euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Internetez jaitsi daitekeen mapa batek Euskal Herrian euskaraz ikasten duten ikasleen ehunekoa biltzen du

2009/06/19

Euskara Kultur Elkargoak argitaratutako mapa Euskara Kultur Elkargoak, Udalbideren laguntzaz, Euskal Herriko Eskola Matrikulazioaren Mapa argitaratu du. Bertan, Nafarroako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Iparraldeko udalerri guztietan euskaraz matrikulatuta dauden ikasleen ehunekoa islatzen da. Mapa Euskara Kultur Elkargoaren webgunetik jaitsi daiteke edo, Nafarroan bizi direnentzat, Iruñeko Karriki, Elkar, Abarzuza eta Auzolan liburudendetan badago berau erosteko aukera. Osagarri dituen datu, iruzkin eta testuak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez daude.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko zazpi gazte joango dira uztailean Argentinara, Necocheako 'Hator Hona' programan partaide

2009/06/18

Aurreko edizio bateko (2007) 'Hator Hona'ko partaideak Necocheako euskal etxe argentinarrak antolatutako 'Hator Hona' programa abian da beste behin. Zazpi izango dira aurtengo edizioan Euskal Herritik Argentinara kultura tailerrak ematera joango diren gazteak, uztailaren 18tik abuztuaren 9ra. Europarrek dantza, kirola, musika eta euskara erakutsiko diete Necocheako Euskal Etxeko kideei, gazteen arteko harremanak sustatzea eta itsasoz bi aldeetako euskaldunen arteko elkar ezagutza osagai garrantzitsu daukan ekimen honetan. Iratxe Garrido 22 urteko barakaldarra argentinaratuko den gazteetako bat da. Dantza irakatsiko du eta bidaia egiteko irrika bizian dagoela azaldu dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Argentinako musika folklorikoan izen handia den José Larralde, Arantzako nafarren seme eta biloba da

2009/06/18

José Larralde musikagile argentinarrak Arantzako euskalduna zeukan aita José Larralde Argentinako folklore eta musika herrikoiko izen handietarik da. Bere kantek gizakiak berea duen askatasuna eta duintasuna lortzeko borroka islatzen jakin dute. Huanguelén-en 1937an arbaso euskaldun eta arabiarrak zituela jaiotako gizon hau General Villegasko Euskal Etxeko 'Beti Aurrera' buletinak elkarrizketatu zuen behin. Han aipatutako datuen oinarrian, Sergio Recarte, musikariaren aitatxi euskaldunaren peskizan ibili da eta kantariak berak ezagutzen ez zituen jakingarriak batu ditu. Horretaz doa 'Beti Aurrera'ko azken alean argitara eman duen artikulua. Hona laburbildu dugu testua.

Gehiago irakurri...


Kaiku euskal esne-enpresak faktoria zabaldu du joan den igandean Argentinako Santa Fe probintzian

2009/06/18

Ezkerretik hasita lehenengo lerroan, Luis Herrera, Eduardo Urrutia, Anartz Mujika eta Juan Jose Bertero, Kaikuren Santa Fe probintziako San Martin de las Escobas herriko instalazio berriak inauguratzerakoan 2009ko ekainaren 14an Kaiku taldeko lehenengo faktoria argentinarra zabaldu du euskal esne-enpresak joan den igandean Santa Fe probintziako San Marín de las Escobas herrian. Tinas del Sur S.A. izenarekin ari da ekoizten eta merkaturatzen esnekiak euskal enpresa eta urte osoan 4.200 tona gazta ekoiztuko dituela aurreikusten du aurten, orotara 13,2 milioi dolarreko fakturarekin. Kaikuk 64 langile dauzka Argentinan, horietarik 58 inauguratu berria den Santa Feko lantegian.

Gehiago irakurri...


Lapridako Alejandro Eyherabide eta Eduardo Martin irabazle Museko Txapelketa Nazional Argentinarrean

2009/06/17

Irabazleak euren garaipenaren ezaugarri diren txapela eta ikurrekin: Alejandro Eyherabide eta Eduardo Martín, txapelez; Edgardo Larraza erdian Buenos Aires probintziako Laprida herriko 'Lagunen Etxea' Euskal Etxea ordezkatuz parte hartutako Alejandro Eyherabide eta Eduardo Martin bikoteak irabazi du joan den asteburuan La Pampako Macachinen, Mus-eko Txapelketa Nazional Argentinarra. Bikote irabazlea Argentina osoko bazterretatik hurbildutako partaideei hartu zien gaina ekainaren 13 eta 14ean jokatutako norgehiagokan.

Gehiago irakurri...


