bete ditu eta ospatzeko asteburu honetan literatura jaialdi bat antolatu da herrian: Literaturia. Bihar bertan abiatuko dira ekitaldiak, Hedoi Etxarteren errezitaldiarekin eta Pettiren musika emanaldiarekin. Horrez gain asteburuan zehar euskal literatura azoka egingo da, aurtengo nobedadeak aurkeztuz. Alberdania, Elkar, Erein, Igela, Maiatz, Pamiela, Susa, Txalaparta eta Utriusque Vasconiae argitaletxeak izango dira bertan. Arratsaldez, aldiz, hitzaldiak eta mahai inguruak izango dira entzungai; gauean antzerki, errezital eta musika emanaldiak. Haurrentzako txoko berezi bat ere egongo da: Literaturiatxua.

Gehiago irakurri...


Lapurdiko Zpeiz Mukaki taldeak bere euskal dantza eta rock fusio alaia eramango du uda honetan AEBetara

2009/06/04

Zpeiz Mukakiko dantzariak Baionako FIPA zine jaialdian egin zuten emanaldian (argazkia ZpeizMukaki) Zpeiz Mukaki izenaren atzean Iparraldeko hamabost bat gazte ezkutatzen dira, batzutan mozorroen azpian, bestetan gona eskoziardun arrantzalez jantzita. Orain hiru urte Iparraldeko herrietako jaiak girotzeko txaranga bat sortzea erabaki zuten eta harrez gero Ipar zein Hego Euskal Herrian eta atzerrian hainbat emanaldi egin dituzte. 'Iparralden gazteek gero eta gutxiago dantzatzen dute eta jaiak girotzen lagundu nahi genuen', azaltzen du txarangako kide Iban 'Peru' Ithurbidek. Aurten, uztailean eta abuztuan, lehen aldiz AEBetan izango dira euren euskal dantza eta rock nahasketa berezia eskainiz. Renon, San Frantziskon eta Gardnerville-en emanaldiak itxiak dituzte jada, baina inork interesik balu kontzertu-ikuskizun berriak antolatzeko prest daude.

Gehiago irakurri...


Villa Mariako Euzko Etxeak Alex de la Iglesiaren 6 filmeko zikloa emango du urria bitartean

2009/06/04

Alex de la Iglesia zine zuzendari bilbotarra Cordoba probintzia argentinarreko Villa Mariako Euzko Etxea-k bere lehenengo Euskal Zinema Zikloa hasi du, Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarrari eskainia. 'Piztiaren Eguna' (1995) izan da joan den astean, maiatzaren 27an zikloa abiatzeko hautatutako filma. Jarraipena, hilabete honetako 24an emango zaio, asteazkenez, 'Perdita Durango'rekin (1997), eta honela, film bana hilero, urrira arte, tituluak orden kronologikoan emanez, azkena, urriaren 28an 'Haurraren Gela' (2006) izango delarik. David Azumendik koordinatzen du zikloa.

Gehiago irakurri...


Meza Caracasko EEan honakoen alde: B. Gerrikaetxebarria, Eduardo Elvira, Fco Ormaechea, Teresa Echeandia

2009/06/04

Meza Caracasko Eusko Etxean, aita Martin Larrainzar-ek emana, artxiboko irudi batean.

Gehiago irakurri...


Ikastola, euskal kulturan hezkuntza ematen duen eskola argentinarra, abian da Necochean

2009/06/03

Ikastolaren izena iragartzen duen murala Ekimena aurten bertan inauguratu dute Necochea hirian, Argentinako Buenos Aires probintzia hegoaldean. Inongo laguntzarik gabe jaio da, Euskal-Argentinar Garapen eta Kooperazio Institutuko zuzendari izan zen Xabier Zubillagaren eta Quime Quipán haur eskolaren kolaborazio eta engaiamenduari esker. "Egoera ekonomikoak aukera eman bezain pronto" ekimenean Euskal Herriko irakasleek ere parte hartzea espero dute sustatzaileek, "euskal-argentinar trukea bultzatzeko eta munduan euskal kulturaren zabalkundea indartzen laguntzeko".

Gehiago irakurri...


AEBetako enpresa batek luxuzko itsas-bidaiak merke-merke eskaintzen ditu, mus klaseak ematearen truke

2009/06/03

Mus zaletasuna eta bidaia Mediterranear itsasoan zehar, uztarturik Aukera bikaina gure irakurle muslarientzat: AEBetako enpresa bat, luxuzko itsas-bidaietan musean jokatzen irakasteko eta partidak antolatzeko prest dauden jokalari bila dabil. Horren ordainetan, muslariek bidaiaren prezioan beherapen handia izango dute. SixthStar enpresako Paul DiFilippik EuskalKultura.com-i esan dionez, mus irakasleek Mediterraneoan zazpi gaueko 2.000 eurotako bidaia 300 eurotan egin dezakete. Irakasleak gainera lagun bat eraman dezake berarekin eta honek ere beherapen bera izango du. Itsas-bidaiak Bartzelonatik aterako dira, uztailean hasita. Hautagaiek musean jokatzen jakin eta ingelesez eta gazteleraz hitzegin behar dute.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia