2009/07/01

Informazioak Diasporako geure irakurleen artean interesa sor dezakeelakoan, Iruñea-Tuterako Artzapezpikutzaren barrutiko [urteak dira Iruñeko artzapezpiku kargua eta Tuterako apezpikutza, bi karguak, Iruñeko artzapezpikuak daramatzala] misiolari edo misionisten zerrenda ekarri dugu hona, pertsona bakoitzaren izen-deitura, jatorri, jaiotze-urte eta lanean ari den herrialdea, eta eliz-taldea zehaztuz.
Gehiago irakurri...
2009/06/30

Elkarteko barne agintzaritza eta Zuzendaritza Batzordea berritu ditu Coronel Dorregoko 'Denak Elkarrekin' Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian. Ohiko Batzar Nagusiak erabakitakoaren arabera, Ernesto Martin Errazquin da 2009-2010 eperako lehendakaria, eta berarekin batera arituko dira, besteak beste: Juana Isabel Errazquin, lehendakariorde; Velia Olabarria, idazkari; eta Ana Maria Claverie, diruzain.
Gehiago irakurri...
2009/06/30

Bordeleko Euskal Etxeak ospatu berri du ekainaren 21ean, seigarren urtez, 'Fête de la Musique' jaialdia. Ekimen berezia da, euskaldunen musika eta dantza karrikaratzen baitira Bordeleko Eskualduna plazan. Aurtengo berrikuntzen artean, orain hiru hilabete Euskal Etxean sortua den Xitoak taldearen dantza ikuskizuna. Euskal Etxeko gaztetxoenek osatzen dute talde hau, tailer gisa antolaturik. Euren helburua, euskal dantza, musika, hizkuntza eta kultura jolas giro alai ederrean ikastea.
Gehiago irakurri...
2009/06/30

Argentinako hainbat euskal etxetan helduei eskaintzen zaizkie batez ere euskara eskolak. Beste leku batzuetan, euskal etxeen hazia eta etorkizuna umeak direla pentsaturik, nahiago dute umeekin aritu eta haiekin urratzen dituzte euskararen bideak. Bi jarrerak, kontrajarriak ezezik, osagarriak ere badira. Haurrei dagokienez, gaur egun gero eta txiki gehiago hurbiltzen dira euskal etxeetara bai euskara bai dantzak eta kantak ikastera. Halaxe gertatzen da Río Coloradoko eta Carmen de Patagones-Viedmako kasuetan. Apirilean hasi zituzten klaseak Rocio Basterra euskara irakaslearen ardurapean.
Gehiago irakurri...
2009/06/29

Badirudi aste honetan zeozer mugituko dela Eusko Jaurlaritzan Kanpo Harremanetarako gauzei dagokienean. Guillermo Echenique sozialista gipuzkoarra, egun 'Bidasoa Activa', Irun Hondarribiako garapen ekonomikorako elkarte publikoko kontseilari delegatua dena, izendatuko du bihar Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi, aurreko exektiboan Iñaki Agirrek zeraman lanpostuaz arduratzeko, alegia.
Gehiago irakurri...
2009/06/29

Datorren ostiral arratsaldez hasiko du Buenos Airesko Nafar Etxeak aurtengo sanferminetarako jai programa. Ekitaldi nagusiak uztailaren 7an, San Fermin parrokia egingo den meza batez, eta uztailaren 9an egun osoz --Independentziaren eguna baita, jai eguna Argentina osoan-- ospatuko dira, tartean dantza-ikuskizuna, musika eta festa giroko Oturuntza Handi bat. Rosarion, bestalde, Carmita Batlek duela 39 urtedanik Nafar Etxeari loturik zuzentzen duen 'Horizonte Español' irratsaioak txupinazoa emango du zuzenean eta Barcina alkate iruindarra eta Sanz presidente nafarra elkarrizketatuko ditu, igorri digun ohar batean esaten duenez.
Gehiago irakurri...
2009/06/29

'La razón blindada' Jorge Bedinik zuzendutako lanak publikoak emandako antzezlan hoberenaren saria jaso du Azul hirian egiten den 'Un Otoño Azul' Nazioarteko Antzerki Topaketan. Antzezlanean protagonista izan da Miguel Mendiondo, euskal jatorriko aktorea, bere anaia Robertorekin batera. Mendiondok Bahia Blancako Euskal Etxeko antzerki taldea sortu zuen 2003an, 'Gure Antzerkia' izenpean, eta hau zuzentzeaz arduratzen da gaur egun.
Gehiago irakurri...
2009/06/29

Urtero, Barilochen presentzia daukaten komunitate argentinar-europarrek 'Gizataldeen festa' antolatzen dute. 1978. urtetik aurrera gauzatzen den elkarretaratzea da honakoa, Patagoniako Andeen magalean dagoen turismo hiri honetako kultura eta jatorrien arteko ezagutza areagotzeko. Gaur egun hamaika komunitatek hartzen dute parte ospakizunean, tartean bertako 'Mendiko Euzko Etxea'k. Ostegunean hasi eta igande gauera arte luzatuko dira folklorea, musika, gastronomia eta kultura tradizionalak ardatz eratutako ekimen gero eta jendetsuago hau.
Gehiago irakurri...
2009/06/26

Norgehiagoka Xining-en jokatuko da datorren ostegunean hasita, uztailak 2, eta finalak hilaren 4an (emakumezkoena) eta 5ean (gizonezkoena) izango dira. Seigarren mundu-txapelketa izango da Usobiagarentzat, azken hiru edizioetan zilarrezko domina lortu eta IFSCren ranking-ean laugarren postuan kokatu ondoren. Irati Andak bosgarren postua lortu zuen 2007an Avilesen, Mundu-Txapelketaren aurreko edizioan, eta hauxe izango da txapelketa honetako bere bigarren partehartzea.
Gehiago irakurri...
2009/06/26

Elkarteko araudiak dioenari jarraiki eta Ohiko Biltzar Nagusia egin ondoren, Zuzendaritza Batzordea berritu du Argentinako Buenos Aires probintzian General Pringles herriko 'Eusko Biltzar' Euskal Etxeak, Juanita Zubizarreta hautatuz lehendakari berri. Harekin batera arituko dira Rodolfo Iriarte, lehendakariorde; Maria del Carmen Goicoechea, diruzain; Juan Jose Olasagastia, diruzainorde; Miriam Zabala, idazkari; eta Silvia Moreno, idazkariorde.
Gehiago irakurri...