‘Euskal musika tresnak eta baserriak’ erakusketaz ospatu du Comodoro Rivadaviako EEak bere 86. urteurrena

2009/06/17

Asociación Euskal Etxea-ko kideak ‘Euskal musika tresnak eta baserriak’ argazki erakusketan  Zenbait ekimenekin ospatu du Patagonian, Chubut probintziako Comodoro Rivadavia hirian, bertako 'Asociación Euskal Echea'k urtebetetze berri bat, 86.a. Batetik, maiatzaren 21etik 26ra bertako CEPTUR aretoan ‘Euskal musika tresnak eta baserriak’ argazki erakusketa eskainiz. Erakusketaren inguruan, bertako ‘Lagun Artean’ abesbatzak, Susana Martinovic gidari, bi kontzertu eman zituen; 'Haize Dantzariak' dantza taldea ere aritu zen, erakusketari bukaera emateko. Horrez gain, Euskal Etxeak EuskalKultura.com-i harro iragarri dionez, aurten euskara talde berri bat ireki da, Lilian Borquez comodorotarra irakasle.

Gehiago irakurri...


Zerrenda Gaztemunduko Kolonbia, Argentina, Uruguai, Espainia, AEB, Txile eta Venezuelako 45 kideekin

2009/06/17

Gaztemunduko aurreko edizio baten artxiboko irudia (argazkia EuskalKultura.com) Jakinarazi berria du Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzak aurtengo Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonen behin-behineko zerrenda. Mundu osoko 45 gazte eta ez hain gazte dira uztailaren 12tik 24ra Gasteiza bilduko direnak, honako herrialdeetakoak hain zuzen: Kolonbia (1), Argentina (36), Venezuela (1), Estatu Batuak (1), Uruguai (2), Espainia (1) eta Txile (3). Gaztemundu 2009k ez du izan parte hartzeko adin mugarik eta teknologia berriei eskainiko zaie; zehatzago esateko, Euskaletxeak.net atariaren kudeaketari, hain zuzen.

Gehiago irakurri...


Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak Renon uztailean egingo den NABO euskal jaialdian izango dira

2009/06/16

Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak lehen aldiz izango dira AEBtan. Pailazo hirukoteak 25 urte daramatza taula gainean eta Renon ospatuko dute modu berezian urteurren hori, NABOk bere urteko jaialdi nagusira gonbidatuz egin dien deiari baiezkoa eman baitiote. Jose Ignazio Ansorena Mirrik azaldu bezala, gogoz daude bertara joateko eta prest daukate dagoeneko bertan haurtxo euskal amerikarren aurrean eskainiko duten ikuskizuna. Emanaldia berezia izango da, keinu askorekin ingelesa ama hizkuntza daukaten umeek ere erraz uler dezaten, pailazoen abesti ezagunenekin.

Gehiago irakurri...


Beti-Jai salbatzeko ekimeneko kideak baikor, Madrilgo Ondare Historiko zuzendariarekin bildu ostean

2009/06/16

Beti-Jai frontoiren egungo egoera (argazkia Igor G.M.) Beti-Jai frontoi madrildarra salbatzeko herri ekimenak bilera izan du Madrilgo Komunitateko Ondare Historikoaren zuzendari Jose Luis Martínez-Almeida Navascuésekin. Hitzorduan, Plataformakoek Madrilgo UNESCOko ordezkari baten laguntza izan zuten. Baikor atera dira bertatik Madrilgo frontoi historiko hau babestu eta berreskuratu nahi dutenak, 'Martínez-Almeidak harrera ona egin baitie Beti-Jai berreskuratzeko proposamenei'. Ondare Historikoaren zuzendariak oroitarazi du, babestutako eraikuntzaren estatus administratiboa duela frontoiak eta, beraz, ezin dela bota.

Gehiago irakurri...


'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxea Chascomús hiriaren 230. urteurreneko ekitaldietan partaide

2009/06/15

Desfilea Chascomúseko kaleetatik (argazkiak ChascomúsEE) Buenos Aires probintziako Chascomus hiriak ospatu berria du hainbat ekitaldirekin sortu zeneko 230. urteurrena. Ekitaldiotan herriko indar biziek hartu dute parte eta horien artean, ezin bestela izan, bertako 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxea ere aritu da. Bertako elkarteen artean aktiboenetakoa delako batetik, baina bestalde, baita herriak handia eta aberatsa duen euskal presentzia eta ekarpenaren ordezkari den heinean ere. Kanpora eta barrura begira antolatu dituen ekintzen artean, mus txapelketa eta Chascomús-eko kaleetan zehar ibili zen kabalkada ikusgarria.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia