euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Idiazabal gazta dastaketa eta futbol txapelketa bat, Txinako Euskal Etxeak ekainean egindakoen artean

2009/07/03

Shanghaiko Euskal Etxeko kideak, serio demonio eta buru belarri, gazta dastaketari ekiten. Txantxa gutxi gazta kontuetan (argazkia Shanghaiko Euskal Etxea) Zalantzarik ez da Shanghaiko Euskal Etxekoei ez zaiela irudimena eta ekimena falta egiten dituzten gauzetan. Amaitu berria den ekainean burutu dituzten ekintzen artean Idiazabalgo gazta dastaketa bat egon da, eta baita Txile-Katalunia eta Euskal Herriaren arteko futbol txapelketa triangeluar bat. Biak arrakastatsuak izan dira, euren helburu nagusia bete baitute: ongi pasatzea lagunartean, hurkoekiko harremanak landuz eta Txinan egonik ere bertako ohiturekin batera euren sorterrikoak ere praktikatuz.

Gehiago irakurri...


Jose Martin Azarloza hautatu dute berriz ere Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko lehendakari

2009/07/03

Jose Martin Azarloza 2006an izan zen hautatua Mar del Platako Euskal Etxeko lehendakari, lehendakariorde zen orduan. Geroztik urtero berritu dute karguan Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, egin berria du joan den larunbatean, ekainaren 27an, bere Ohiko Batzar Nagusia eta, besteak beste, estatutuek esandakoaren arabera Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak egin ditu. Ondorioz, berrautatua izan da erakundeko lehendakari Jose Marin Azarloza. Berarekin batera ari dira Zuzendaritza Batzordean: Ana Maria Irigoyen, lehendakariorde lehena; Horacio Ayesa, lehendakariorde bigarrena; Gustavo Elichiribehety, idazkaria; Adriana Hernandorena, idazkariordea; Francisco Valencia, diruzaina; eta Juan Gonzalez, diruzainordea, beste zenbaiten artean.

Gehiago irakurri...


Ehun bat gazte ari dira parte hartzen uztailaren 14era arte Kaliforniako Chinon 2009ko NABO Udaleku-n

2009/07/02

Ez, hauek begiraleak dira, Chinoko Euskal Etxean: Euskal Herrikoak, ezkerreko bost mutilak; eta eskuineko bi neskak, Argentinakoak, FEVAko Miren Arozarena eta Gabi Mendia (argazkia Eneko Espino) Joan den igandean hasi ziren iristen Kaliforniako Chino herrira eta, astelehenetik aurrera, NABOk, Ipar Ameriketako Euskal Erakundeak, haur eta gaztetxoentzat antolatzen duen euskal udalekuko parte dira. Bi astez, ekainaren 29tik uztailaren 14era, euskal giroan bizi izango dira, Ameriketako eta Euskal Herriko irakasle eta begiraleekin, beste neska-mutiko euskal-amerikarren artean lagunak euskal kultura lokarri egiten. Ongi pasa, lagunak egin, euskara eta euskal kulturan urrats berriak eman eta Kaliforniako alde hau ezagutu... Hau bai pagotxa Estatu Batuetako hamaika bazter urrun eta hurbiletatik Udalekura bildutako haur euskal-amerikarrentzat!

Gehiago irakurri...


Jose Maria Basagoiti, Mexikoko euskal kultura eta herentziaren babesle handienetako bat hil da atzo

2009/07/02

Jose Maria Basagoiti (argazkia EuskalKultura.com) Berria atzo egun hondarrean iritsi zitzaigun Mexikotik, bertatik eta internetez Jaione Arrieta Galarraga euskal mexikar aktiboak kudeatzen duen VascosMexico posta zerrendaren bidez. Getxon jaioa, Jose Maria Basagoitiren bizitza Mexikorekin zinez lotua garatu da, gazterik iritsi baitzen bertara, XIX. mende erdialdean bere aitona Antonio Basagoitik ipinitako bideari jarraiki. Ekonomian pertsona esanguratsua izatearekin batera, Mexikoko euskal presentzia eta komunitatearen alde egindako lanagatik nabarmendu zen.

Gehiago irakurri...


Justo Garate ikerlari eta jakintsu euskaltzale bergararra Argentinan hil zeneko 15. urteurrena betetzen da gaur

2009/07/02

Justo Garate Arriola Hamabost urte izango dira gaur Justo Garate, Diasporari hain lotutako idazle, mediku eta ikaslari handia hil zela. Bergaran 1900ean jaioa, 1936ko gudaren ostean erbestera jo behar izan zuen Garatek, eta Argentinako Mendoza hirian aurkitu zuen bizilekua, bertako Unibertsitateko medikuntza irakasle, dekanorde eta kontseilari izan zelarik. Argentinatik ere euskal kulturaren alde lan eskerga egiten jarraitu zuen eta 1979an euskaltzain urgazle izendatu zuten. Bere pertsona oroitu nahi izan dugu gaurko egunez.

Gehiago irakurri...


