2009/07/13

Ibarra herri gipuzkoarreko Alurr Dantza Taldea, Okzitaniako Issoire herrian bihartik aurrera eta datorren igandera arte egingo den Munduko Musiken eta Dantzen Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartuko du. Ibarrako 12-16 urte bitarteko gaztetxoek euskal dantza tradizionalak eskainiko dituzte bertan, baita tradizioan oinarritutako koreografia berri batzuk ere, azken hauek antolakuntzakoek bereziki eskatuta. Eli Nosella taldeko arduradunak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, zalantzarik ez du 'esperientzia polita eta aberasgarria izango dela taldearentzat'.
Gehiago irakurri...
2009/07/13

Iruñeko alkateak, Yolanda Barcinak, harrera eskaini zien atzo bertako Condestablearen Jauregian, hiriburu nafarrarekin senidetutako hirien ordezkariei, hala nola Kolonbiako Pamplona hiriko alkateari eta Lapurdiko Baionako Jean-René Etchegarai alkateordeari. Ekitaldira bildu ziren baita ere Nafarroako Gobernuko burua, Miguel Sanz; Gobernuko eledun eta Kultura eta Turismo kontseilari den Juan Ramon Corpas; Barne sailburu Javier Caballero; eta Udaleko UPN, Nafarroa Bai eta PSNko zinegotziak, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2009/07/10

Sanferminak ez dira soilik Iruñean ospatzen, nazioartean ezaguna den festa hau Diasporako nafar askok ere egiten baitute, besteak beste munduan barreiaturiko hamaika nafar eta euskal etxeetan. Honela, bakoitzak bere erara AEBtan baita Hego Ameriketako Euskal Etxeetan ere presente izango da santu ezaguna. Argentinan, ordea, San Fermin festak aurten bertan behera utzi behar izan dituzte A/H1N1 birusa dela eta. Ez da berdin gertatu Txilen. Bertako Nafar Etxeak urteroko hitzordua beteko du igandean, uztailak 12, eta bere kide ta lagunak hiriburuko Estadio Espainolean bilduko ditu Sanferminak jai handi batekin ospatzeko.
Gehiago irakurri...
2009/07/10

Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetan daukan Ordezkaritzak plazaratu berria du bere informazio buletina izango den 'Euskal News'-en lehenengo zenbakia. Dohaniko harpidetza daukan argitalpena da eta estatubatuarrentzat interesgarriak izan daitezkeen arlo ekonomiko eta kulturaleko albisteak biltzea dauka xede, Euskadiren irudia suspertzeko eta berari buruzko ezagutza bultzatzeko. Lehenengo aleak lau orrialde dauzka, koloretan, eta honako albisteak biltzen ditu, besteak beste: AEBetako Empresbask-en sorrera pausoak, hainbat euskal enpresen presentzia Estatu Batuetako azoketan, elkarrizketa bat Ana eta Idoia Uribarri bibolinjole euskaldunekin New Yorkeko Carnegie Hall-ean jo ondoren, eta NABOren 30. Komentzio eta jaialdia Nevadako Renon bi asteren buruan.
Gehiago irakurri...
2009/07/10

Euskal Etxeak egindako azken ohiko batzar orokorrean zuzendaritza talde berria hautatu zen aho batez. Lehendakari berria Unai Sánchez da eta berarekin dauzka batzordekide: lehendakariorde, Arantzazu Chacón; Pantxo Valverde, diruzaina; Lola Pastor, idazkaria; eta Virginia Sánchez eta Joseba Sánchez batzordekide bezala. Zuzendaritza berriak Euskal Etxeko ekintzak ugaritu nahi ditu. Aldaketak uda ondorik espero daitezke, ikasturte berriari begira.
Gehiago irakurri...
2009/07/10

Zaragozako Nafar Etxeak bat egin zuen, urtero legez, Iruñeko San Fermin jaiekin, joan den uztailaren 6an txupinazoa piztuz, aurtengoan Fernando Gimeno Aragoeko hiriburuko alkateordearen eskutik, haren ondoan Alberto Catalan Nafarroako Gobernuko kontseilari eta bozeramalea zegoela. Milagroko txaranga festa ederlari, nafar alkate batzuk eta Zaragozako eskualde-etxeetako ordezkariak ere bildu ziren ekitaldira.
Gehiago irakurri...
2009/07/09

Mariano Larrañaga eta Ernesto Recuero, Madrilgo Euskal Etxeko bikotea, izango da Espainiako estatuko euskal etxeen ordezkari datorren Euskal Gizataldeen arteko Museko Mudu Txapelketan. Estatu mailako finalak joan den ekaina hasieran egin ziren Saloun, bertako Euskal Etxeak eta Espainiako 'Euskal Herria' Euskal Etxeen Federazioak antolatuta. Museko Mundu Txapelketa datorren abuztuaren 30etik irailaren 5a bitartean egingo da Bizkaiko Balmasedan.
Gehiago irakurri...
2009/07/09

Cineteca de Mexico erakunde publikoa lankide izango da horretarako Euskadiko Filmategiarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Mexikoko Ordezkaritzarekin. Inaugurazio ekitaldia datorren ostegunean egingo da, 'Oreka TX' film-dokumentala eskainiz eta Mikel Arregi Euskal Filmategiko zuzendaria propio bidaiatuko da Euskal Herritik. Hamar egunetan zehar titulu historikoak zein berriak proiektatuko dira, besteak beste, 'Segoviako ihesa', 'Karramarroaren uhartea', 'Todo por la pasta' eta 'Frío sol de invierno' luzemetraiak. Inaugurazio eguneko proiekzioa doan izango da gerturatu nahi duten guztientzat.
Gehiago irakurri...
2009/07/09

'Nori ez zaio inoiz gertatu gauza bitxiren bat edo ezohiko egoeraren bat bizitzea?'. Galdera hau hartu dute abiapuntu 'Villegas’ko Euskaldunak' EEko kideek, euskal etxe bertako 'Martín de Ugalde' liburutegiarekin batera, 2009ko literatur lehiaketaren gaia aukeratzeko. Izan ere, Kontakizun Miresgarri lehiaketa bat da aurtengoa eta General Villegas herriko gazteei nahiz helduei zuzenduta dago. Lanak bidaltzeko epea irailaren 30ean bukatuko da eta lehenengo hiru irabazleek liburuak eta diplomak jasoko dituzte. Sarien banaketa euskal etxean izango da, antolatzaileek iragarriko duten datan.
Gehiago irakurri...
2009/07/08
Julian Celaya Loyola, sozialista barakaldarra, euskalduna, zuzendari komertziala eta instituzio eta enpresa munduan harreman onak dituen pertsonaren fama duena izendatu du atzo Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaria, aurreko gobernuan Josu Legarretak ia bi hamarkadaz bete zuen postua betetzeko alegia. Izendapena agerkari ofizialean argitaratu ondoren izango da ofiziala, aste honetako datozen egunetan, Lehendakaritzatik EuskalKultura.com-i baieztatu diotenez.
Gehiago irakurri...