Abuztuaren 29tik irailaren 6ra jokatuko da Balmasedan Euskal Gizataldeen Munduko Mus Txapelketa

2009/07/02

Iaz Bartzelonan jokatutako txapelketako opari banaketa Euskal Gizataldeen arteko Munduko Mus Txapelketaren 32. edizioa Bizkaiko Balmaseda herrian jokatuko da. Hamabi bikoteren arteko lehia izango da. Iazko txapelketa Bartzelonan egin zen eta irabazleak Euskal Herriko ordezkariak izan zirenez, Iñaki Abendibar eta Antonio Vicente, bertakoei tokatzen zaie norgehiagoka nagusiaren antolaketa. Garaiz eta itxuroso ibili dira prestaketa lanetan Balmasedan eta oso garaiz adierazi dituzte egitaraua eta muslarientzat zein laguntzaile etorriko direnentzat prestatutako bestelako ekintzak. Besteak beste egitarau osoa bildu dugu hona.

Gehiago irakurri...


150 bat lagun partaide Buenos Airesko Eusketxe-Eusko Kultur Etxeak bere egoitzan gauzatutako kultur ekitaldian

2009/07/01

Maria Elena Etcheverry Eusketxeko lehendakariaren hitzek abiatu zuten kultur ekitaldiari joan den asteazkenean (argazkiak EuskalKultura.com) 'Etxe hau, maitasunez eta errespetuz, euskaldun guztien aterpe izango da, inongo bereizkeriarik gabe'. Elkarte antolatzailearen ezaugarriei buruzko adierazpen honekin ekin zion María Elena Etcheverry Eusko Kultur Etxearen lehendakariak, joan den asteko asteazkenean, ekainaren 24ean egin zen euskal kultur ekitaldiari. Eusketxeren egoitza txikia geratu zen bertaratutako guztiak biltzeko, baina gonbidatuak zein antolatzaileak asmatu zuten moldatzen ikuskizuna eta oro har programa osoa ondo ikusteko, eta afaltzeko orduan zerbitzatu zen euskal menua dastatzeko. 'Jende berri asko etorri da. Batzuk lehenengoz zetozen gure egoitzara eta zeharo harritu dira bizi dugun giroa ikustean. Hori guretzat ezin da pozgarriagoa izan', aitortu dio Etcheverryk EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Liburu batean jaso dute misiolari nafarrek azken 50 urtetan munduan zehar egindako lanaren lekukotasuna

2009/07/01

Pilar Ripa, Valentin Eguilaz, Francisco Perez artzapezpikua eta Angel Echauri, Misioetako Elizbarrutiko Ordezkaria, liburuaren aurkezpenean (argazkia JavierBergasa) Plazaratu berria da '50 años de Misión Diocesana de Navarra 1958-2008. Una iglesia comprometida con los más pobres', izenburuak dioen moduan misiolari nafarrek azken berrogeita hamar urteotan munduko hainbat herrialdetan bertako behartsu eta txiroekin egin duten lanaren isla ematen duen liburua. Valentin Eguilaz eta Pilar Ripak koordinaturik, liburuak istorio eta bizimodu horren zuzeneko lekukotasuna dakar, hitza ematen baitie misiolari ari diren berrogeita hamar gizon-emakume nafarreri, bakoitza bere ezaugarri eta pentsamoldeekin, eta lan horren alderdi desberdin baten lekukotasun emaile. Nafarroak segitzen du izaten gaur egun ere Euskal Herriko eta estatuko misiolari gehien daukan lurraldea.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeak; Maria Elena Etcheverry, lehendakari

2009/07/01

Maria Elena Etcheverry, Eusketxeko lehendakaria (argazkia EuskalKultura.com) Elkarteko barne araudiak dioenari jarraiki, Zuzendaritza Batzordea berritu du Argentinan Buenos Aires Hiri Autonomoko Eusko Kultur Etxea-Casa de la Cultura Vasca erakundeak, Eusketxe izenaz ezagunagoa. Agintealdi berrian Maria Elena Etcheverry izango da lehendakari, Roberto Aguirre lehendakariorde, Maria Echevarne idazkari, Maria Luisa beheran idazkariorde, Silvya Saenz diruzain, eta Ernesto Ortiz de Guinea diruzainorde, beste zenbait karguren artean.

Gehiago irakurri...


Saladilloko egunkariak Euskal Etxetik herriko Zaharren Egoitzari egindako dohaintzaren berri eman du

2009/07/01

Erdian, Silvina Bordenave, Saladilloko 'Itxaropen' Euskal Etxeko lehendakaria, Zaharren Etxeko arduradunekin, alboan dohaintzan emandako oihalez eginiko bi ohe, ohe-gainekin (argazkia ABC-Saladillo) Bere atzoko edizioan argitara emaniko ohar batean, Saladilloko ABC-Saladillo egunkariak 'Itxaropen' Euskal Etxeak herriko Zaharren Egoitzari eginiko dohaintza aipatzen du. Berez, Euskal Herritik, Oñatiko herritik datorren laguntza bat da, oñatiarrei hala eskatua, aurtengo negua biziki hotza izaten ari baita Argentinan eta Zaharren Etxean ohe-gain egokien faltan baitzeuden. Saladilloko Euskal Etxea bitartekari, posible izan da oihalok lortzea eta ohe-gainak egitea, dagoeneko euren funtzioa betetzen ari baitira egoitzako egoiliarren oheetan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia